Gaur,azaroak 14, eguerdiko 12:30etan emango zaio hasiera, Leokadisti
Txistu taldeak eskainiko duen azaroko kontzertuari. Udaletxeko arkupetan
izango da eta txistularien errepertorioko obra ezagunez gozatzeko
aukera izango dute bertaratzen direnek. Pandemiaren eraginez, urte eta
erdi egon dira «ixilik» herriko txistulariak: «urriaren 31n, hasi ziren
musika eskolako dultzainero, trikitilari, albokari, txistulari eta
akordeoi joleak, igande eguerdietan herriko kaleetan jotzen. 1989an hasi
ziren iganderoko saio hauekin eta , 2004az geroztik, txistulariek hiru
bat kontzertu eskaintzen dituzte ziklo horren baitan», gaineratu dute.
Idoia Ansorena, Iker Apaolaza, Ander Arandia, Patri Arozena, Enara
Arruti, Iñigo Arzallus, Julen Beraza, Iñaki Eguren, Maddi Galarza eta
Beñat Otamendik hainbat doinu eskeini zituzten, besteen artean, 'Habanera', 'Kaskarre', 'Quand tu vas revenir', 'Izarti' eta 'Txistu
soinua'.