Gaueko 10:30 etan Atsegindegin gaur.
200 bat artista
Aurtengo kontzertu honetan bi musikari
hernaniarrek toki berezia izango dute; Ibon
Casasek, eta Imanol Kamiok.
«Ahal denetan, herriko musikarien lana erakutsi nahi izaten dugu
Preludioan. Ohiko partaideez gain, Hernaniko musikariek zein musika
egiten duten, zein talde dauden... erakutsi nahi izaten dugu».
90 bat abeslari, Musika Bandan beste 40 bat musikari, 20 bat txistulari
eta beste hainbat akordeoilari, dultzaina eta alboka joleak, dantzariak,
txalapartariak, aurkezleak, danborradakoak... 200 bat parte-hartzaile
badira!».
EGITARAUA
- Betikoskorri. Oskorri. Moldaketa: Iñaki Urkizu.
- La Pilindros. Silvanio Cervantes. Moldaketa: Carlos Sánchez.
- West Side Story. Leonard Bernstein. Moldaketa: Naohiro Iwai.
- Reel eta Giga Irlandarra. Mátyás Seiber.
- Mutil txaleko gorri. Herrikoia. Moldaketa: Junkal Guerrero.
- Rocío. Tomás Rivas. Moldaketa: Jagoba Astiazaran.
- Salve Rociera. Manuel Pareja. Moldaketa: Jagoba Astiazaran.
- Hermano. Ibon Casas.
- El ceguetón. Ibon Casas.
- Apaga la luz y verás. Ibon Casas. Moldaketa: David Soriazu/Juan Laboreria.
- Rapsodia Urumea. Imanol Kamio. Moldaketa: Jorge Pacheco (perkusioan). Hitzak: Eñaut Agirre, Imanol Kamio, iñaki Mikeo.
- Mendirik Mendi. J.A. Erauskin.
- San Joan Zortzikoa. Herrikoia. Moldaketa: Joxan Goikoetxea. Hitzak: M. Lekuona.
Zuzendariak: Roberto Pacheco, Patxi Apezetxea, Maribel Insausti, Igor Arroyo, Imanol Kamio eta Arkaitz Larrañaga.
Aurkezleak: Idoia Noble eta Jon Odriozola.
Zuzendari artistikoa: Ruth Martin.
Imanol Kamio: «Bereziki, Hernaniko kultur arlo guztiari omenaldi txiki bat da, Rapsodia Urumea»
Urumean barrena jositako kantua, Imanol Kamiok
Ezagutzera eman nahi den herriko musikarietako baten lana da Imanol
Kamioren Rapsodia Urumea. «Nik kantua abesbazarako egin nuen, eta
Bandarekin jotzeko ideia nuenez, Roberto Pachecori esan nion. Harek,
berriz, Preludiorako prestatzeko esan zidan eta... Ez nuen horrelako
kapritxorik, baina oso ondo hartu naute». Horregatik eskerrak eman nahi
izan dizkie talde eta zuzendari guztiei, egindako lanagatik, eta
«bereziki, Jorge Pachecori, perkusiorako moldaketak egiteagatik; Julian
eta Iñaki Prieto eta Fernando Uribesalgori, partiturak editatzeagatik;
Xabier Valle de Lersundiri, diskoaren edizioagatik; edota Eñaut Agirre
eta Iñaki Mikeori, letra egiteagatik».
Kantuak bost zati ditu, eta denek dute Urumearekin lotura. «Rapsodia da
kantu, doinu, erritmo uztarketa bat. Eta zergatik Urumea? Gertatzen den
guztia Urumea ibaiaren inguruan gertatzen delako».
Aurreneko zatia ezpata-dantza bat da. «Bereziki, Hernaniko kultur
arlo guztiari omenaldi txiki bat da, Rapsodia Urumea. Zati honetarako
hitzak idaztea eskatu nion Eñaut Agirreri, ahalik eta kultur talde
gehienak omentzeko». Hurrena, baltsa, orain 2-3 urte emazteari egina.
«Urumea ondoan bizi gara, eta!». Gero, arrauneko ACT Ligako San
Migelen ereserkia dator; «estropadak Kantabrikoan egiten dira, eta
Urumea hor bukatzen da». Eta bukatzeko, Errugbi eta Fultbol taldeetako
ereserkia, eta Zikuñagako danborrada.
Ibon Casas
Erretinosis pigmentarioa dauka Ibon Casasek; hau da, pixkanaka, itsu uzten duen begietako gaixotasun arraroa.Horri aurre egiteko sortu zuen Dame Tu Visión proiektua sortu zuen orain lau urte eta erdi. Gaur izango da lehenengo aldia zuzenean joko duena.
No hay comentarios:
Publicar un comentario