2017/12/23

Musika Eskolako txistularien Eguberrietako kontzertua Dakaporekin batera

Saio ederra eskeini zuten HME-ko txistulariek , Dakapo abesbatzak eta Eresoinkaren lana gorapaitzeko taldetxoak eskeini zutena.


2017/12/13

Gabonetako kontzertua igandean kitarraren laguntzarekin

Igandean, Abenduak 17, eguerdiko 13 etan Milagrosa kaperan.

            Gitarra-jolea: Susi Elosegi.

Kontzertu honekin agurtu da "Joseba Aldasoro", perkusiojolea, taldean 24 urte aritu eta gero. Eskerrikasko Joseba.
Bertaratutakoek luntxa dastatzeko aukera izan dute,
turroia ta gabonetako bestelakoak barne.

2017/11/19

Donostiako txistulari banda Santa Zezilia ospatzen

 Donostiako Txistulari bandak, inguruetako txistularien laguntzarekin ospatu du Udaleko aretoan Santa Zezilia eguna; hauekin batera, Santa Zezilia abesbatza izan da.

Santa Zeziliaren eguna aldez aurretik ospatzen

Asteazkenea Azaroak 22an da Santa Zazilia eguna, musikarien eguna. Horregatik, Txistulari taldea Ttarla dantza taldearekin batera atzo larunbatean ospatu zuten eguardi aldean kaxkoan zehar.  Eguraldi onak lagunduta aritu ziran oso animoso denak. Honako doinu hauek jo eta dantzatu zituzten:
Furra Furra, Zazpi Jauzi, El Cantarico, Euskara Plazara, Kaskarot, Urtxintxak, Gaztetxoentzat (Fanfangoa), Jeolimo, Axuri Beltza, Tantabiruntena, Mari Jose ( Arin-Arin), Iturengo Arotza, Saltzen Saltzen, Bartali.


2017/10/15

Nafarroa oinez Lesakan

2017 ko Nafarroa Oinez Lesakan ospatu da. Nafarrotik etorritako txistulariekin batera hainbat Gipuzkoar ere aritu dira, tartean hernaniarrak ere.
Goizean irekiarekin batera zirkuitoan zehar joka aritu dira bazkaldu arte.

2017/10/08

Urnietan San Mielak

Berriro ere, aurten oso eguraldi txarrarekinbaina, Hernani, Urnieta,Andoain eta Lasarteko txistulariak elkarrekin aritu dira goizeko dianan.

Gaur Urriak 1, Kataluñarrek bozketa eguna dute. Hori horrela, txistulariek bat egin dute Katalandarrekin L,ESTACA doinua jo ta abestuaz.

2017/09/30

Txistulariak Euskal Herriko Elkarteko 90. urteurrenean

Euskal Herriko Txistulari Elkarteak 90 urte bete berri ditu, eta gaur ospatu dute Eibarren, eta Arrateko santutegian. Bertan izan dira txistulari her­naniarrak ere, dozena inguru, goizean diana jo, eta batzarraren ondoren Arratera igo eta soka dantzan arituta gero kontzertua eman dute. Arratsaldeko 18:00etan beste kontzertua izan da, umoretsua, eta "hernaniarrak bertan parte hartu ahal izan dute, bai dantzan eta baita kantuan ere" . Kontzertuak Arrateko santutegian izan dira eguraldi txarragatik.

2017/09/17

Euskal jaietan kantariekin

Kantuz.Ozenki, Jubilatuen abesbatza eta herritarrak bildu ziran larunbatean Kalez Kale Kantari aritzeko txistulariekin batera Euskal Jaietan. Eguraldi txarra zegoen emana baina zorionez ekitaldi osoa burutu ahal izan zuten. Plaza berrin hasi eta Tilosetan amaitu zan.

2017/08/21

Buruhandi eta Erraldoien konpartsan Donostiako Aste Nagusian

Hainbat musikari hernaniar izan dira astean zehar Donostiako Aste Nagusiko Buruhandi eta Erraldoien konpartsan txistua eta dultzaina jotzen. Beraiekin batera, Astigarraga, Donostia, Elorrio, Errenteria. Getaria, Pasaia, Segura, Usurbil eta Zarautzetik etorritako txistulariak aritu dira.
https://photos.google.com/photo/AF1QipMGFna-y7kA05AzKmOaKmh6ki0Sj4IBuZpZYwe6

2017/08/16

San Roke eguna Aranon

 Eguraldi txarragatik ez dira pilota partiduak jokatu baina txistulariak festa giroan ibili dira Arano zeharkatuz.
Aranoarrak txistuarekin; astigartarrak, dantzan
Urtero bezala, Aranon hasi zen festa aurrena; goizean goi­zetik arratsaldera arte zi­priztindu zuten he­rria txistuen doinuekin. Aurten, 16 txis­tularik egin dute bat bertan: Hernanitik, Patxi Apeze­txea, Garbiñe Tijero, Bo­ni Agi­rre­sarobe, Jesus Mari Gutie­rrez,  Joseba San Sebas­tian eta Karlos Prado; Elo­rriotik, Iñaki Azkoaga; Are­sotik, Modesto Lasa; Lekeitio­tik, Markos Za­pirain, Jabi Zabala, Koldo Se­bastian eta Joseba de Iza­girre; Iruñeatik Gabriel Ugar­te­men­dikoa eta Joseba Tobes, Getariatik, Ale­jan­dro Egur­bide; eta Leitzatik, Juanmi Salazar.
Astigarragako Santiomen­diko ermita, ordea, jendez bete egin zen, bereziki, meza nagusiaren ostean, orduan egin baitzuten ohiko dantza emanaldia Astigar dantza taldeko kideek.

Hernaniko Kronikatik jasota:
  • Txistulariak eta pilotariak, San Roke egunean

  • Txistu doinuek hartuko dute herria goizean; eguerdian izanen da, Arano eta Goizuetaren arteko lehia.

  • Duela 50 urte inguru ospa­tzen dute San Roke eguna Ara­non, eta aurten ere, eutsi egi­nen diote tradizioari. Txis­tulariek garrantzia haundia daukaten festa da, eta apro­betxatzen dute han eta he­mengo txis­tulariek bertan to­po egite­ko. Aurten izanen dira: Her­nanikoak, Bartzelo­na­­koak, Le­kei­tiokoak, Iruñea­ko­ak, Are­sokoak, Elorrio­koak eta Geta­riakoak, besteak beste.
    Goizeko 10:15etan elkar­tuko dira plazan, eta bertatik abiatu­ko dira ermitako me­zara. Ondo­ren, herria alaitzen jarraituko dute, eta eguna bo­robilduko dute Kontsejun baz­kalduz.
    Txistulariez gain, pilota­riek ere izanen dute garran­tzia aurten. Aranoko Huizi-Li­zeagak, eta Goizuetako Apeze­txea-Urkizuk jokatuko dute Santioetan atzeratutako  bizi­la­gunen arteko partidua.
    SAN ROKE EGUNA, ARANON
    10:15 Txistularien topaketa Herriko plazan.
    10:30 Antonio Ezeizaren eskutik, kanpaikada San Martin parrokiatik.
    10:40 Txistularien kalejira San Roke ermitara, eta bertaratutakoei harrera.
    11:00 Santuaren omenezko meza nagusia Esteban Irurzunen eskutik. Elizkizun honetan gogoan izango dira aurreko urteetan hildakoak.
    12:00 Txistularien kalejira, ermitatik herrira.
    12:30 Herriko etxeetan zehar, hamaiketakoa.
    13:00 Arano eta Goizuetako ordezkari seniorren arteko pilota partiduak.
    14:30 Bazkari herrikoia Kontsejun.
    19:00 Jaiei agurra Agur Jaunak abestuz.

Hernaniarrak Donostiako 40. txistu kontzertu nagusian

  Kontzertua eitb.eus nahieran atalean ikusgai dago.

El Diario Vasco-tiK jasota

Kresalaren 50 urteak eta Juan Ignazio Iztueta jaio zeneko 250 urteurrena gogoratu zituzten txistulariek

Badaude herri gehienetako jaietan, eta horretan tamainak ez du eragin handirik, urtez urte errepikatzen diren ekitaldiak. Iritsi ziren egitaraura halako batean, eta hortxe betikotu dira. Ez dute denek gainditzen denboraren joana eta usadioen aldaketa, eta hobe leudeke horietako zenbait hemeroteketan eta historia liburuetan festa egitarauetan baino.Badira, ordea, urteak pilatu arren sasoi betean jarraitzen dutenak, eta horietakoa da Aste Nagusiko lehen egunean egin ohi den Txistularien Kontzertu Nagusia. Eta sasoi betean jarraitzen du urtero berritzen delako, Euskal Herriko Txistulari Elkartearen Gipuzkoako Ordezkaritzak Donostia Kultura eta Udalaren Musika eta Dantza Eskolaren laguntzaz antolatzen duen kontzertuak urtero baitu zerbait berria kontatzeko eta beti ugariak izan ohi diren entzuleak txunditzeko.
 Jose Ignazio Ansorenaren zuzendaritzapean, Xabier Otaegik aurkeztua eta eguraldia lagun zutela, emanaldi bikaina eskaini zuten txistulariek eta haien gonbidatuek. Bazuten zer ospatua... Lehenik eta behin, Aste Nagusiko kontzertuaren 40. urteurrena.
Beste urtebetetze batzuek presentzia agerikoagoa izan zuten emanaldian, batez ere Kresalaren 50.ak. Donostiako Kresala Elkartea ezinbesteko erreferentzia da hiriko kulturgintzan, eta urrezko ezteiak abagune aproposa eman duen guztia eskertzeko. Hala, Artillero abestu ondoren, Konstituzio Plazako oholtzan jaso zituzten Kresalako kideek donostiarren eta bisitarien txaloak. Kontzertuan zehar lauzpabost agerraldi egin zituen gonbidatu bereziaren ordezkaritza zabalak, eta dantza ezagunak edota danborradarako piezak errepasatzeaz gain koreografia berriak ere aurkeztu zituzten.

Ahots bikainak

Gaur-gaurko euskal dantzaren altxorrekin batera, atzokoek ere izan zuten tartea kontzertuan, non gogoratu zen Juan Ignazio Iztueta dantzari, euskal dantzen maisu eta idazlearen 250 urteurrena. Iztueta (1767-1845) zaldibiarrari esker heldu zaizkigu XVII eta XVIII mendeetan horren ezagunak izan ziren ‘soinu zaharrak’, besteak beste. Iztuetari eskainitako tartean, dantzariari ahalegin fisiko handia eskatzen dion ‘soinu zahar’ bat dantzatu zuen Xabier Artolak, ‘San Sebastian’ izenekoa. Jarraian, Jon Imanol Etxabek kantatu zituen Iztuetak bere maiteari, Kontxesiri, egindako abestiaren bertso batzuk. Kresala taldeko dantzariek, berriz, Iztuetak berak jasotako ‘Bilantzikoa’ dantzatu zuten.
 Ehunurren bat ere gogoratu zuten laburki, Los Xey taldeko sortzaileetariko eta soinu-jole aparta izandako Pepito Yanci (1917-1985) lesakarrarena, haren fandango eta arin-arin bana taularatuz.
Txistulariekin, gainerako musikariekin (metal bostekoa, teklatu-, baxu-, kitarra-, flauta- eta perkusio-jotzaileak) eta dantzariekin batera, ahots bikain eta ezagunekin disfrutatzeko aukera izan zuten bertaratuek. New Yorken bizi arren Donostia ahazten ez duen Amaia Arberas sopranoak entzule guztiek ezagutzen zituzten piezak interpetatu zituen, eta Beratik heldu ziren, bikote bilakatuta eta Xabier Lete eta iaz hildako Leonard Cohenen abestiak berpiztera, Estitxu Pinatxo eta Petti.
Gonbidatuen artean izan ziren, halaber, Uztaritzeko txistulariak, txistuez gain bibolina, bonbardinoa, atabala eta bonboa dutenak eta kantuan ere egiten dutenak.


 

 

2017/07/28

Madalen egunean Zaharren etxean

Beste urte betez, txistulari taldea Madalen Zaharren egoitzan "Madalen" egunean diana eskeini zuen. Bertako biztanleak kantuan eta dantzan ederki pasa zuten.

2017/07/17

Karmen eguna 2017

Aurten bi egunetan ospatu da. Larunbatean uztailak 15 ean umeen pilota partidak, skate txapelketa eta herriko musika taldeen emanaldia izan zen. Karmen egunean berriz betiko moduan, alkate berria eta omenduei bertso bereziak kantatu zitzaizkien.
Aurten alkate berriak Juan Carlos eta Iñaki Garmendia, zinkoenea tabernan urte askoatan aritutakoak
Omenduak
Txapelketetako irabazleak: toka,eskoba,mus,igela,balkoi ederrena, botea

2017/06/26

2017ko San Joanak

Giro ederrean eta partaidetza ugarirekin, asteburuan egokitu baita san joanen hasiera, dozte aurtengo San Joan jaiak.

Bezperan

San Joan egunean






Azeridantza



Txistularien mendekua
Amaitzean