2013/09/14

Kalez Kale Kantari,Euskal Jaiekin batera

Hileko bigarren larunbatarekin, kalez kale kantari eta txistulariak aritzen dira eguerdi partean kaxkoan. Gaurkoan, Euskal Jaien egitarau barruan sartu da eta jendeak ez du hutsik egin; eguraldiak asko lagundu du gainera.
Gaurko egitaraua honakoa izan da:

10:00 abeltzaintza azoka Tilosetan.
11:00 taloak Iturriaga kalean.
11:30 antzinako jokoak Tilosetan.
12:00 txakolin-dastatzea Iturriaga kalean.
12:00 kantu kalejira Kalez Kale Kantari taldearekin eta Kantuz abesbatzarekin.
12:30 erraldoi eta buruhandiak. 
12:30 herri kirolak Tilosetako frontoian.
17:30 haurrentzat tailerrak udaletxeko arkupeetan.
18:30 erromeria ‘Jeiki hadi’ taldearekin Plaza Berrin.
20:00 saiheski-jatea Plaza Berrin.
20:00  Musika Bandaren emanaldia  udaletxeko arkupeetan.

Bihar

09:00 diana txistulari bandarekin.
11:30 pilota partidak Tilosetan.
11:30 sagardo probaketa, pintxoekin, Gudarien plazan. Parte hartzaileak: Hernaniko 12 sagardotegiak.
12:00 erakusketa: sagarra kizkiarekin nola bildu. 
12:00 XV. Gazteen Trikitixa Txapelketa gudarien Plazan.
12:30 sagardoa nola egiten den azalduko du Barkaiztegiko Joxe Mari Irizarrek.
* Sagar desberdinen erakusketa.

2013/09/02

Txistulari alardea Zestuan


Kontzertu ederra atzo eskeinitakoa Zestuan.
Kontzertu aurreko entseiua

Txistulariekin hainbat abeslari eta GOZATEGI taldea aritu ziren.
Abeslariak: Marian Larrea eta Eider Tolosa, Xabier Madina, Asier Gozategi eta bere taldea.
Txistu bakarlaria: Ortzi Alberdi.
Bonbardina bakarlaria:Beñat Etxabe
Itxaropena dantza taldea.
Abesbatza: Zumaiako San Pedro (Zuzendaria:Amaia Aldalur).
Aurkezlea :Agustin Ezenarro Amaieran errepikapenak egon ziren. Gozategi taldeak bere kantuak berriro abestu zituen eta Garikoitz Mendizabalek egin zituen bakarlari lanak. Zuzendari, Xabier Zabala izan zen. Doinuen armonizazio gehienak X. Zabalarenak ziran.