KRONIKATIK jasota:
Udaberriak eta emakumeek protagonismo berezia izan zuten atzo Musika
Eskolako txistularien kontzertuan. Urte sasoi berriari erreferentzia
eginez, Udaberri (alborada), Txoriak eta Udaberriko lore politena jo
zituzten. Emakumeen Eguna izaki, berriz, euskal emakumeek sortutako
doinuak ekarri zituzten: Arroxali Arrietaren Doinu koskorrak eta Maixa
ta Ixiarren Iluntzean eta Espartzinarena. Horrez gain, txistularien
errepertorioko ohiko doinuak eta XVIIIgarren mende bukaerako Frantziako
musika jo zituzten
No hay comentarios:
Publicar un comentario