Kantuz abesbatza 25garren urteurreneko ospakizunetan murgilduta dabil,
eta atzokoan kontzertu berezia eskaini zuten Atsegindegin. Herritar asko
gerturatu zen musikaz gozatzera, Santa Zezilia egunean. Egun honetan
gainera, lagun izan zituzten Goiz Eguzki abesbatza, Hernani eta inguruko
txistulariak, Metal boskotea eta Ttarla dantza taldea. Atzokoa izan zen
azken omenaldia; izan ere, astean zehar kontzertu gehiago izan dira,
han eta hemen.
Txistulariak Santa Zeziliako kontzertu honetan 20 urte daramazkite Kantuz abezbatzarekin batera antolatzen.
ARGAZKI GEHIAGO
HEMEN
No hay comentarios:
Publicar un comentario