2016/12/21

Gabonetako kontzertua ostiralean

Txistulari bandak ostiralean eskainiko du kon­tzertua, arratsaldeko 19:30etatik aurrera, Mila­grosan. Denera 8 doinu entzun ahal izango dira, Patxi Apeze­txearen gidari­tzapean. Txis­tulari Bandak, piano-jole baten laguntza ere izango du.

Kontzertu amaieran zizka-mizkak, turroia eta gabonetako janariak dastatzeko aukera izango da.

2016/11/27

Santa Zeziliako kontzertua kalean

Atzo Hernaniko eta inguruko ( Astigarraga, Urnieta) txistulariek Ttarla dantza taldearekin batera eskeini zuten Santa Zeziliaren omenezko txistu ekitaldia. Aurten Hernaniko kaxkoan aritu dira. Eguraldiak lagun, hainbat dantza, kanturako doinu, fandango, arin-arinak eta Txirritak idatzitako "Hil da Canovas" bertso sortaren doinua jo zituzten. Aurten 80 urte bete baitira Txirrita hil zela. Ederki pasa zuten denok.

2016/11/13

Donostiako txistulari banda Hernaniko musika bandarekin

Atzo .....Kontzertu ikaragarria ,,,,,,,

 Be­s­te­ak beste, Araguesen Txistu eta Or­kes­tra­rako Kontzertua jo zuten, Jon Ansorena txis­tu­lari herna­nia­rra bakarlari la­netan aritu zelarik.
Amaieran hernaniko beste txistularien laguntzarekin bi doinu gehiago jo zituzten denak
Jede dezente agertu zan entzunaldira..




2016/10/16

Euskara Ari Du


Laugarren urtez jarri da martxan Hernanin euskara ari du egitasmoa. Helburu berarekin beti: herrian euskara gehiago erabiltzea. Aurten erronka handi samarra jarri dute. «Urrian eta azaroan euskaraz bizi nahi dugu» esaten dute eta asmoa da herritarrak astebetez (gutxieneko epea) euskaraz hitz egitea bere egunerokoan (etxean, lantokian, dendan, kirol taldean, tabernan, koadrilan...).
Horretarako elkarteak, taldeak eta norbanakoak gonbidatu dituzte astebeteko konpromisoak hartzera. Urriaren 15etik azaroaren 26ra bitartean, sei astez, hernaniarrak ahalik eta euskara gehien erabiltzera gonbidatuko dituzte antolatzaileek. «Euskaldunak, euskaraz hitz egiten dakitenek eutsi egin behar diote euskarari, ahal duen guztietan euskaraz egin eta behar beharrezkoa ez bada, ez pasa gaztelaniara».

2016/10/10

Hernani eta inguruko txistulariak Urnietan

San Miel jaien aitzekiakin, Urnietako txistulariek inguruko txistulariekin igande goizeko kalejiran herriko kaleetan aritu ziran. Amaieran danborrararekin batera "Urnietako ereserkia" jo zuten.

2016/09/17

Euskal Jaiak euripean

Euskal jaien egitarau barruan Kalez Kale Kantari ekitaldia izan zuten txistulariak herriko abesbatzekin. Kalean zehar ibili ondoren ia amaitzear zeudela, ZinkoEnean sekulako euri jasa bota zuen eta bertan behera geratu zan hortxe emanaldia.

__

2016/09/01

Sekulako amaiera Musika hamabostaldian

 Abuztuak 31ean eman zitzaion 77. Musika Hamabostaldiari amaiera. Abuztuan hasi ziren 2016. musika saioak.
439 lagun, horien artean 32 txistulari, igo ziren Kursaal Auditorioko taula gainera, eta Berliozek, 'Aita Madina'-k eta Sorozabalek moldatutako lanak eskaini zituzten.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa - Bilboko Orkestra Sinfonikoa
Donostiako Orfeoia - Iruñeko Orfeoia
Easo Eskolania - Easo Araoz Gazte
Donostia, Lezo, Errenteria, Pasaia, Andoain, Usurbil, Oñate, Irun, Oiartzun, Hondarbi, Hernani...ko txistulariak.

                                             ARGAZKIA: Quincena Musical- Iñigo Ibáñez
Eskeinitako doinuak honako hauek izan ziren:
TE DEUM
AITA GUREA
GERNIKA
AGUR JAUNAK

Kontzertuari, Pablo Sorozabalen Gernika-k eman zion amaiera. 1985. urtearen amaieran, hil baino hiru urte lehenago, P. Sorozabali galdetu zioten ea zer zen Gernika beretzat, eta donostiar maisuak honela erantzun zuen: “Bizitu dugun gerla doilorra ekartzen dit gogora. Oroitzen naiz neure ama zaharrarekin, familia osoarekin, umeekin, faxistengandik iheska”. Oroitzapen horiek bultzatu zuten, 1966an, Gernika: euskal hileta-martxa idaztera. Ohikoa ez den musika-tresna multzo batentzat idatzi zuen -txistuak, tronpak eta danborrak-, eta bere amari eskaini zion. Nemesio Etxanizen ezkutuko hitzak zituen lanak, baina Sorozabalek ez zituen partituran idatzi 1976. urtera arte, hots, Franco hil ondorenera arte. Handitasunaren ideia presente zegoen Sorozabalen gogoan: “Egunen batean Gernika estreinatzen badut –bi bertsio ditut, orkestra eta abesbatzekin bata, eta fanfarre eta abesbatzekin bestea–, fanfarrea 50 txistu, 16 tronpa, 12 tronpeta, 4 tinbal eta 200 ahotseko abesbatza batek osatuko dute. Eta hori guztia haran batean, aire zabalean, entzun dadila”, adierazi zuen. Musikagilea obra hau entzun gabe zendu zen. Orain arte egin diren Gernika-ren interpretazio handienetako bat ikusiko zukeen, egun, Kursaalera gerturatzerik izango balu.

2016/08/22

Donostiako Aste Nagusian Erraldoi eta Buruhandiak

Gipuzkoako hainbat txistulari/dultzainero aritu da aurten ere Buruhandi eta Erraldoien konparsari musika ipintzen. Zortzi erraldoi eta hamalau buruhandi ateratzen dira konpartsan.

ARGAZKI GEHIAGO HEMEN

Erraldoi eta Buruhandiak Donostian. Historia. ( Itzurun.org-tik jasota)

Historialari eta hainbat dokumentu desberdinek lekutzen dute erraldoi eta buruhandiek, Donostiako kaleetan zehar lehenengo aldiz 1660. urtean eraman zirela. Aldi horietan, errege marokoar talde bat hiritik desfilatu zuten. Harrezkeroztik, konpartsa asko izan dira Donostiako kaleetatik ibili direnak, XIX. mendearen bukaeran zegoenetako bat goraipatuz, eta tamalez, garai horietako Bella Easoren ohiturekin bat ez zetorrelako galdu zena.
XX. mendeko Donostiako jai nagusietan ez zen erraldoi eta buruhandien parte hartzerik egon. Hiriko hainbat auzotan baino ez zuten parte hartzen. Aurrerago, demokraziaren etorrerakin dena aldatu zen eta Eusko Jaurlaritzak San Juan eguna berreskuratu zuen Donostiako jai egitarauaren barruan. Horretarako, Donostia hiriaren parerako erraldoiak eraikitzeko mandatua egin zuten. Hala ere, ekainaren 24a ez zenez jaiegun ofizial bezala ezarri, CAT-a, erraldoiei zentzua emango zien festa bat bilatzen saiatu zen. Orduantxe izan zen Aste Nagusiko konpartsa ezarri zen momentua, eta urte batzuk geroago festa honetako ikur garrantzitsu bat bihurtu da, poza alde guztietara eramaten duelarik.
Lehenengo irteera, 1982ko abuztuaren 8an izan zen. Kronikek hitzartzen dutenez, hiria, jendez gainezka zegoen, beraien hiritar berriak ezagutzeko irrikan, geroago, Aste Nagusiaren ikur garrantzitsuenetako bihurtuko zirenak: erraldoi eta buruhandiak. Orduan, CAT-ko zuzendariak, nahi eta jendaurrean arrakasta eduki, festa honen honetako helburuak ez zirela ulertu aitortu zuen, “jendek, desfilea, kabalgata bailitzan jarraitzen zuen, kalearen alde batean itxaronez”. Benetako helburua “donostiar eta etorkin guztiei kalera atera eta festan parte hartzen animatzea” zen. Gaur egun, konpartsa ateratzen den egunetan, jendeak gogoz parte hartzen du: buruhandiak, haurren atzetik doaz korrika, gurasoek, erraldoien dantzak eta kantuak txalotzen dituzten bitartean.
Bazirudien denbora batean konpartsa desagertzeko zorian zegoela, XIX. mendean zeuden aitzineko irudi eta ohiturak arriskuan jarriz. Gutxi batzuen esfortzu eta ekimen nekaezinari ezker, hau ekidin zen. Pertsona hauen lanari esker, gaur egun ere aktiboki konpartsan lanean ari direnak, konpartsak hiritarrean artean behin betiko lekua aurkitu zuen.
Gaur egun, erraldoi eta buruhandiek, Aste Nagusiaren zati garrantzitsu bati bizia ematen diote, erraldoiek, bere festa berezia egitera iritsi diren arte: Aste Erraldoia.

 

Donostiarrentzako konpartsa baten eraiketa

Jose Ignacio Urbietak artelanak gidatu zituen eta berak ere bai aukeratu zituen Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako bikote ezagunak. Bestalde, erraldoiek duten balio eskultorikoa Rafael Giráldez-i zor diogu. Hark eman zien aurpegiei gaur egun daukaten aurpegiko ikuste eder guzti horiek, erraldoiak, munduan bakarrak izatera egin dituen ezaugarriak direlarik. Beira zuntzez egin ziren lehenengo erraldoiak dira hauek. Ezaugarri guzti hauek dira, erraldoiak, pieza bakar eta ordezkagaitzak izatera bihurtzen dituztenak, zeinak, 2009. urtean jasan zuten berriztapenari esker, betirako irauteko prest daude Donostiako kaleetan barrena.
Lehenengo buruhaundiak, Balentzian egindako harri kartoizko buruak, Donostiako festen eta historiaren animalien irudikapenak ziren. Zaldiak (zaldi lasterketak), zezenak (korridak), leoiak edota hartzak (zirkuak) izan ziren. Itsasoko zalditxoek Donostiaren kokapenari referentzia egiten zuten: arrantza, itsasoko merkataritza eta hondartzak. Azkenik, Fenix Hegaztia, Donostiak zenbait sute eta gero berpizteko izan duen gaitasunaren irudikapena da. Buruhaundiak oso bereziak ziren baina bere konplexutasuna erameteko eta jendearen atzetik ezin zuten korrika egin. Aragonesa Fiestas-ekin kontatuan jarri eta beste buruhaundi egokiagoak egitea erabaki zen. Harri kartoizko buruak ere izan ziren, baina urte batzuk pasa hondamen handia jaso zuten eta beira-zuntzekoak egin ziren.

2016/08/16

San Roke egun Aranon



URUMEAKO KRONIKATIK jasota:
Txistulariak protagonista, Aranon
Dudarik gabe, txistulariak dira Aranoko San Roke eguneko pro­tagonista nagusiak. Goi­ze­ko 10:15etan elkartuko dira herriko plazan; Aranon elkartuko dira, besteak beste, Hernani, Bartzelona, Iruña, Lekeitio, Elo­rrio, Areso, Getaria, Leitza eta Aranoko bertako txistulariak. Eta 10:40­e­tan hasiko dira Aranoko kaleak alaitzen. Hori baino lehen, An­tonio Ezeiza kanpaijoleak dei berezia egingo die herritarrei, San Martin Parrokiko kan­paien bitartez.
Orduan abiatuko dira herritarrak San Roke ermitarantz, txistularien doinuez lagunduta. Bertan izanen da meza.
Jarraian, herrira jaitsiko dira berriz, eta herriko etxeetan zehar eginen dute hamaiketakoa. Bazkaria, aldiz, Kon­tsejupen eginen dute, eta han omenduko dituzte Hernaniko txistulari bandako Patxi Ape­zetxea eta Joseba Sebastian, San Roke eguneko festan parte hartu dituzten urteengatik.
Agur Jaunak kantarekin agurtuko dute eguna, 19:00etan

2016/08/14

Donostiako Aste Nagusiko 39. Txistularien Kontzertu Nagusia

Bakarlari lanetan Jon ansorena hernaiarra izan zan.
Kontzertua ikus daiteke ETB-n NAHIERAN:  XXXIX Txistulari Kontzertua
   Gorka Knorrekin
EGITARAUA:
  • Donostia: Agur, Jaunak Eta Andreak!; Antonio Peña y Goñi* (1846-1896) - Ezezaguna**
  • Donostiar Kaskarinak:
    • Kattalin (fandango du Pays Basque); Hitzak: Jesús Mª Arozamena (1918-1972) - Doinua: Francis López*** (1916-1995)
    • Asto Kontuak; Hitzak: Serafín Baroja (1840-1912) - Doinua: Raimundo Sarriegi**
      • Bakarreko kantariak: Iker Casares eta Haizea Muñoz
  • Baztandarrak Dantza Taldea; Herri doinuak**
    • Aunitz urtez, Mutil dantza, Zortzikoa, Arizkungo sagardantza.
      • Bakarreko jotzaileak: Patxi Larralde eta Eduardo Laborra
  • Gorka Knörr:
    • Araba; Gorka Knörr**** (1950-)
    • Agure Zaharra; Gorka Knörr/Lluís Llach**** (1948-)
  • Donostiako Samurtasuna:
    • Kulun Kulun; Jose Ignazio Ansorena (1953-)/Joserra Senperena (1965-)
    • Ilunabarra; Hitzak: Ramon Artola (1831-1906) - Doinua: Raimundo Sarriegi** (1838-1913)
      • Harpa jotzailea: Ane Artetxe/Txistularia: Jon Ansorena
  • Esku Dantza; Herri doinuak**
    • Banan-banangoa, Aurkez-aurke eta Agurra
      • Dantzariak: Jon Maya, Aimar Odriozola, Katerin Artola eta Mikel Esnaola
  • Izurun, Donostiako Buruhandien Konpartsa; Jose Ignazio Ansorena
    • Kalejira-Ohorezko Kontrapasa-Erraldoien baltsa
  • Donostiar Kaskarinak:
    • El Trigémino; Hitzak: Antonio Martin Gamero (XX. m.) - Doinua: Juan Telleria*** (1895-1949)
    • Donostiarra (Fox-trot); José Ibarra** (1884-1963)
      • Bakarreko kantariak: Haizea Muñoz eta Iker Casares
  • Baztandarrak Dantza Taldea; Herri doinuak**
    • Itses-dantza. Zurrume dantza. Saskito dantza. Eskalapoin dantza.
      • Bakarreko jotzaileak: Patxi Larralde eta Eduardo Laborra
  • Gorka Knörr:
    • Azken Agurraren Negarra; Gorka Knörr****
    • Txalaparta; Gorka Knörr****
    • Katalintxo; Gorka Knörr****
  • Buruhandien Konpartsa (Kalejira); Jose Ignazio Ansorena

Moldaketak:
  • * Txomin Agirregomezkorta
  • ** Jose Ignazio Ansorena
  • *** Jagoba Astiazaran
  • **** Xanet Arozena

2016/07/22

Zaharren egoitzan Madalena eguna

Goizean gosari orduan, txistulariak ibili dira egoitzako solairu guztietan abesti eta doinuz bertakoak alaitzen eta mugiarazten.



2016/07/16

Kaxkoan Karmen eguna

 EGITARAUA
 9:00, Meza Agustinetan, Kaxkoan hildakoen omenez.
09:30, Diana.
10:00-12:00, Pelota partiduak Tilosetako frontoian. Esku pilota eta palakoak.
12:00, Jaien hasierako txupinazoa.
Alkatea: Maria Pilar Olloquiegui Otaegui. 
Omenduak: Maritxu Dorronsoro Iruin, Nekane Aguirresarobe Ibarguren (Bar Deportivo), Iñaki Apezetxea Agirre (Txatxon) eta Imanol Berroiz Insausti.
Ondoren, Balkoi apaintze lehiaketa.
Ondoren, Trikitixa kaxkoan zehar.
14:00, Bazkari herrikoia Plaza Berrin.
16:30-19:00, Skate Karmen Txa­pelketa (Pana parkeko skate pistan).
16:30, Karta-jokoak Andre Kalean. Bikoteak: bi emakumez ostatutakoak edo mistoak.
16:30, Kale Nagusian: toka, igela eta bote txapelketa.
17:00-19:00, Puzgarriak eta eskulanak Plaza Berrin.
18:00, Txokolatada Plaza Berrin.
20:00, Sari banaketa: kartak, jolasak eta balkoi ederrenari.
20:00-22:00, Sardin jatea.
22:00-00:00, Hernaniko musikarien kontzertua Tilosetan.
22:30, Suziriak, jaiak bukatzeko.

Bertsoen doinua. Xabier Amurizak kantatutako "Aita izena kanta beharra"(HAMARREKO HANDIA)

2016/06/28

Kuadrilen egunean 1.Azeridantza

1.Azeridantza ondoren indarrak hartzeko "Baratxuri zopa eta...". Kuadrilen egunean bazkaritan.

2016/06/24

San Joan eguna

Goizeko 9etako "Mendirik mendi" dianarekin esnatu arazi dituzte hernaniarrak txistulariek eta bandak.


Txistuaren inguruan 50 urteko ibilerengatik hainbat omenaldi jasotzen ari da San Joan hauetan Patxi Apezetxeak. Aurrenekoa atzo, umeen aurreskuan jaso zuen Carlos Sanchizen eskutik.
Gaurkoa berriz oso berezia izan da herriko eta inguruko  txistulariek "San Joan"etako  kontzertuan eskeinitakoa. Izan ere, txapela buruan jantzi eta Patxik sortutako "Leoka" biribilketa jo baitiote.  Arratsaldean berriz Udaletxe partetik Korok (kultuta zinegotzia) eta Luis alkateak "Dantza askatu" saio amaieran oroigarri eta lore sorta oparitu diote.


Argazki gehiago HEMEN

2016/06/23

Gaur San Joan bezpera


San Joanetako 1. Azeri dantzan gaztetxoak irten dira. Eguerdiko 12etan punttu punttu txupinazoarekin batera "San Joan " zoertzikoa eta gero buruhandi eta erraldoiekin "Triku triku" -Nere herriko jaiak- doinuaz ibili dira kaxkoan zehar txistulariak. Hauen atzetik musika eskolako musikoak.

Arratsaldean umeen aurreskuan Patxi Apezetxeari aurreskuan zeuden umeak, San Joan konpartsako kideak eta beste lagunak "Agurra" dantzatu diote txistua jotzez 50.urte ibiltzeagatik.