2018/08/25

Hondarribian 53.Txistularien Alardea


Igande honetan, Gipuzkoa plazan Txistularien Alardearen edizio berri bat ospatuko da, 53. urtez hain zuzen. Ekitaldia Txistulari Bandak antolatzen du Hondarribiko Udalaren laguntzarekin.
Hondarribiko Txistu Taldeaz gain, Euskal Herritik etorritako asko egongo dira gure artean. Parrokiako Abesbatza, Kemen Dantza Taldea, Erlaitz Metal Taldea, txalapartariak, Peio irigoien eta Oihar Alberro dultzainekin, Oier Etxaburu teklatuan eta Jose Ramon Alberdi perkusioan. Zuzendari moduan, Alberto Lasa ariko da.
Besteak beste, Xabier Leteren ‘Nafarroa Arragoa’, Benito Lertxundiren ‘Baldorba’, ‘Lantzeko ihauteria’ herrikoia edota ‘Agur jaunak’ entzun ahal izango dira.
Historia luzekoak
Txistularien Alardeak Gerra Zibila baino lehen sortuak dira, “Euskal herriko Txistulari Elkartea” egin zenean; Euskal Herri osoan zehar sakabanatuak ziren Txistulariak elkartzeko sortu zen, izan ere ordu arte bakarka aritzen ziren.
Gerra Zibilaren ondoren berriz jarri zen martxan Txistularien Elkartea, eta hirurogeigarren hamarkadan berriz sustatu ziren Txistularien Alardeak, hain zuzen ere Txistularien artean harremanak sendotzeko: partitura nahiz esperientziak trukatzeko, eta orduko kultur errepresioari aurre egiteko ekintzak prestatzeko.
Hondarribian 1964an jarri zen martxan Alberto Lasa Badiolaren bidez, lehenbiziko kontzertuko zuzendaria Isidro Ansorena izan zelarik.
 
Lehengusu txikiak elkarrekin

2018/08/22

Tafallan 49.Txistu alardea

GAS GAS doinua:
https://photos.app.goo.gl/7bGn1XqKN51KF7LWA
Argazki gehiago HEMEN

2018/08/19

Donostiako Aste Nagusian erraldoi eta buruhandiekin

Zazpi egunetan ibili dira txistulariak Donostiako Aste Nagusian Itzurun  buruhandi eta erraldoien konpartsarekin batera; horien artean, hernaniarrak aritu dira(B.Agirresarobe,G.Tijero). Dultzaina talde batean (A.Ezeiza) eta erraldoi baten barruan (A.Aiestaran) era izan dira txistulari hernaniarrak.

Argazkia gehiago ikusteko HEMEN sakatu.

2018/08/16

San Roke eguna Aranon


Egun haundia dute San Roke, Aranon. Txistulariek eta kan­pai-hotsek emango diote hasiera egunari; 10:30etan San Roke ermitara kalejiran abiatu eta 11:00etan meza egingo da.
Bueltan herrira jaitsi, eta etxez etxe kalejiran abia­tu­ko dira gero, berriro, eta Kontsejun bazkaria egingo da, 14:30etan. Bertan omen­du­ko da Antonio Ezeiza Urruz­men­di, 50 urteren bueltan kan­paiak astintzen dara­ma­ki­en kanpai-jolea.
Hemezortzi txistulari aritu dira arano herria alaitzen.
Hernanitik: Patxi apezetxea, Boni Agirresarobe, Joseba San Sebastian,Carlos Prado  eta Garbiñe Tijero.
Lekeitiotik: Marcos Zapirain, Joseba de Izagirre, Koldo San Sebastian, Axier Gubikoageasko, Iñigo Sagastui, Gorka Lauzirik.
Goizuetatik: Jexux Loiarte.
Leitzatik: Juan Migel Saizar.
Aresotik: Modesto Lasa.
Aranotik: Xabier Narbarte.
Iruñatik: Gabriel Huarte Mendikoa.
Getaritik: Alejandro Egurbide.
Elorriotik: Iñaki Azkoaga.

Askatasun eguna Pasai Donibanen

Pasaian Abuztuaren 15ean Askatasun eguna ospatzen da urtero Orreagako euskaldunen garaipena gogorarazteko.

Horrela, 778an izandako Orreagako gudaren urteurrena  izan zuten gogoan: «han mamitu zen (...) Nafarroako Erreinua».

Eguerdiko 12:00etan  Pasai Doni­ba­neko santu­txoan; lore-eskaintza eta irakurraldi historiko-politikoa egin zen. Agurra dantzatu ondoren eta txistulariak aurrean zijoaztela denak kalejiran herriko plazara joan giñan. Plazan hitzaldi laburtxo bat non gauden, nor geran, Nafarroaren garrantziaz aiapmena, bertsolariak eta ondoren Muxikoak dantzatu ziran. Urtero Urbeltz bi anaiak parte hartzen dute. Gogoratu Juan Antonio Urbeltz folklorista eta kultura gizona dela. Fandango eta Arina arina dantzatu ondoren kantuan txistu doinyuaz lagunduta Oi Baldorba ( Juan Antonio Urbeltzek abesti ezagunaren letra sortu zuen), eta beste kantu ezagunak abestu ondoren amaitu zan ekitalditxoa.

2018/08/13

Hernaniko txistulariak Donostiako txistularien alarde Nagusian

Abuztuak 11ean Alarde Nagusian.Honako doinuak jo zituzten:
  • Donostiarren Abestiak; Jose Ignazio Ansorena (1953-)
  • Ongi Etorri Bertsoak; Herri doinua*
  • Kupela Taldea: Anjel Larrañaga eta Xabier Zabale.
    • Bizi zaitez bizi; Anjel Larrañaga (1947-)/Xabier Zabale** (1970-)
    • Donosti; Anjel Larrañaga/Xabier Zabale**
  • Oñatiko Korpus Dantzak; Herri doinuak*
    • San Migel dantza-San Sebastian zortzikoa.
      • Bakarreko txistularia: Lander Díaz de Gereñu.
      • Dantzariak: OÑATZ euskal dantzari taldea.
  • Donostiako Abestiak:
    • Donosti; Guillermo Lazkano* (1910-2001)
    • Donosti; Jose Olaizola* (1883-1969)
      • Bakarreko kantariak: Haizea Muñoz eta Eneko San Sebastian.
  • Donostiako Mozart: Sartu Ziraden; Manuel de Sagasti* (1796-1818)
  • Ange Duhalde.
    • Gure lekukotasuna; Hitzak: Daniel Landart (1946-) / Musika: Mixel Ducau (1951-)/ Anje Duhalde***(1950-)
    • Kantuz; Hitzak: Anje Duhalde/Musika: Rusty Young*** (1946-)
  • Bakarreko Txistulari Trebea: Aitor Urkiza Eta Xabier Olazabal.
    • Plentzia (kontrapasa); Santos Intxausti*(1868-1928)
    • Ana Mari (balsa); Isidro Ansorena* (1892-1975)
  • Donostiako Abestiak: Hay Xiertas Señoritas; Herri kanta*
    • Bakarreko kantariak: Haizea Muñoz eta Eneko San Sebastian.
  • Kupela Taldea: Anjel Larrañaga Eta Xabier Zabale.
    • Zelatun (trikitrixa); Hitzak: Anjel Larrañaga/Herri doinuak**
    • Txotxetik (porrusalda); Hitzak: Anjel Larrañaga/Herri doinuak**
      • Dantzariak: Villabonako OINKARI taldea.
  • Oñatiko Korpus Dantzak; Herri doinua*
    • Banako eta Arku dantza
  • Ange Duhalde.
    • Gogoaren baitan; Hitzak: Anje Duhalde/Musika: John Hiatt*** (1952-)
    • Bakezaleak gara; Hitzak: Xabier Amuriza (1941-)/Musika: Anje Duhalde***
Moldaketak:
  • * Jose Ignazio Ansorena
  • **Txomin Agirregomezkorta
  • *** Xanet Arozena
LAISTER Emanaldia BIDEOAN ikusgai