2025/01/06

Erregeen Kabalgatan

 Aurten bai, giro epelean ordu betez kalez kale aritu dira txistulariak eta musika banda Erregeen kabalgatarekin.


Marielutsetik abiatuta, Urbieta kalea zehar, Atsegindegira hurbilduta Txirrita kalea pasa eta Ispizua kalea hartuta goraka Tilos inguratu ondoren plazara iritsi da taldea. Handik Andrekaletik jeitsi Zinkoeneraino eta Kalde Nagusitik igota musikariak plazan amaitu dute. Umeen ilara handia zegoen erregeekin hitz egin ahal izateko.

2025/01/01

Urteari agurra, Aralarko San Migueletik

Gabon ZAR ON!, Urte berri on!


 Abenduaren 31ko goiz hotz baina eguzkitsuan, Nafarroa, Gipuzkoa eta Arabako txistulariak Aralarren bildu ginen. Beriain mendia bakarrik ageri zen lainoen Gainetik. Aralarreko tabernan entsegu labur bat egin ondoren, kalejiran abiatu ginen Santuariorantz. Bertan kontzertua eman genuen, eta apaiza, bera ere txistularia izanik, gurekin aritu zen. Amaieran, berriro kalejiran itzuli ginen hamaiketako goxoa dastatzera. Urteari agur esateko biribilketak jo genituen, eta ondoren bakoitza bere herrira abiatu zen.