2015/11/28

Kaleak musikaz blai, ahots eta txistu hotsez

Urumeako Kronikatik jasota:
Beste behin, Santa Zezilia, musikarien patroia omentzeko kontzertu berezia prestatu dute Kantuzek eta txistulariek.
Baina aurten, 20 urte beteko dituzte, emanaldi hau prestatzen hasi zirenetik, eta horregatik, emanaldi berezia egiteko asmoa dute; hainbat aldaketa egin dituzte.
Goiz Eguzki ere, Kantuzekin bat
Hasteko, partehartzaile berri bat izan dute lagun, kontzer­tua prestatzeko: Kantuz abesbatzako ahotsei, Goiz Eguzki abesbatzako ahotsak gehitu zaizkie.
Txistulariak, berriz, hutsik egin gabe etorriko dira zitara; Hernanikoez gain, inguruko herrietako batzuk ere etorriko dira.
Sandiusterritik, kalera
Hogeigarren urteurren hau ospatzeko egin duten bigarren aldaketa da nabarmenena; musika kalera ateratzea erabaki dute.
Orain arte, Sandiusterriko aretoan eskaini izan dute kontzertu hau. Baina aurten, herriko kaleetan barrena ibiliko dira.
Gaur eguerdiko 12:00etan abiatuko dira, eta kantuz eta musikaz alaituko dituzte Plaza, Tiloseta, Plaza Berri, Karkaba...
Txoko horietan denetan hainbat abesti kantatzeko geldiuneak egingo dituzte, eta herritarrei dei egin diete ospakizunarekin bat egiteko, eta musikariei laguntzeko.
Festa giroa nagusituko da, beraz, kalean, bazkalordura bitartean. Ondoren, bazka­ri­a­ren bueltan jarraituko dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario