2014/02/11

Jon Ansorena Espainiako INTERCENTROS MELOMANO txapelketan

Jagoba Astiazaran Korta (TXISTULARI 236 aldizkarian idatzia)
Ez da ez lorpen makala Jon Ansorena txistulariak lortu berri duena. Abenduan Madrilera bidaiatu zuen Espainia mailako "Intercentros Melomano" interpretazio txapelketan Euskal Herriko goi mailako musika ikastegia (MUSIKENE) ordezkatzeko.

Lehiaketaren 12. edizioa zen aurtengoa, eta urtetik urtera ospe handiagoa lortzen ari da. Hainbat kategoria eta fase daudebertan. Lehenik eta behin, musika ikastegi bakoitzak Madrileko fase finalera ikastegia ordezkatzera zein musikari joango diren erabakitzen du. Eta ondoren, han, Espainia osoko kontserbatorietako ordezkariak elkarren aurka lehiatzen dira, bertan nabarmentzen direnak final handira igarotzen dira. Fial hartatik aukeratua izaten denak Espainiako orkestratirik garrantzitsuenekin bakarlari gisa aritzeko kontratuak izan ohi ditu saritzat.

Jonek goimailako kategorian parte hartu zuen. Musikenek Azaroaren 18an egin zuen aukeraketa, eta bertako ikasle guztien artean  bakarrik izan ziren Madrilera joateko aukeratu zituztenak, Jon bera tarteko. Hilario Extremianaren Zehaztu Uzrtatu obra interpretatu zuen Musikeneko kanporaketan, eta obra bera eraman zuen Madrileko fase finalera. Lehen aldia da lehiaketa garrantzitsu horretan Txistulari bat fase finalera iristen dela. Abenduaren 6 eta 8 gauean Durangon kontzertua jo, eta Madrilerako bidea hartu zuen 7 goizean gainontzeko kontserbatorioetako ikasleekin bere burua neurtzeko. Ezin izan zuen fase hura gainditu, baina ez zen etxera esju hutsik bueltatu, han bizitako esperientzia eta txistua gainontzeko instrumentuen pare estatu mailan erakustea ezpaita sari malal... Zorionak Jon!

2014/02/06

Santa Ageda bezperan


"Ohitura zaharrak" taldearekin batera aritu ziran bost txistulari; talde politta elkartu zan asteartean herriko kale, elkarte,taberna inguruan ibiltzeko. Azken agurra "Txalaparta" elkartean goxo goxo eman zieten bertakoek. Kale Nagusian puskatxo batez Zinkonean argi gabe aritu ziran kantuan, haize bolada indartsuaren ondorioz. Euri faltan, esan daiteke bikaina izan zala saioa; bertsolariek ere oso animoso aritu ziran. Beti bezela, benetako amaiera emateko plazan borobilean jarriz eman ziote nagurra aurtengo saioari.

 Kronikan honela idatzi dute:

 Santa Ageda bezpera izan zen herenegun, eta urteroko ohiturari jarraituz, santa eskean atera ziren hainbat talde Hernanin eta Ere­ño­tzun. Makilekin markatutako erritmoa lagun, haur, gazte eta helduek etxe guztiak kantuz poztu zituzten Euskal Herriko egunean, eta eztarri sanoak urratu baino lehen, batetik eta bestetik jan eta edateko nahikoa eman zieten etxe eta elkarteetan. Haize zakarrak ez zituen kokildu, eta txoko guztietan barrena ibili ziren. Talde gehiago ere aritu ziren, baina hiru bildu zituen Kronikak: Ohitura Zaharrak abesbatza (goian), Ur Mia elkartea (erdian), eta Urumea ikaste­txea (behean). Ur Mia elkarteak jakinarazi duenez, datorren urtean festa berezia ospatuko dute, 50garren urteurrena, hain zuzen, 1965ean atera baitziren lehenengo aldiz.
HERRIKO ELKARTEETAN
ELURTXORI
TXANTXANGORRI
SANTA BARBARA
TXALAPARTA