Hernaniko XIII. Txistulari Jaialdia izango da bihar eta etzi; gaztetxoen
txanda izango da bihar, eta etzi, txistularien topaketak hartuko ditu
herriko kaleak goizetik hasi eta eguerdira bitarte.
Bihar larunbata, goizeko 11:00etan hasiko dira A kategoriakoak (18 txistulari); B mailakoak (16 txistulari) izango
dira ondoren; eta handik bazkaltzera joango dira Xalaparta
elkartera. Arratsaldean jarraituko dute, D kategoriako taldeekin
(17:00etan). Aurreikusten dute 18:00ak aldera izango dela
sari-banaketa.
Igandean borobilduko da jaialdia Topaketarekin. Goizeko 10:00etan
elkartuko dira txoko askotako txistulariak, eta ordutik, herria
girotzeari ekingo diote, eguerdira arte. Otsua-Enea sagardotegian bilduko dira bazkaltzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario