2016/08/22

Donostiako Aste Nagusian Erraldoi eta Buruhandiak

Gipuzkoako hainbat txistulari/dultzainero aritu da aurten ere Buruhandi eta Erraldoien konparsari musika ipintzen. Zortzi erraldoi eta hamalau buruhandi ateratzen dira konpartsan.

ARGAZKI GEHIAGO HEMEN

Erraldoi eta Buruhandiak Donostian. Historia. ( Itzurun.org-tik jasota)

Historialari eta hainbat dokumentu desberdinek lekutzen dute erraldoi eta buruhandiek, Donostiako kaleetan zehar lehenengo aldiz 1660. urtean eraman zirela. Aldi horietan, errege marokoar talde bat hiritik desfilatu zuten. Harrezkeroztik, konpartsa asko izan dira Donostiako kaleetatik ibili direnak, XIX. mendearen bukaeran zegoenetako bat goraipatuz, eta tamalez, garai horietako Bella Easoren ohiturekin bat ez zetorrelako galdu zena.
XX. mendeko Donostiako jai nagusietan ez zen erraldoi eta buruhandien parte hartzerik egon. Hiriko hainbat auzotan baino ez zuten parte hartzen. Aurrerago, demokraziaren etorrerakin dena aldatu zen eta Eusko Jaurlaritzak San Juan eguna berreskuratu zuen Donostiako jai egitarauaren barruan. Horretarako, Donostia hiriaren parerako erraldoiak eraikitzeko mandatua egin zuten. Hala ere, ekainaren 24a ez zenez jaiegun ofizial bezala ezarri, CAT-a, erraldoiei zentzua emango zien festa bat bilatzen saiatu zen. Orduantxe izan zen Aste Nagusiko konpartsa ezarri zen momentua, eta urte batzuk geroago festa honetako ikur garrantzitsu bat bihurtu da, poza alde guztietara eramaten duelarik.
Lehenengo irteera, 1982ko abuztuaren 8an izan zen. Kronikek hitzartzen dutenez, hiria, jendez gainezka zegoen, beraien hiritar berriak ezagutzeko irrikan, geroago, Aste Nagusiaren ikur garrantzitsuenetako bihurtuko zirenak: erraldoi eta buruhandiak. Orduan, CAT-ko zuzendariak, nahi eta jendaurrean arrakasta eduki, festa honen honetako helburuak ez zirela ulertu aitortu zuen, “jendek, desfilea, kabalgata bailitzan jarraitzen zuen, kalearen alde batean itxaronez”. Benetako helburua “donostiar eta etorkin guztiei kalera atera eta festan parte hartzen animatzea” zen. Gaur egun, konpartsa ateratzen den egunetan, jendeak gogoz parte hartzen du: buruhandiak, haurren atzetik doaz korrika, gurasoek, erraldoien dantzak eta kantuak txalotzen dituzten bitartean.
Bazirudien denbora batean konpartsa desagertzeko zorian zegoela, XIX. mendean zeuden aitzineko irudi eta ohiturak arriskuan jarriz. Gutxi batzuen esfortzu eta ekimen nekaezinari ezker, hau ekidin zen. Pertsona hauen lanari esker, gaur egun ere aktiboki konpartsan lanean ari direnak, konpartsak hiritarrean artean behin betiko lekua aurkitu zuen.
Gaur egun, erraldoi eta buruhandiek, Aste Nagusiaren zati garrantzitsu bati bizia ematen diote, erraldoiek, bere festa berezia egitera iritsi diren arte: Aste Erraldoia.

 

Donostiarrentzako konpartsa baten eraiketa

Jose Ignacio Urbietak artelanak gidatu zituen eta berak ere bai aukeratu zituen Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako bikote ezagunak. Bestalde, erraldoiek duten balio eskultorikoa Rafael Giráldez-i zor diogu. Hark eman zien aurpegiei gaur egun daukaten aurpegiko ikuste eder guzti horiek, erraldoiak, munduan bakarrak izatera egin dituen ezaugarriak direlarik. Beira zuntzez egin ziren lehenengo erraldoiak dira hauek. Ezaugarri guzti hauek dira, erraldoiak, pieza bakar eta ordezkagaitzak izatera bihurtzen dituztenak, zeinak, 2009. urtean jasan zuten berriztapenari esker, betirako irauteko prest daude Donostiako kaleetan barrena.
Lehenengo buruhaundiak, Balentzian egindako harri kartoizko buruak, Donostiako festen eta historiaren animalien irudikapenak ziren. Zaldiak (zaldi lasterketak), zezenak (korridak), leoiak edota hartzak (zirkuak) izan ziren. Itsasoko zalditxoek Donostiaren kokapenari referentzia egiten zuten: arrantza, itsasoko merkataritza eta hondartzak. Azkenik, Fenix Hegaztia, Donostiak zenbait sute eta gero berpizteko izan duen gaitasunaren irudikapena da. Buruhaundiak oso bereziak ziren baina bere konplexutasuna erameteko eta jendearen atzetik ezin zuten korrika egin. Aragonesa Fiestas-ekin kontatuan jarri eta beste buruhaundi egokiagoak egitea erabaki zen. Harri kartoizko buruak ere izan ziren, baina urte batzuk pasa hondamen handia jaso zuten eta beira-zuntzekoak egin ziren.

2016/08/16

San Roke egun Aranon



URUMEAKO KRONIKATIK jasota:
Txistulariak protagonista, Aranon
Dudarik gabe, txistulariak dira Aranoko San Roke eguneko pro­tagonista nagusiak. Goi­ze­ko 10:15etan elkartuko dira herriko plazan; Aranon elkartuko dira, besteak beste, Hernani, Bartzelona, Iruña, Lekeitio, Elo­rrio, Areso, Getaria, Leitza eta Aranoko bertako txistulariak. Eta 10:40­e­tan hasiko dira Aranoko kaleak alaitzen. Hori baino lehen, An­tonio Ezeiza kanpaijoleak dei berezia egingo die herritarrei, San Martin Parrokiko kan­paien bitartez.
Orduan abiatuko dira herritarrak San Roke ermitarantz, txistularien doinuez lagunduta. Bertan izanen da meza.
Jarraian, herrira jaitsiko dira berriz, eta herriko etxeetan zehar eginen dute hamaiketakoa. Bazkaria, aldiz, Kon­tsejupen eginen dute, eta han omenduko dituzte Hernaniko txistulari bandako Patxi Ape­zetxea eta Joseba Sebastian, San Roke eguneko festan parte hartu dituzten urteengatik.
Agur Jaunak kantarekin agurtuko dute eguna, 19:00etan

2016/08/14

Donostiako Aste Nagusiko 39. Txistularien Kontzertu Nagusia

Bakarlari lanetan Jon ansorena hernaiarra izan zan.
Kontzertua ikus daiteke ETB-n NAHIERAN:  XXXIX Txistulari Kontzertua
   Gorka Knorrekin
EGITARAUA:
  • Donostia: Agur, Jaunak Eta Andreak!; Antonio Peña y Goñi* (1846-1896) - Ezezaguna**
  • Donostiar Kaskarinak:
    • Kattalin (fandango du Pays Basque); Hitzak: Jesús Mª Arozamena (1918-1972) - Doinua: Francis López*** (1916-1995)
    • Asto Kontuak; Hitzak: Serafín Baroja (1840-1912) - Doinua: Raimundo Sarriegi**
      • Bakarreko kantariak: Iker Casares eta Haizea Muñoz
  • Baztandarrak Dantza Taldea; Herri doinuak**
    • Aunitz urtez, Mutil dantza, Zortzikoa, Arizkungo sagardantza.
      • Bakarreko jotzaileak: Patxi Larralde eta Eduardo Laborra
  • Gorka Knörr:
    • Araba; Gorka Knörr**** (1950-)
    • Agure Zaharra; Gorka Knörr/Lluís Llach**** (1948-)
  • Donostiako Samurtasuna:
    • Kulun Kulun; Jose Ignazio Ansorena (1953-)/Joserra Senperena (1965-)
    • Ilunabarra; Hitzak: Ramon Artola (1831-1906) - Doinua: Raimundo Sarriegi** (1838-1913)
      • Harpa jotzailea: Ane Artetxe/Txistularia: Jon Ansorena
  • Esku Dantza; Herri doinuak**
    • Banan-banangoa, Aurkez-aurke eta Agurra
      • Dantzariak: Jon Maya, Aimar Odriozola, Katerin Artola eta Mikel Esnaola
  • Izurun, Donostiako Buruhandien Konpartsa; Jose Ignazio Ansorena
    • Kalejira-Ohorezko Kontrapasa-Erraldoien baltsa
  • Donostiar Kaskarinak:
    • El Trigémino; Hitzak: Antonio Martin Gamero (XX. m.) - Doinua: Juan Telleria*** (1895-1949)
    • Donostiarra (Fox-trot); José Ibarra** (1884-1963)
      • Bakarreko kantariak: Haizea Muñoz eta Iker Casares
  • Baztandarrak Dantza Taldea; Herri doinuak**
    • Itses-dantza. Zurrume dantza. Saskito dantza. Eskalapoin dantza.
      • Bakarreko jotzaileak: Patxi Larralde eta Eduardo Laborra
  • Gorka Knörr:
    • Azken Agurraren Negarra; Gorka Knörr****
    • Txalaparta; Gorka Knörr****
    • Katalintxo; Gorka Knörr****
  • Buruhandien Konpartsa (Kalejira); Jose Ignazio Ansorena

Moldaketak:
  • * Txomin Agirregomezkorta
  • ** Jose Ignazio Ansorena
  • *** Jagoba Astiazaran
  • **** Xanet Arozena