| |
Txistua jotzeaz gozatzen degulako, hementxe gaude, txistua jotzeko beti prest.
2016/06/28
2016/06/24
San Joan eguna
Goizeko 9etako "Mendirik mendi" dianarekin esnatu arazi dituzte hernaniarrak txistulariek eta bandak.
Txistuaren inguruan 50 urteko ibilerengatik hainbat omenaldi jasotzen ari da San Joan hauetan Patxi Apezetxeak. Aurrenekoa atzo, umeen aurreskuan jaso zuen Carlos Sanchizen eskutik.
Gaurkoa berriz oso berezia izan da herriko eta inguruko txistulariek "San Joan"etako kontzertuan eskeinitakoa. Izan ere, txapela buruan jantzi eta Patxik sortutako "Leoka" biribilketa jo baitiote. Arratsaldean berriz Udaletxe partetik Korok (kultuta zinegotzia) eta Luis alkateak "Dantza askatu" saio amaieran oroigarri eta lore sorta oparitu diote.
Argazki gehiago HEMEN

Tag:
sanjuanak
2016/06/23
Gaur San Joan bezpera
San Joanetako 1. Azeri dantzan gaztetxoak irten dira. Eguerdiko 12etan punttu punttu txupinazoarekin batera "San Joan " zoertzikoa eta gero buruhandi eta erraldoiekin "Triku triku" -Nere herriko jaiak- doinuaz ibili dira kaxkoan zehar txistulariak. Hauen atzetik musika eskolako musikoak.
Arratsaldean umeen aurreskuan Patxi Apezetxeari aurreskuan zeuden umeak, San Joan konpartsako kideak eta beste lagunak "Agurra" dantzatu diote txistua jotzez 50.urte ibiltzeagatik.
Tag:
sanjuanak
2016/06/18
SAN JOAN JAIETAKO XXII. IRAGARPEN KONTZERTUA
Gaueko 10:30 etan Atsegindegin gaur.
200 bat artista
Aurtengo kontzertu honetan bi musikari hernaniarrek toki berezia izango dute; Ibon Casasek, eta Imanol Kamiok.
«Ahal denetan, herriko musikarien lana erakutsi nahi izaten dugu Preludioan. Ohiko partaideez gain, Hernaniko musikariek zein musika egiten duten, zein talde dauden... erakutsi nahi izaten dugu».
90 bat abeslari, Musika Bandan beste 40 bat musikari, 20 bat txistulari eta beste hainbat akordeoilari, dultzaina eta alboka joleak, dantzariak, txalapartariak, aurkezleak, danborradakoak... 200 bat parte-hartzaile badira!».
EGITARAUA
- Betikoskorri. Oskorri. Moldaketa: Iñaki Urkizu.
- La Pilindros. Silvanio Cervantes. Moldaketa: Carlos Sánchez.
- West Side Story. Leonard Bernstein. Moldaketa: Naohiro Iwai.
- Reel eta Giga Irlandarra. Mátyás Seiber.
- Mutil txaleko gorri. Herrikoia. Moldaketa: Junkal Guerrero.
- Rocío. Tomás Rivas. Moldaketa: Jagoba Astiazaran.
- Salve Rociera. Manuel Pareja. Moldaketa: Jagoba Astiazaran.
- Hermano. Ibon Casas.
- El ceguetón. Ibon Casas.
- Apaga la luz y verás. Ibon Casas. Moldaketa: David Soriazu/Juan Laboreria.
- Rapsodia Urumea. Imanol Kamio. Moldaketa: Jorge Pacheco (perkusioan). Hitzak: Eñaut Agirre, Imanol Kamio, iñaki Mikeo.
- Mendirik Mendi. J.A. Erauskin.
- San Joan Zortzikoa. Herrikoia. Moldaketa: Joxan Goikoetxea. Hitzak: M. Lekuona.
Zuzendariak: Roberto Pacheco, Patxi Apezetxea, Maribel Insausti, Igor Arroyo, Imanol Kamio eta Arkaitz Larrañaga.
Aurkezleak: Idoia Noble eta Jon Odriozola.
Zuzendari artistikoa: Ruth Martin.
Imanol Kamio: «Bereziki, Hernaniko kultur arlo guztiari omenaldi txiki bat da, Rapsodia Urumea»
Urumean barrena jositako kantua, Imanol Kamiok
Ezagutzera eman nahi den herriko musikarietako baten lana da Imanol Kamioren Rapsodia Urumea. «Nik kantua abesbazarako egin nuen, eta Bandarekin jotzeko ideia nuenez, Roberto Pachecori esan nion. Harek, berriz, Preludiorako prestatzeko esan zidan eta... Ez nuen horrelako kapritxorik, baina oso ondo hartu naute». Horregatik eskerrak eman nahi izan dizkie talde eta zuzendari guztiei, egindako lanagatik, eta «bereziki, Jorge Pachecori, perkusiorako moldaketak egiteagatik; Julian eta Iñaki Prieto eta Fernando Uribesalgori, partiturak editatzeagatik; Xabier Valle de Lersundiri, diskoaren edizioagatik; edota Eñaut Agirre eta Iñaki Mikeori, letra egiteagatik».
Kantuak bost zati ditu, eta denek dute Urumearekin lotura. «Rapsodia da kantu, doinu, erritmo uztarketa bat. Eta zergatik Urumea? Gertatzen den guztia Urumea ibaiaren inguruan gertatzen delako».
Aurreneko zatia ezpata-dantza bat da. «Bereziki, Hernaniko kultur arlo guztiari omenaldi txiki bat da, Rapsodia Urumea. Zati honetarako hitzak idaztea eskatu nion Eñaut Agirreri, ahalik eta kultur talde gehienak omentzeko». Hurrena, baltsa, orain 2-3 urte emazteari egina. «Urumea ondoan bizi gara, eta!». Gero, arrauneko ACT Ligako San Migelen ereserkia dator; «estropadak Kantabrikoan egiten dira, eta Urumea hor bukatzen da». Eta bukatzeko, Errugbi eta Fultbol taldeetako ereserkia, eta Zikuñagako danborrada.
Ibon Casas
Erretinosis pigmentarioa dauka Ibon Casasek; hau da, pixkanaka, itsu uzten duen begietako gaixotasun arraroa.Horri aurre egiteko sortu zuen Dame Tu Visión proiektua sortu zuen orain lau urte eta erdi. Gaur izango da lehenengo aldia zuzenean joko duena.

2016/06/17
2016 Iragarpen Kontzertuak berriro Atsegindegin
2015. urte antzera, aurten eguraldi txarragatik umeen eta helduen San Joanetako iragarpen kontzertuak Atsegindegin eskeiniko dira.
Arg. Milagrosako entsegua.
Preludio Txikia ostiralean arratsaldeko 19:00 etan.
Bertan hartuko dute parte, Ttarla dantza taldeak, Hernani eta Kantuz musika eskolek, eta Elizatxo, Inmakulada, Langile eta Urumea ikastetxeek. Guztira, 13 piezako saioa prestatu dute, San Joanei ongietorria egiteko.
Preludio Handia berriz larunbatean 22:30 etan.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)