2016/02/05

Santa Ageda bezperan

Atzo Santa Ageda bezpera, gaur "Sata Ageda" eguna.
Aurtengoa giro ezin hobean joan da. Kaleko epeltasunean , giro freskua baina atseginean. Aurrena txokolatea, geroxiago txoixu ogitartekoa, geroago patata tortila, beranduxio gazta, azkenerako haragi egosia eta tarta dastatzeko aukera bikaina eman zieten  "Ohitura Zaharrak" kidekoei. Guzti hori ardoa eta sagardoaz lagundurik. Hiru bertsolariak bere giro alaia  eskeini zuten Osa, Zelaia eta Iraolak hain zuzen ere. Arratsaldeko 18:30 etan Milagrosatik abiatu, zaharren egoitzara, ElurTxori elkartera, Andre kalea, Plaza berri, Txantxangorri elkartea, Zinkonea, Kale nagusiti, plazara, Peña Otaño elkartera , Xalaparta elkartera eta amaitzeko berriro plazara. Hamabiak aldera etxeratu ziren partaideak. Hori da hori sasoia eta eztarria.

No hay comentarios:

Publicar un comentario