Beste behin, eguraldi-iragarpen txarra zela-eta, Atsegindegin egin zen kontzertua, eta eskerrak, sekulako euri-zaparrada bota baitzuen soinu-probak egiteko unean.
Dantzaz, musikaz, kantuz eta argi koloretsuz betetako emanaldia izan zen larunbat gauekoa Atsegindegin, eta, urtero bezala, ehunka hernaniar bertaratu ziren kontzertuaz gozatzeko.
Aurten ere, hutsik egin gabe, ongietorri berezia eman zitzaien San Joan jaiei, kontzertu goxo eta koloretsu horren bidez, eta beti bezala, musikarien, dantzarien eta abeslarien lanaz gozatu ahal izan zuten hernaniarrek. Bitartean musika-taldearen parte-hartze berezia izan genuen, eta omenaldia egin zitzaion Manolo Sagarna Hernaniko Musika Bandako zuzendari izan zenari. Aurkezle-lanetan, berriz, e Ainhoa Larrañaga eta Markel Oiarzabal aritu ziren, lehen aldiz.
Kontzertuaren amaiera ikusgai hemen:
No hay comentarios:
Publicar un comentario