Abenduaren 23an musikari talde dexente irten zan Donostiako Antiguo auzoan Olentzeroren etorrera ospatzeko. Tartean zeuden dultzaineruak, fanfarrea eta txistulariak. Giro ezin hobea izan genuen.
Txistua jotzeaz gozatzen degulako, hementxe gaude, txistua jotzeko beti prest.
2022/12/25
2022/12/11
Kalez kale kantari ekitaldian hotza nagusi
Eguerdiko 12:00etan hilabetean behin izaten du hitzordu ekitaldiak.Beste herrietan kantujira izenez ezaguna da; Hernanin kalez kale kantari deitzen diogu. Oraingoan talde politta elkartu zan. Txistulariokin batera Kamio, eskusoinuarekin, elkartu zitzaigun.
2022/12/03
Hernaniko Herri Musika Elkartea
Joan den abenduaren 2an Hernaniko Herri Musika Elkarteak(HHME) eta Hernaniko Udalak hitzarmen berria sinatu zuten. Herri musikaren aldeko jarduna burutzeko eta Hernanik merezi duen musika zerbitzua emateko sortutako elkarlan proiektua da. Hemendik aurrera, Hernaniko txistulari guztiak elkarrekin arituko gara lanean, herriko jai eta ekintzetan.
Txistulari taldeaz gain, Hernaniko Musika Bandak (Hermuba) ere hitzarmen berria sinatu zuen, banda gaztearen proiektua ere barneratuz.
Irudian Patrizia Arozena elkarteko lehendakaria, HHMEko eta Hermubako zenbait kiderekin batera.
2022/11/30
Astigarragako Txirriskla txistulari taldeak 50 urte
50 urte igaro dira astiartarrak herrian txistua jotzen etenik gabe daramatela.
Hori dela eta, azaroaren 27an 12:45ean Erriberako atarian. kontzertu politt bat prestatu zuten.Txistulariekin Astigarragako lagun askok hartu zuten kontzertuan; hala nola, Astigarko dantza taldea, Aiztondo abesbatza, Eragiyok abesbatza eta Astigarragako erraldoiak, hainbat herrietako txistulari eta musikarien laguntza jaso zuten.
2022/11/27
Santa Zezilia eguneko Kontzertua
Aurtengo Santa Zeziliako kontzertua Hernaniko txistulariak eta gonbidatuak izan ditugu, Donostia, Oiartzun, Getaria, Leitza, Usurbil eta Andoaingo txistulariak parte hartu dute bertan. Zuzendari lanetan Aitor Arozena oiartzuarra, Donostiako udal txistulari bandako kidea. Kontzertu honetarako Hernaniko musikarien doinuak aukeratu ditu.
2022/11/06
Gasteizen,Azaroak 5ean
Hirugarren aldia da Gipuzkoako hainbat txistulari gonbidatuak joan gerala Gasteizera larunbata goizean txistu doinuz betetzera hiriko kaxkoa. Aurten Kanta-Berri abesbatzaren laguntza izan degu.
Gonbidatuak izan geran "Itsas-Nafartarrak" ( Navarra Maritima), Txistua Astinduz taldea barne.
Bideo Zatitxoa ikusteko KLIK egin:
Mugarik Gabeko Txuntxuneroak Lizarran
Urriak 30 eko eguna Lizarran pasa zuten M.G.Tek. Bertako txistulariek plaza batean txokolatada beroa eta pastelak gosaltzeko prestatu zituzten. Gero kalez kale aritu ziran eta herriko pastel dendetan (gosarirako eskeini zituzten) geldi uneak eginez, bertako langileei hainbat doinu eskeiniz eskertu zuten txistulariek gosarian dastatutakoa.
Iratxeko kanpiñean bazkaldu zuten. Bazkaldu ondoren, Azaroak 12rako kontzertua prestatzeko entsegu txiki bat egin zuten. Egun horretan Iruñean Euskal Herriko Txistulari Elkarteak eskeiniko du Zilarrezko Domina M.G.T taldeari.
2022/10/08
Kalez kale kantari berriro abian
Azkenean bai, gaur, urriak 8, Hernaniko kaxkoan kalez kale kantari aritu dira herritarrak txistuen laguntzarekin. Bideo zatitxoan (aurreneko irudian klikatuz) Jolin jolan biribilketa entzungai.
2022/10/01
San Mieletan Urnietan 2013.urtean hasitakoari jarraituz
Bideo zatitxo bat HEMEN ikusgai.
2013. urtean, Urnietako eta inguruko herrietako txistulariok Sanmieletan kalejira bat elkartuta egiten hasi ginen. Pandemiak eragindako bi urteko etenaren ondoren, aurten berriz heldu diogu ohitura polit horri. Antton Jauregik gidatuta, ordu eta erdiko saioa egin dugu gaur, eguraldi ederra izanda. Amaitutakoan, hamabitako bikaina dastatzeko aukera izan dugu. Eskerrik asko denoi eta datorren urtean hor izango gara berriz ere.
Emanaldiaren bideo laburpena HEMEN.
2022/09/11
Zikuñagako festak
Maiatzean inauguratu zuten Zikuñagako ermita Orkolaga baserriaren inguruan.
Sekulako giroa Zikuñagako ermitan. Meza ondoren Ozenki abesbatzaren emanaldia entzun eta gero auzoko Danborradak Zikuñagako ereserkia jo du. Amaitzeko txistulariekin kalejiran jeitsi dira auzora bildutakoak, adinekoak autobusean noski. Auzoan zehar kalejira eman ondoren sagardo dastaketa, bitartean San Joaneko kontpartsakoek txistulariekin batera erromerian aritu dira, muxikoak, arin arin, fandango, jauziak, abesten... izardi patsetan amaitu dute denak. Jende ugari bildu da itzalera, ondoren aizkolariak eta harrijasotzaileak ikusteko aukera izan dute.
Ostiralean hasi eta hiru eguneko jaiak ospatu dituzte auzokideek.2022/09/05
Txistularien alarde arrakastatsua Zestuan
Musika, dantza, kantua eta batukada batu zituen atzo, igandea, arratsaldean Zestoako Txistulari Alardeak. Arrakasta izan zuen atzoko ikuskizunak; kiroldegiko frontoian izan zen, eta harmailak jendez goraino bete ziren.
Garikoitz Mendizabal musikari eta txistulari zestoarrak zuzendu zuen ikuskizuna, eta Jon Artano kazetariak egin zituen aurkezle lanak. Euskal Herriko hainbat txokotatik bertaratutako txistulariak aritu ziren. Horiez gainera, Itxaropena dantza taldeak, Zumaiako San Pedro Abesbatzak, Jagoba Astiazaran txistulariak, Aitor Furundarena akordeoi jotzaileak, Aizpea Aristi eta Eider Iraola abeslariek, Eider Mendizabal eta Peio Nuño dantzariek eta Zestoako Batukada Taldeak parte hartu zuten. Gonbidatu bereziak ere izan ziren atzokoan, hala nola Eñaut Elorrieta eta Roberto Moso. Aurrenak Ken Zazpiren bi abesti kantatu zituen, eta bigarrenak Zaramaren bi.Hiru urtetik behin egiten da Txistu kontzertua Zestuan.
2022/09/02
Donostiako Aste Nagusian erraldoiekin
Sekulakoa izan da aurtengoa. Bi urte elkar ikusi gabe eta aste nagusiko arratsalde guztiak elkarrekin pasa ditugu txistua joaz pozik txoratzen.
IGANDEA 14:Erdi Aldetik | ||
ASTELEHENA 15: Gros | ||
ASTEARTEA 16:Antiguoraino | ||
ASTEAZKENA 17: Antiguo. Euria bertan behera | Kontxatik BIDEOA ikusgai. Denak prest geunden eta lau erraldoi kalera aterata sekulako zaparrada jaso genuen. Antiguoko txistulariekin batera aritu behar genuen | |
Osteguna 18:Euria Antiguon. | Txistulari batzuk elkartu ginan eta eguraldi txarrakin, aterkiaren laguntzarekin, auzoa alaitzen aritu ginan. Alai eta Plateroko tabernariek traguak oparitu zizkiguten gure jarduna eskertzeko. | |
Ostirala 19: Loiolako erriberatik Amarara | Gaur bai eguraldi ederraz irten da Erraldoi eta Buruhandien konpartsa. Ikasbide ikastolan hasi eta bertan amaitu degu bi ordu terdiko ibilaldia egin ondoren. | |
Larunbata 20: Alde Zaharretik. Agur erraldoia 2022 Agur Erraldoia Zuloaga plazan:BIDEOa ikusgai |
2022/08/21
Askatasunaren eguna Pasai Donibanen
Tafallako alardea
Abuztuaren 20ean arratsaldeko ordubatean 51. Tafallako txistu alardea eskeini zan. Gipuzkoarrok aukera izan genuen jotzeko bertan. Aitor Urkizu ordezkantu zuen ...... zuzendari lanetan. bikain aritu zan.
2022/08/16
Aranon, San Roke egunez
Bi urte ospatu gabe, azkenean aurten Aranon san Roke eguna ospatu ahal izan zan. Meza ondoren, ermitan Aranoko udalak, bertaratutako guztiei hamaiketakoa eskeini zien. Txistulariak ohiturari eutsiz mendian gora eta behera kalejiran jardun ziran. Herrira iristean, Javier Narvarte zenari omenalditxo xumea eskeini zitzaion. Etxekoek ere gazta bikaina eskeini zuten.
2022/08/13
45. Txistularien kontzertu Nagusia
Euskal Herriko txistulariek parte hartzen dute kontzertu honetan. Horien artean haibat hernaniarrak bertan izan ziren. Entsegu ondoren euri zaparrada bota bazuen ere, zorionez kontzertua eman ahal izan zan, 2022ko Abuztuaren 13an arratsaldeko 20:30etan.
Kontzertuaren bideoa EITB-ren atarian ikus daiteke.