Txistua jotzeaz gozatzen degulako, hementxe gaude, txistua jotzeko beti prest.
2016/08/16
San Roke egun Aranon
URUMEAKO KRONIKATIK jasota:
Txistulariak protagonista, Aranon
Dudarik gabe, txistulariak dira Aranoko San Roke eguneko protagonista nagusiak. Goizeko 10:15etan elkartuko dira herriko plazan; Aranon elkartuko dira, besteak beste, Hernani, Bartzelona, Iruña, Lekeitio, Elorrio, Areso, Getaria, Leitza eta Aranoko bertako txistulariak. Eta 10:40etan hasiko dira Aranoko kaleak alaitzen. Hori baino lehen, Antonio Ezeiza kanpaijoleak dei berezia egingo die herritarrei, San Martin Parrokiko kanpaien bitartez.
Orduan abiatuko dira herritarrak San Roke ermitarantz, txistularien doinuez lagunduta. Bertan izanen da meza.
Jarraian, herrira jaitsiko dira berriz, eta herriko etxeetan zehar eginen dute hamaiketakoa. Bazkaria, aldiz, Kontsejupen eginen dute, eta han omenduko dituzte Hernaniko txistulari bandako Patxi Apezetxea eta Joseba Sebastian, San Roke eguneko festan parte hartu dituzten urteengatik.
Agur Jaunak kantarekin agurtuko dute eguna, 19:00etan
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario