|
Txistua jotzeaz gozatzen degulako, hementxe gaude, txistua jotzeko beti prest.
2018/07/23
Madalen eguna ospatzen
Aurten Madalen eguna igandean egokitu zaigu eta txistulariak Herriko kaxkoko buelta eman ondoren joan ziran Zaharren egoitzara bertako biztanleei dianak, zortzikoak, dantzak eta kantu doinuak eskeintzera.
Tag:
madalenak
2018/07/16
Kaxkoan jaia Karmen egunagatik
Aurtengo alkate: Txokolo
Omenduak: Pablo Justel, Mariaje Eizagirre eta MariKruz Muguruza
BERTSOEN DOINUA: HIL DA CANOVAS Txokolo geldi egoten ez den horietakoa delako Ingenieritza ikasketekin lehenik Madrilera salto, pelota,korri edo futbola... ze grina lirolerako errugbiari eskerrak ere beti Hernanitik kanpo orain artean denborik ez du izan alkatetzarako | Legealdia hartu ezkero txokolatearen eran garratzetikan baino gozotik nahiko genuke aukeran urtebete bat bakarrik da ta egingo dezu primeran zu izan zaitez gertukoa ta kalean hartua eman konfiantzarik ez zaigu falta alkate berriarengan |
Pablo Justel don Jose, Doña Trini parera hurbildu ta jakintza bildu zure lanak baditu hamiak testigu urtean lan emanaz bagara ari gu pasata dituzula ederki dakigu berrogeita hamarren faltan berrogeita hiru |
Mariaje Eizagirre Plazako Galerias denda Buen Precio ze zirkulazio orain berriz patxada ta jubilazio. Denboqa nola bete horra bi lezio: Donostitik astean hiru-lau pasio... zoriontsu bizitzea dizugu desio. |
Mari Kruz Muguruza Omenaldi txiki bat nolatan ez utzi gure Mari Kruzi denetik pasa zenun denda ta farmazi BERRIAKekin herria anima arazi bezero bakoitza zen bakar ta berezi, hau baino gutxiago ez zenun merezi! |
09:00, Meza Agustindarren elizan, Kaxkoko hildakoen omenez.
09:30, Diana.
10:00-12:00, Kaxkoko kaleetan zehar umeentzako jolasak (udalekutakoak)
12:00, Jaien hasierako txupinazoa. Alkatea: Manolo Adarraga Elizaran ‘Txokolo’. Omenduak: Mari Cruz Muguruza Hidalgo (Aurki) orain gutxi hil zen eta bere alaba Oihana egongo da; Mariaje Eizagirre Eizmendi (Galerias Buen Precio); Pablo Gómez Justel (Farmacia Gómez Justel). Gero, balkoi apaintze lehiaketa, eta trikitixa Kaxkoan zehar.
14:00, Bazkaria, Plaza Berrin.
16:30, Karta-jokoak, Andre kalean. Bikoteak: mistoak edo bi emakumez osatutakoak.
16:30, Toka, igela eta botea, Kale Nagusian.
17:00-19:00, Puzgarriak eta eskulanak, Plaza Berrin.
18:00, Txokolatada, Plaza Berrin.
20:00, Sari-banaketa: kartak, jokoak eta balkoi ederrena.
20:00-22:00, Sardin-jatea.
22:30, Txupinazoa, jaiari bukaera emateko.
Tag:
karmenak
2018/07/14
MGT Mariñelak Danborradarekin Iruñan
Baionako Danborrada Iruñeko San Ferminetan parte hartu du Mugarik Gabeko Txuntxuneroek lagunduta ,uztailaren 13an.
Tag:
sanfermin
Suscribirse a:
Entradas (Atom)