263-264 aldizkarian (2020 bigarren sehilekoan) Ruth Martini buruzko zerzelada batzuk argitaratu dituzte.
Dokumentua irakurtzeko argazkian klik egin.
Txistua jotzeaz gozatzen degulako, hementxe gaude, txistua jotzeko beti prest.
263-264 aldizkarian (2020 bigarren sehilekoan) Ruth Martini buruzko zerzelada batzuk argitaratu dituzte.
Dokumentua irakurtzeko argazkian klik egin.
Abenduaren 6an, Donostiako Udalaren Txistulari Taldeak Joxe Olaizolaren "Mendian bai alai!" pieza jo zuen gure banda-kide eta lagun Ruth Martin Apezetxearen omenez. Esteka honetan duzue une horren grabazioa.
Ikusi bideoa hemen
Joxe Olaizola Gabarain
Ez usteko ta kolpe galanta jaso dugu. Ruth joan zaigu, agurtu gabe. Denok hunkituta gaude, umezurtz utzi gaitu.
51 urtekin utzi gaitu. Urtarrilan beteko zituen bi urte zuzendari lanetan.
Agur Ruth laister batean denok betiko elkarrekin izango gara zeruko txistulari bandan jotzen.
Urte latza aurtengoa. COVID19k sortutako pandemia dela eta, azkeneko diana azaroaren 1 ean eskeini zuten txistulariek. Bideoa urriak 25eko unetxo bat ageri da. Kide bat ere falta da, positiboa emateagatik PCR proban, etxean geratu beharra izan zuen.
|
Urriaren 18an Txistulariak ( sei txistulari, bi atabalari-perkusionista) bi tronpetajolerekin batera Ereñozu auzoan ibili ziren. Zenbait lekutan, geldialdiak egin zituzten, bakoitzean bizpahiru pieza jotzeko. Berez, aurreko udaberrian egiteko emanaldia zen, baina pandemiak sortutako egoera dela-eta, udazkenera arte atzeratu behar izan zen kontzertutxoa.
Eguraldi bikaineko eguna atera zen, eta ordu eta erdi aritu ziren txistulariak auzoan. Honako pieza hauekin osatu zuten emanaldia:
Honako pieza hauekin osatu zuten emanalaldia:
|
Irudian sakatuz bideoa ikus daiteke |
ASKATASUNAREN EGUNA 2020
Abuztuak 15, Pasai Donibane
Euskal Herria Batu
Nafar Estatua Indartu
Euskaldunon Lurraldea Askatu!
Lema honen pean ospatu zen Donibanen urtero antolatzen den Askatasunaren Eguna.
Osasun larrialdia dela eta ,aurten txistulari gutxiagorekin ospatu da.
EGITARAUA:
12:00etan: ekitaldiaren hasiera Donibane Kaleko tximinian.
Umilladeroruntz txistulariekin.
Eroriei Omenaldia eta Agur Dantza
Herriko Plazara txistulariekin.
Herriko Plazan: Bertsolariak eta Ekitaldi Politikoa
Abeslariak.
Muxikoak.
Beste urteetan abuztuan txistulariak jai egiten dute, aurten berriz gogotsu dabiltza eta dianak jotzen segituko dute.
Atzo arratsaldean, herriko pilota-elkarteak omenaldia egin zion Aitor Gorrotxategiri, 2018an munduko txapelduna izandako pilotari hernaniarrari. Hantxe izan ziren txistulariak eta dantzariak ere, frontoia girotzeko eta Gorrotxari ohorezko agurra dantzatzeko. | |