2022/09/05

Txistularien alarde arrakastatsua Zestuan

Musika, dantza, kantua eta batukada batu zituen atzo, igandea, arratsaldean Zestoako Txistulari Alardeak. Arrakasta izan zuen atzoko ikuskizunak; kiroldegiko frontoian izan zen, eta harmailak jendez goraino bete ziren.

Garikoitz Mendizabal musikari eta txistulari zestoarrak zuzendu zuen ikuskizuna, eta Jon Artano kazetariak egin zituen aurkezle lanak. Euskal Herriko hainbat txokotatik bertaratutako txistulariak aritu ziren. Horiez gainera, Itxaropena dantza taldeak, Zumaiako San Pedro Abesbatzak, Jagoba Astiazaran txistulariak, Aitor Furundarena akordeoi jotzaileak, Aizpea Aristi eta Eider Iraola abeslariek, Eider Mendizabal eta Peio Nuño dantzariek eta Zestoako Batukada Taldeak parte hartu zuten. Gonbidatu bereziak ere izan ziren atzokoan, hala nola Eñaut Elorrieta eta Roberto Moso. Aurrenak Ken Zazpiren bi abesti kantatu zituen, eta bigarrenak Zaramaren bi.

 Hiru urtetik behin egiten da Txistu kontzertua Zestuan.




 

 


No hay comentarios:

Publicar un comentario