2018/03/26

Txistulari topaketa

Martxoaren 25ean Txistulari Topaketa ospatu zen Hernaniko kaleetan zehar.
Argazki gehiago : HEMEN
Adin guztietako txistulariak, eta Euskal Herri osotik etorritakoak, atera ziren kalera. Goizeko 10:00etan elkartu­ ziran, udaletxeko arkupeetan; eta 10:15etan abiatu herriko kaleetan eta inguruko auzoetan dianak jotzen.
Gero, 11:00etan, hamaiketakoa egingo zuten, Santa Bar­bara elkartean, eta 12:30etan atera ziran berriro kalejiran, Plaza Berrinn bukatzeko asmoz, ttun-ttunarekin. Eguraldia txarra zela eta, udaletxeko arkupeetan aritu ziran dantzari talde batekin.  Lagunarteko bazkariarekin borobildu zuten asteburuko festa, Otsua-enean.

2018/03/24

XIII.Txistulari Gazteen Txapelketa


https://photos.app.goo.gl/VsNEiyYkauldbqQB2
Saridunak honako hauek izan dira:
A Kategorian (12 urte arte)
1. Janintz Enparantza(Donostia)
12 urte

2.Sara Alzuguren(Bera)
12 urte
3.Egoi Irigoien(Sunbilla)
11 urte
B Kategorian (16 urte arte)
1.Leire Retegi(Leitza)
15 urte
2.Ane Telletxea(Hernani)
16 urte
3.Mikel Gonzalez(Durango)
14 urte
D Kategorian (Taldeak)
1. Iruñea
2.Txilibita(Hernani)
3.Saraya(Iruña)
Partaidetza handia egon da aurten. A kategorian 17 txistulari, B kategorian 16 txistulari eta D kategorian 5 talde. Bilbo, Abadiño, Hernani, Muskiz, Leitza, Durango, Sunbilla, Arbizu, Donostia, Larrabetzu, Durango, Basauri, Bera eta Iruñeako txistulariak izan dira bertaratutakoak.
Txapelketako argazkia gehiago HEMEN.
 Parte hartu duten Hernaniarrak

2018/03/23

Txistulari jaialdia aste buruan

Hernaniko XIII. Txistulari Jaialdia izango da bihar eta etzi; gaztetxoen txanda izango da bihar, eta etzi, txistularien topaketak hartuko ditu herriko kaleak goizetik hasi eta eguerdira bitarte.
Bihar larunbata, goizeko 11:00etan hasiko dira A kate­goriakoak (18 txistulari); B mailakoak (16 txistulari) izan­go dira ondoren; eta han­dik baz­kaltzera joango dira Xa­la­parta elkartera. Arra­tsal­dean jarraituko dute, D kate­goriako taldeekin (17:00etan). Aurrei­kusten dute 18:00ak aldera izan­­go dela sari-ba­naketa.
Igandean borobilduko da jaial­dia Topaketarekin. Goizeko 10:00etan elkartuko dira txoko askotako txistulariak, eta or­dutik, herria girotzeari ekingo diote, eguerdira arte. Otsua-Enea sagardotegian bilduko dira bazkaltzeko.

2018/03/18

Udaberriko kontzertua kalez kale

Igandean, Goizetik txistulari bandak kontzertu berezia eman zuen; emanaldi ibiltaria hain zuzen ere.
Txistulariak bi tronpetajoleen ( Axier eta Julio) laguntza izan zuten.

Behean Molinatxo doinua jotzen Plaza Berrin (bideoa)

2018/03/16

Txistu eguna Murgian. Txistularien urteko batzarra.

Txistulari.eus -etik jasota.
Giro onean eta parte-hartze handiarekin joan zen aurtengo Txistu Eguna iragan larunbatean, martxoak 10. Bost urte ziren Euskal Herriko Txistu Elkartearen (EHTE) Batzar Orokorra Araban egiten ez zela, eta bazkideen erantzuna bikaina izan zen, 100 txistulari baino gehiago bildu baitziren Murgiako ekitaldietan.

Hernaniko hainbat txistularik parte hartu zuten bertan.

2018/03/10

Udaberriko emanaldi berezia igandean

Goizetik Txistulari Bandak kontzertua emango du bihar eguerdian, baina berezia izango da: kalez kale ibiliko dira, tronpeta-joleak lagun dituztela. Eguerdiko 13:00ean abiatuko dira. Dena den, euria eginez gero, udaletxeko arkupetan joko dute.

2018/03/08

Urteko aurreneko kontzertua Leokadisti Taldeak



Urteko aurreneko kontzertua eskaini zuen‘Hernani’ Musika Eskola Publikoko txistulari taldeak martxoaren 4ean, udaletxeko arkupeetan. Taldea izen berriarekin azaldu zan;hemendik aurrera Leo­kadisti izenarekin arituko baitira. Doinu klasikoak  eta Irlanda eta Eskoziako doinu bana ere jo zituzten..