2016/03/21

Hernaniko txistulari topaketan 100 txistulari

Hernaniko XI. Txistulari Jaialdiaren barruan, Topaketa eguna egin zen atzo; Euskal Herri osoko txoko guztietatik etorritako ia 100 txistulari elkartu ziren herrian, eta giro ederra jarri zuten, bezperako txistulari gazteen txapelketako urduritasunak ahaztuta.
Diana jo ondoren hamaiketakoa dastatzeko Santa Barbara elkartean bildu ziran. Boni Agirresaroberi "Mugarik gabeko Ttunttuneroak" taldeko kide garrantzitsuenetako bat izateagatik oroigarri bat eman zioten. 12:30 etan kaxkoan zehar biribilketa erritmoaz Plaza Berrin dantzarako doinuak jo zituzten, eta giro ederra jarri zuten. Baita bazkaritan ere!
https://picasaweb.google.com/107397066872511051101/11Txistulari2016#6264425802444592226
https://picasaweb.google.com/107397066872511051101/11Txistulari2016#6264425802444592226

2016/03/19

XI. Txistulari Gazteen txapelketa


Argazki gehiago HEMEN
SARITUAK
A kategoria (12 urte arte) 8 bakarlari

Txapelduna:  Mikel González Balanzategi (Durango)
2. saria:  Oier Agirre Martínez (Muskiz)
3. saria:  Xabier Etxaniz Freire (Pasaia)

B kategoria (13-16 urte bitarte) 9 bakarlari

Txapelduna:  Gorka Pagonabarraga Agorria (Durango)
2. saria:  Amaia Eraso Lasa (Iruñea)
3. saria:  Janitz Sorazu Agirre (Azpeitia)
D kategoria (taldeak) 6 talde

Txapelduna:  IRUÑEA taldea (Iruñea)
2. saria:  "JUAN CRISOSTOMO ARRIAGA" Bilboko Kontserbatorioko Banda Bilbo
3. saria:  MAYA (Iruñea)

Asteburuan txistu doinuak entzungai

Hernaiko Kronikatik jasota:
  • Gazteen txapelketa jokatuko da gaur Milagrosan; 18 bakarlari eta 6 talde ariko dira. Bihar, topaketa eguna izango da.
  • Euskal Herri osoko txistu­la­rien topaleku bihurtuko da asteburuan Hernani.
    Gaur Txistulari Gazteen XI. Txapelketa jokatuko da Mila­gro­san, goiz eta arratsalde. Txoko guztietatik etorritako 28 txistulari eta atabalarik har­tuko dute parte bertan, 16 urte artekoak. Tartean, bost her­naniarrek: Manex Zabaletak, Ane Telletxeak, Enara Arrutik, Julen Berazak eta Peru Garciak.
    Bihar, berriz, 100 txistulari inguru ibiliko dira herriko kaleak alaitzen.
    Bakarlariak goizean, eta taldeak arratsaldean
    Milagrosan jokatuko da Txis­tulari Gazteen Txapelketa. Aur­ten, 14 herritako txis­tu­la­ri­ak izango dira: Abadiño, Ata­rra­bia, Azpeitia, Bilbo, Burlata, Durango, Hernani, Iruñea, Leitza, Muskiz, Oibar, Orio, Trapagran eta Pasaia.
    Goizeko 11:00etan hasita, bakarlarien txanda izango da. A kategorian, 12 urte arte­koe­ne­an, 8 txistularik hartuko du­te parte; tartean, Enara Arruti eta Manex Zabaleta her­naniarrek.
    Segidan, B kategoriakoen txan­da izango da, 13 eta 16 urte bitartekoena, hain zuzen. De­nera 10 bakarlari ariko di­ra, eta bertan izango da Ane Telletxea hernaniarra.
    Arratsaldeko 17:00etan, be­rriz, 6 talde ariko dira D ka­te­go­rian, eta bertan ere izango du orezkaritza Hernanik. Txi­li­bita taldea osatuko dute Ma­nex Zabaletak, Enara Arrutik, Ju­len Berazak eta Peru Gar­ciak (atabalarekin).
    Kalejirak eta dantzarako doinuak, biharko topaketan
    Bihar, berriz, topa­ke­ta egingo da. Goizeko 10:00etan elkar­tuko dira Euskal Herri osoko 100 txistulari eta ttunttunero inguru, eta diana joko dute. 12:30etan, berriz, Plaza Berrin dantzarako doinuak joko dituzte (eguraldi txarrarekin, arkupetan). Bazkari eder batekin borobilduko dute eguna.