2022/02/27

Erdizkako iñauteriak aurten

Pandemia ondorengo Iñauteriak izan ditugu aurten.

Iñauterietan axeri dantzarik ez da izan, hala ere txistulariek kaxkoko txokoak iñauterietako doinuz  alaitu dute goiza.

 

Iriyarena doinua entzunteko irudian klik egin


2022/02/26

Ostiral mehean Tolosan

 Tolosako Ozenkiko txistulariekin batera 53 musikari, gegienak inguruko txistulariak aritu dira  goizean zehar.


 Musika eskolatik abiatu dira txistulariak gaur goizean. Alde zaharreko kaleetan Diana jo ondoren Trianguloa plazara iritsi dira. Ondoren, inauterietako ostiral goiza girotzen jarraitu dute.

Argazki gehiago Tolosako Atarian

2022/02/05

Santa Ageda bezpera luze

 Atzo Santa Ageda bezpera izan zen eta 60 urte bete ziren "Hernaniko Ohitura Zaharrak" taldeak egun horretan antolatzen duen erronda egiten hasi zenetik. Atzokoa lehenbizikoa izan zen pandemia hasi zenetik. Azkeneko bi urteetako tartean, taldeko zenbait parte-hartzailek utzi gaituzte (Mitxirrika, Iñaxio Mari, Joseba eta Pedrin), eta taldeak omenaldi txiki bat egin nahi izan zien Txantxangorri elkartean, haien senideei lore-sorta bana emanez. Horrez gain, oparitxo bat eman zieten gure taldeko Patxi Apezetxeari eta Donostiri, txistu-lanetatik jubilatu direla-eta.

Santa Ageda bezperako elkarretaratze ederraz gozatu genuen atzoko egunean.
Nahiz eta euria bidelagun izan ia denbora guztian, bihotzak bero eta eztarriak sendo azaldu ziren ekitaldi luze bezain gozagarri batean.
Goizetik txistulari bandako partaideok gustora aritu ginen beste behin ere gure herriko kaleetan barrena Hernaniko Ohitura Zaharrak taldearen deialdiari erantzunez.

Ezohiko ibilbidea egin genuen, eta luze jo zuen gauak. Peña Otañon aspaldiko abesti zaharrak kantatzen aritu ginen, eta azkenean, 12ak aldera iritsi ginen Txalapartara, eta kriston giroaz, bertso ederrez eta afaritxo goxo batez gozatu ondoren, 1:15ean iritsi ginen plazara, bezperan hasitako ekitaldi amaiezina bukatzeko.