| |
Txistua jotzeaz gozatzen degulako, hementxe gaude, txistua jotzeko beti prest.
2018/12/25
Hernaniarrak Antiguoko Olentzeroan
Igandean, abenduaren 23n Donostiako Antiguo auzoan Olentzeroren etorrera ospatu zuten. Horiekin batera Hernaniko hainbat musikari bertaratu ziran: dultzaineroak, fanfarrea, akordeoilariak, txistulariak... Ordubete pasatxo musika jotzen aritu ondoren, merezitako afaria eskeinie zieten Antiguoko elkartean. Han, sekulako giroa jarriz otordu itzelaz gozatzeko aukera eduki genuen. Hernaniko musikari gazteek maila bikaina dutela erakutsi zuten.
Tag:
eguberri
2018/12/17
2018. Eguberriko Kontzertua
"Eguberriko kontzertua eskeini du gaurkoan Milagrosan, Susana Elosegi gitarra-jotzaileak lagunduta. Zortzi pieza egitarauan: Violetaren Martxa Kardin(balsa) Cumberland Reel (eskoziako doinua) Las Larras(kontradantza) Eguberri giroko beste lau pieza (Alborada Navideña IV, Gabon abestiak, Eguberriko kantak eta White Christmas). |
Zizka-mizkak eta turroia gustora jan dute bertaratutako guztiek.
EGUBERRI ZORIONTSUAK izan daitezela denontzat.
2018/12/06
Goizetik Txistu bandaren urteko azkeneko kontzertua
Goizetik Txistulari Bandaren aurtengo azkeneko kontzertua Abenduaren 16ean izango da Milagrosa eraikinean 13:00etan. Kitarra jotzen Susi Elosegi arituko da.
Kontzertu amaieran zizka.mizkak eta turroia ta txanpaina dastatzeko aukera izango dute bertaratutakoek urtero bezela.
2018/11/26
Leokadisti taldearen Santa Xexiliko kontzertua
Atzo eguerdian Udaletxeko arkupetan eskeini zuten hamar doinuz osatutako kontzertua: Leitza; Lau ataleko Zortzikoa; Idiarenak; Bianditz; Agustin, Xantin ta Juan
Joxe; Luzaideko dantza doinuak; Mamma mia; Bagare, Martxa baten lehen
notak; eta 104 ilargi bete.
Tag:
Leokadisti,
santaxexili
Baionan EuskalHerriko txistulariak
Azaroaren 24ean Baionan, Euskal Herritik hurbildutako(Auritz Berri, Tafalla, Tutera, Iruña, Leitza Huitzi,Lekunberri, Alesbes, Agoitz, Gasteiz, Mundaka, Elorrio, Zaldibar, Durango, Getxoko, Lekeitto Portugalete, Deusto, Mutriku, Legazpi, Eibar, Getari, Andoain, Hernani, Oiartzun, Pasaia, Ustaritz, Baiona, Hendaia ...tik joandako 200 inguru aritu ziran Baionako kaleak animatzen. Mugarik Gabeko Txistulariak taldeak antolatuta eta Euskalherriko txistulari elkartearen babesarekin. Baionako txistulari taldearen laguntzarekin egun ederra igaro zuten.
2018/11/23
Luis Udakiolari zillarrezko domina Santa Zezilia ospatzen
Azaroak 18an Donostian, EHTEk zilarrezko domina eskaini zion Luis Udakiolari zenari. Omenaldia, kontzertu batekin borobildu zen.
Luis Udakiolari buruz gehiago jakiteko irakurri hau (Iturria: txistulari.eus)
Egitaraua:
Orkestra
- Adagio (re maiorreko suitea) Johann Sebastian Bach (1685-1750)
Txistulariak eta orkestra
- Edate soñua José Gonzalo Zulaika Arregi, Aita Donostia (1886-1956)
- Iñauteriko polka José Antonio Santesteban (1835-1906), bakarreko marinba jotzailea: Francisco J. Lera
- Birigarroa Isidro Ansorena (1892-1975), bakarreko txistularia: Jose Ignazio Ansorena
- Azkoitia suitea Jagoba Astiazaran (1986—): introito-sarabande-rondó
Abesbatza eta orkestra
- Dieu, qu´il la fait bon regarder! Claude Debussy (1862-1918)
- Ave verum Camille Saint-Saëns (1835-1921)
- Tollite hostias Camille Saint-Saëns (1835-1921)
Txistulariak, abesbatza eta orkestra
- Maitia nun zira? José Uruñuela (1891-1963)
- Fandango Basque José Uruñuela (1891-1963)
- Mendi aldera Isidro Ansorena (1892-1975)

2018/11/17
Xexili eguna ospatzen
Santa Xexili eguna ospatzeko Hernani ta inguruko txistulariak TTarla Dantza taldearekin batera herriko kaxkuan aritu dira kontzertu ibiltaria eskeiniz gaur Azaroaren 17an eguerdiko 12:30 etatik 14:00 ra.
Tag:
santaxexili
2018/11/13
Euskara ari du. Baietz Hernanik
Hernaniko txistulariok ere bat ekimen horrekin, gure erronkak hartuta.
2018 honetan, otsailaren 3tik abenduaren 31ra arte, urte osoz,
Euskara Ari du, Baietz Hernanik! erronka handi bati heldu dio.
Euskaraz dakitenak nahiz euskaraz ulertu bai baina hitz egiten ez
dutenak parte hartzen ari gara. Helburua? Hernanin hizkuntza-ohiturak
aldatzea, eta denon artean euskararen erabileran beste urrats bat
ematea. Keinu txiki horren bidez, aldaketa handia lor dezakegu
Hernanin.
Euskara ari du Hernanin. Hartu zure erronka. Hilabete duzu oraindik
hizkuntza ohituraren bat aldatzen hasteko.
Tag:
euskara
2018/11/03
MGTen azken aurreko elkarretaratzea Agoitzen
Azaroak 3 Agoitzen (Nafarroa) txistularien elkarretaratzea Mugarik Gabeko Txuntxuneroekin.
Eguna gosari eder batekin hasiko zuten 9:30ean Angiluerreka elkartean, Merkatu plazan.
Kalez-kale txistu eta danbolineak astitzen 10 ak inguruan hasi ziran bertaratutako txistulariak.
San Migel auzora, 11:30etan iritsita han ere hamaiketakoa izan zuten txistulariek.
Ordu batean frontoian, azoka zegoela eta, hainbat doinu jo ondoren, irteeran albiste tristea, "Josu Goya" txistulari Beratarra zendu zelarena; horregatik hura gogoan hartuz "Agur Jauna" eskeini zitzaion.
Kalejira bukatutzat eman behar zala eta, baina oraindik txistulariak jotzeko irrikitan taberna inguruan beste hainbeste doinu jo ondore "Beti Jai" jatetxeruntz abiatuta, bertan bazkaldu zuten.
2018/10/23
Erketz Lasarteko dantza taldearen 50.urteurrena
1968 an sortu zan eta aurten 50 urte ospatzen ari dira.
Aitzeki horrekin bildu ziran joan dan larunbatean Erketzekin aritutako musikariak, horien artean Hernaniko atabalaria.
Larunbatean dantza ekitaldiak izan baziran, igandean denok elkarrekin, musikariak,dantzariak... bazkaldu zuten Mitxelingo frontoian.
Txintxarri.eus tik jasota: urte horietan guztietan dantzari izandako 200 pertsona bilduko dituzte. Etorkizunean ere, euskal dantzak mantentzeko helburuarekin lanean jarraituko du taldeak.

2018/10/20
Kalez Kale Kantari
Tag:
kk
2018/10/12
Lekunberriko jaietan
Jaietako egun guztietan goizeko Dianan parte hartzen ari dira hainbat herrietako txistulariak.
Diana goizeko 9 etan hasi eta 11ak ingurura bukatzen dutela.
Diana goizeko 9 etan hasi eta 11ak ingurura bukatzen dutela.
| |
Urriak 13an
|
|
Tag:
jaiak
2018/09/30
Urnietako San Mieletan 6.urtez
Kalejirako laburpena Bideoan ikusteko: URNIETAKO SAN MIELETAN
Aurten bai, giro fresko eta ederrarekin aritu dira Urnieta,Hernani eta Andoaingo txistulariak.Seigarren urtea da talde horiek parte hartzen dutena igandeko kalejira horretan.
2018/09/29
San Migel egunean Baraibarko jaietan
|
|
2018/09/25
Sagasetaren omenaldian
Euskal Jaieko egun berean batzuk Hernanin baina beste txistulari hernaniarrak Urdiainen izan ziran Sagasetaren omenaldian parte hartzeko.
Eguneko Kronika txistulari.eus orrialdean irakur daiteke.
Eguneko Kronika txistulari.eus orrialdean irakur daiteke.
Tag:
omenaldia
2018/09/16
Euskal Jaietan hernaniarrak
HERNANIKO EUSKAL JAIAK
10:00, Abeltzain azoka, Tilosetan.
11:00, Talo-dastaketa, Iturriaga kalean.
11:00, Baserriko lanbideen erakustaldia, Tilosetan: behiak jeztea.
11:30, Antzinako jokoak, Tilosetan.
12:00, Txakolin-dastaketa, Iturriaga kalean.
12:00, Kalez Kale Kantari, Plaza Berritik abiatuta.
12:00, Portalondokoei omenaldia. Antolatzailea: Kaxko Elkartea.
12:30, Erraldoi eta buruhandiak.
12:30, Herri kirolak, Tilosetan.
17:30, Haurrentzako tailerrak, jolasak eta txokolate-jatea, Tilosetan.
18:30, Erromeria Jaiki Hadi taldearekin Plaza Berrin (euria egiten badu, 19:00etan Atsegindegin). San Joan Konpartsa.
19:00-22:00, Trikitilariak.
19:45, Musika Bandaren emanaldia, arkupetan.
20:00 eta 23:00, Iratzar taldearekin dantzaldia, Tilosetan.
IRAILAK 16, igandea
09:00, Diana, Txistulari Bandarekin.
10:00, XXXIX Pablo Lasa Artisau Azoka Plaza Berrin.
11:00, Sagardo-dastaketa Plazan.
11:30, Euskal Herriko burduntzi txapelketa Plazan.
12:00, XXI. Trikitixa txapelketa, Plazan.
12:00, Esku pelota eta pala txapelketa, Tilosetan. Euria eginez gero, frontoian.
18:00, XXIV. Gazteen dantza askatuko txapelketa Plaza Berrin. Euria eginez gero, Biterin.
19:30, Tio Teroen semeak dantza taldearen umore emanaldia, Tilosetan: Festamentua.
ZARAUTZEN
| |
|
EUSKAL JAIAK 2018
IRAILAK 15, larunbata10:00, Abeltzain azoka, Tilosetan.

euskaljaiak
2018/09/10
Lekeitioko San Antolinetan
Aurten Aranon, San Roke egunean, Lekeitioko "Itxaropena" taldeko kideek gonbidapena egin zieten han bertaratutakoei. Hori horrela, zazpi txistulari animatu eta Lekeitioko txistu kontzertuan parte hartu zuten: J.M.Saizar(Leitza), A.Egurbide(Getaria), JM.Albeniz eta J.Tobes(Iruña), I.Aizpurua(Andoain) eta B.Agirresarobe eta G.Tijero (Hernani).
Arazo teknikoak alde batera utzita, kontzertua ederra izan zan; bildutako jendetzak umore onez kantatu zituen abestiak. Txistularien jarduna egun osoan iraun zuen; arratsaldean kalejiran ibili baitziran.

Lekeitio
2018/09/03
Alesbesen Euskararen eguna
2018/08/25
Hondarribian 53.Txistularien Alardea
Igande honetan, Gipuzkoa plazan Txistularien Alardearen edizio berri bat ospatuko da, 53. urtez hain zuzen. Ekitaldia Txistulari Bandak antolatzen du Hondarribiko Udalaren laguntzarekin.
Hondarribiko Txistu Taldeaz gain, Euskal Herritik etorritako asko egongo dira gure artean. Parrokiako Abesbatza, Kemen Dantza Taldea, Erlaitz Metal Taldea, txalapartariak, Peio irigoien eta Oihar Alberro dultzainekin, Oier Etxaburu teklatuan eta Jose Ramon Alberdi perkusioan. Zuzendari moduan, Alberto Lasa ariko da.
Besteak beste, Xabier Leteren ‘Nafarroa Arragoa’, Benito Lertxundiren ‘Baldorba’, ‘Lantzeko ihauteria’ herrikoia edota ‘Agur jaunak’ entzun ahal izango dira.
Historia luzekoak
Txistularien Alardeak Gerra Zibila baino lehen sortuak dira, “Euskal herriko Txistulari Elkartea” egin zenean; Euskal Herri osoan zehar sakabanatuak ziren Txistulariak elkartzeko sortu zen, izan ere ordu arte bakarka aritzen ziren.
Gerra Zibilaren ondoren berriz jarri zen martxan Txistularien Elkartea, eta hirurogeigarren hamarkadan berriz sustatu ziren Txistularien Alardeak, hain zuzen ere Txistularien artean harremanak sendotzeko: partitura nahiz esperientziak trukatzeko, eta orduko kultur errepresioari aurre egiteko ekintzak prestatzeko.
Hondarribian 1964an jarri zen martxan Alberto Lasa Badiolaren bidez, lehenbiziko kontzertuko zuzendaria Isidro Ansorena izan zelarik.
Lehengusu txikiak elkarrekin
|
Tag:
alardea,
hondarribi
Suscribirse a:
Entradas (Atom)