2013/05/04

Berriaren alde

35 talde eta hernaniar ugari gaur, Kale Bueltan Berriaren alde.
Kale Buelta antolatu dute Kaxkoan, 11:00etatik 14:00etara.
Txistulariak Ttarla eta abesbatzekin aritu dira.


Abesbatzekin batera, kalez kale kantari hilabeteko bigarren larunbateetan aritzen den lagunekin aritu dira. Luxuzko laguntzaileak ere izan dituzte, Imanol Kamio (eskusoinua), Jon Mari Beasain(panderoa eta kitarra), Aitor Saizar(trikitixa) eta Aitor Atxega(kitarra).
HONAKO EGITARAUA BETE DA ( Jende ugari hurbildu da bertara)
1:00, hasiera: Ttarla, Goiz Eguzki, Alkatea...
11:15, herriko ikastetxe guztietako irakasle, guraso eta ikasleak.        
11:30, tabernetako desafioaren aurkezpena eta hasiera. Horrez gain, atletismo taldea, Mendiriz Mendi, AEK, Udal euskaltegia, pelotariak, arraunlariak eta Institutuko ikasleak.
11:45, txirrindulariak eta errugbilariak.
11:50, Axeri Dantza.
12:00, Banaiz Bagara, Kalez Kale Kantari eta San Joan Konpartsa.
12:00, Ttarla dantza taldearen emanaldia Plaza Berrin.
12:10, emakume korrikalariak.      
12:15, Dobera, AMHER eta futbolariak.
12:20, Porrotx pailazoa eta entzierro txikia ibilbidean zehar.  
12:30, gaztetxea eta Kantuz abesbatza.
12:35, bertsolariak eta Urgarden.
12:40, Bilgune Feminista.
12:55, Ozenki abesbatza, Judo elkartea, Herrira eta senideak.
13:00, Akelarreko kideak.
13:00, bertso saioa Plaza Berrin.
13:30, ekitaldi nagusia eta tabernetako ordezkarien desafioaren amaiera.
13:45, Dady Jeff-en emanaldia.
14:00, jaiaren bukaera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario