2023/07/14

Hernaniarrak sanferminetan

 Ez da erreza Iruñean San Fermin festetako txupinazioan parte hartzea eta gutxiago txistuarekin. Boni Agirresarobek ordea, badaramaki hainbat urte bertaratzen eta Gainza doinua jotzen; aurten ere. 

Aste osoan zehar eguerdiko 12tik aurrera txistulari talde bat ( edozein txistularik parte har dezake) irteten da kaxkoko kaleak txistu doinuz betetzera. Egun batean, Donibane Lohitzuneko Marinelak danborrada ere lagun izaten dute. Guzti hori antolatzeko, ORTZADAR elkartearen laguntza ezinbestekoa da.



2023/07/01

Sanjoanetako zertzelada batzuk

Aurten, lehen aldiz, HHMEko (Hernaniko Herri Musika Elkartea) txistulariak aritu dira Sanjoanetako ekitaldietan, lanak batzuen eta besteen artean banatuta. Primeran ibili gara denok.

Hona hemen festetako laburpentxo bat (ez daude ekitaldi guztiak, eta argazkietan ez dira parte hartutako txistulari guztiak ageri):