Abuztuak 31ean eman zitzaion 77. Musika Hamabostaldiari amaiera. Abuztuan hasi ziren 2016. musika saioak.
439 lagun, horien artean 32 txistulari, igo ziren Kursaal Auditorioko taula gainera, eta
Berliozek, 'Aita Madina'-k eta Sorozabalek moldatutako lanak eskaini zituzten.
Euskadiko Orkestra Sinfonikoa - Bilboko Orkestra Sinfonikoa
Donostiako Orfeoia - Iruñeko Orfeoia
Easo Eskolania - Easo Araoz Gazte
Donostia, Lezo, Errenteria, Pasaia, Andoain, Usurbil, Oñate, Irun, Oiartzun, Hondarbi, Hernani...ko txistulariak.
ARGAZKIA: Quincena Musical- Iñigo Ibáñez
Eskeinitako doinuak honako hauek izan ziren:
TE DEUM
AITA GUREA
GERNIKA
AGUR JAUNAK
Kontzertuari, Pablo Sorozabalen Gernika-k eman zion amaiera. 1985. urtearen amaieran, hil baino hiru urte lehenago, P.
Sorozabali galdetu zioten ea zer zen Gernika beretzat, eta donostiar
maisuak honela erantzun zuen: “Bizitu dugun gerla doilorra ekartzen dit
gogora. Oroitzen naiz neure ama zaharrarekin, familia osoarekin,
umeekin, faxistengandik iheska”. Oroitzapen horiek bultzatu zuten,
1966an, Gernika: euskal hileta-martxa idaztera. Ohikoa ez den
musika-tresna multzo batentzat idatzi zuen -txistuak, tronpak eta
danborrak-, eta bere amari eskaini zion. Nemesio Etxanizen ezkutuko
hitzak zituen lanak, baina Sorozabalek ez zituen partituran idatzi 1976.
urtera arte, hots, Franco hil ondorenera arte. Handitasunaren ideia
presente zegoen Sorozabalen gogoan: “Egunen batean Gernika estreinatzen
badut –bi bertsio ditut, orkestra eta abesbatzekin bata, eta fanfarre
eta abesbatzekin bestea–, fanfarrea 50 txistu, 16 tronpa, 12 tronpeta, 4
tinbal eta 200 ahotseko abesbatza batek osatuko dute. Eta hori guztia
haran batean, aire zabalean, entzun dadila”, adierazi zuen. Musikagilea
obra hau entzun gabe zendu zen. Orain arte egin diren Gernika-ren
interpretazio handienetako bat ikusiko zukeen, egun, Kursaalera
gerturatzerik izango balu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario