Otza handiarekin atzo arratsaldeko 6etan abiatu zan erregeen kabalgata. Azoka eguna izateagatik ( osteguna) kabalgata taxien geltokitik abiatu zan. Hori horrela, kabalgata amaiera nahiko azkarra izan zan. 35 bat txistularik, musika eskolakoak eta Goizetik taldekoak aritu ziren "Erregeak datoz" doinua eten gabe jotzen.