Plaza Berrin izango da, eguerdiko 12:30etan hasita. Eguraldi txarra egiten badu, berriz, Atseginden.
Euskerazko zortzi pieza
Patxi Apezetxearen zuzendaritzapean zortzi pieza eskainiko dira; guztiak ere, euskaldunak.
Jose Saenzen Gazte biderekin hasiko dira, Jose Inazio Ansorenak moldatua. Gero, Atharratzeko gazteluko kanta, Neskatxarena, Errota zahar maitea, Hamaika bat, Martxa baten lehen notak eta Makilarienak piezak joko dituzte.
Eta Benito Lertxundiren kanta batekin bukatuko dute, Ansorenak moldatua hori ere: Itsasoari begira.