2023/07/14

Hernaniarrak sanferminetan

 Ez da erreza Iruñean San Fermin festetako txupinazioan parte hartzea eta gutxiago txistuarekin. Boni Agirresarobek ordea, badaramaki hainbat urte bertaratzen eta Gainza doinua jotzen; aurten ere. 

Aste osoan zehar eguerdiko 12tik aurrera txistulari talde bat ( edozein txistularik parte har dezake) irteten da kaxkoko kaleak txistu doinuz betetzera. Egun batean, Donibane Lohitzuneko Marinelak danborrada ere lagun izaten dute. Guzti hori antolatzeko, ORTZADAR elkartearen laguntza ezinbestekoa da.



No hay comentarios:

Publicar un comentario