Maiatzeko lehenengo
asteburuan ospatu genuen Berria
egunkariaren 10. urteurrena
Hernanin, baita ederki ospatu ere.
Hernanik argi
erakutsi zion bere sostengua BERRIA
proiektuari, eta horrek garai zail hauetan lanean
segitzeko adorea eta ilusioa
berritzen laguntzen die horretan lanean ari direnei.
Eta hemen
dauzkazue egun horri dagozkion bi lotura: batetik, Hamaika
telebistan emandakoa eta, bestetik, egun horretan ateratako
argazki guztiekin eginiko muntaketa.
Txistua jotzeaz gozatzen degulako, hementxe gaude, txistua jotzeko beti prest.
2013/05/05
2013/05/04
Berriaren alde
35 talde eta hernaniar ugari gaur, Kale Bueltan Berriaren alde.
Kale Buelta antolatu dute Kaxkoan, 11:00etatik 14:00etara.
Txistulariak Ttarla eta abesbatzekin aritu dira.
|
|
HONAKO EGITARAUA BETE DA ( Jende ugari hurbildu da bertara)
1:00, hasiera: Ttarla, Goiz Eguzki, Alkatea...
11:15, herriko ikastetxe guztietako irakasle, guraso eta ikasleak.
11:30, tabernetako desafioaren aurkezpena eta hasiera. Horrez gain, atletismo taldea, Mendiriz Mendi, AEK, Udal euskaltegia, pelotariak, arraunlariak eta Institutuko ikasleak.
11:45, txirrindulariak eta errugbilariak.
11:50, Axeri Dantza.
12:00, Banaiz Bagara, Kalez Kale Kantari eta San Joan Konpartsa.
12:00, Ttarla dantza taldearen emanaldia Plaza Berrin.
12:10, emakume korrikalariak.
12:15, Dobera, AMHER eta futbolariak.
12:20, Porrotx pailazoa eta entzierro txikia ibilbidean zehar.
12:30, gaztetxea eta Kantuz abesbatza.
12:35, bertsolariak eta Urgarden.
12:40, Bilgune Feminista.
12:55, Ozenki abesbatza, Judo elkartea, Herrira eta senideak.
13:00, Akelarreko kideak.
13:00, bertso saioa Plaza Berrin.
13:30, ekitaldi nagusia eta tabernetako ordezkarien desafioaren amaiera.
13:45, Dady Jeff-en emanaldia.
14:00, jaiaren bukaera.
Tag:
besteak
Suscribirse a:
Entradas (Atom)