Hernaniko Maskuri Dantza- Histori pixka bat.
www.dantzan.com tik hartutakoa bideoa
Inaute larunbatero, gazte talde bat Hernaniko plazan biltzen da, soka bat daramate esku batean eta puxika bat bestean. Txistulari taldea, ondo mozorrotuta, haien zain dago. Halako batean, haur eta gazte talde bat inguratu, eta indar osoarekin zigor gogorra eskaintzen diete, puxikarekin gorputz enborra, besoak eta hankak kolpatuz. Itxidura desegin eta beste norabide batean korrika ateratzen dira, taberna batean sartuz. Tarte batean desagertzen dira eta halako batean beste denda batean agertzen dira, gazteak berriz ere inguratuz eta berriz ere kolpatuz. Bi orduz, kaleetan gora eta bera dabiltza, kale, zeharkale, pasabide, denda eta tabernetan. Eszenan agertzen diren bakoitzean, txistulariek doinuaren abiadura areagotzen dute. Bitartean, buruan azeri larrua daraman gazte bat gora eta behera dabil kaleetan, ume eta gazteak puxikarekin jotzen, eta tarteka dantza eginez. Behin plazara iritsita, ekitaldia bukatzeko, puxiken gainean jauzi egin eta hautsi egiten dituzte. Irudiak eta edizioa: Luis Fernando Gonzalez. Zuzendaria eta ekoizpena: Emilio Xabier Dueñas. Hernani, 2013-02-09. (c) E-X Dueñas - Santurtzi, 2013.
Bideoa ikusteko sakatu HEMEN
Txistua jotzeaz gozatzen degulako, hementxe gaude, txistua jotzeko beti prest.
2013/02/11
Gaztetxoen Azeri dantza primerakoa
Astelehenean gaztetxoen txanda. Eguraldia ere oso txukuna gaur goizekoa.
Gaztetxoen azeridantza, nagusienaren antzera, orduterdi iraundu du.
.
Gaztetxoen azeridantza, nagusienaren antzera, orduterdi iraundu du.
.
Tag:
axeridantza,
iñauteriak
2013/02/09
Iñauterietan oooootzaaaaa
Atzo arratsaldez hasi ziran Iñauteriak Hernanin. Eguraldi txarragatik "Ikastetxeetako umeek" etzuten arratsaldeko kalejira eman.
Julia Ayerra eta Lourdes Leibar Zinkoenea kioskoko ama-alabak omendu ostean Atsegindegiko plazan musika etzen falta izan iluntze aldera arte.
Gaur ordea, eguraldia portatu da, eta nahiz eta OTZA egin, Azeri Dantzako kideek pozez eskertu dute horrelako eguraldia. Ordu terdi dinbi danba maxkuriak astinduz ibili ondoren, indarberritzeko "Elurtxori" elkartean bildu dira "hamaiketakoa" (hamabietan) hartzera. Asko eskertu da salda beroa, txoixo egosia, haragi egosia eta "Adarragako" pastelak jateko aukera izateak. Agustin sukaldariak jaki goxoak prestatu ditu.
Hamaiketakoa ondoren, txistulariak berriro lanera; oraingoan "Buruhaundi eta Erraldaoiekin".

2013/02/04
Santa Ageda bezpera degu
Santa Agedan ateratakoek etzioten muzin egin euriari. Ibilbide osoan xiri mirirekin kaleak animatuz ibili ziran.
Santa Barbara elkartean,"A.Erdozia" orain dala gutxi desagertutako partaideari, bertsolariek (Iñaki Zelaia eta Jon Iraola) hitz ederrak eskeini zieten bertakoei hura gogoratzeko.
Santa Barbara elkartean,"A.Erdozia" orain dala gutxi desagertutako partaideari, bertsolariek (Iñaki Zelaia eta Jon Iraola) hitz ederrak eskeini zieten bertakoei hura gogoratzeko.
Gaur Santa Ageda bezpera izanik, txistulariak "Hernaniko Ohitura Zaharrak Abesbatza" taldearekin irtengo dira arratsaldeko 6,30ak inguruan. Kaxkoan ibiltzeaz gain herriko "soziedade" edo elkarteetara bixita egingo dute. Hori horrela, "Xalaparta" eta "Santa Barbara" elkarteetko kideek beraien himnoa entzuteko aukera izango dute. Blog honeten "DOINUAK" atalean daude entzungai,irakurgai edo jeisteko zain doinu horiek. Argazki gehiago IKUSI. |
|
.I.
|
V
|
BEDEINKATUA IZAN DADILA
ETXE HONTAKO JENDEA POBRE TA UMIL DABILENENTZAT BADUTE BORONDATEA SANTA MARTIRI MAITEA DAGO ERRUKIZ BETEA BERAK ALKANTZATUKO DIGULA OSASUNA TA PAKEA |
BORREROGOGORHOIEK DIOTE HILKO DA GAURKO GAUEAN LEHEN BEZIN FIRME BILATU ZUTEN SANTA HAU BIHARAMUNEAN ESAN ZIOTEN ONEAN NAHI DEZU GURE LEGEA? BESTELA PRESENTATUKO ZERAÇKINZIANOREN AURREAN. |
II
|
VI
|
LIBERTATEA ESKATZEN DIOT ETXEKO PRINTZIPALARI SANTA AGEDAREN ALABANTZAK ABESTUTZERA NOA NI. ESKERRAK DIOZKAT IPINI SANTA BEDEINKATU HONI, HONEN FEDEAN BIZI GAITEZEN OSASUNEZ ETA ONGI. |
BERRIZ ENPERADOREAK DIO ERAMATEKO HARGANA DONTZELLA GAZTEAREN BIHOTZA LEHEN BEZIN FIRME DARAMA JAUN ZERUKOAK EMANA ORAIN BERAKIN DUANA ZER AMODIO HANDIA ZUEN GURE JAUNGOIKOAGANA |
III
|
VII
|
NORK ESANGO DU ZER GERTATUAN MUNDUAN SANTA AGEDAK LEHENDABIZIKO AZOTATUTA KENDU ZIZKATEN BULARRAK GORROTUAREN INDARRAK JENTILEN BIHOTZ GOGORRAK UNE BATEAN ESTALI ZION GORPUTZ GUZTIAN ODOLAK |
ZORION ETXE HONTAKO DENOI OLES EGITERA GATOZ ATERIK ATE OHITURA ZAHARRA AURTEN BERRITZEKO ASMOZ EZ GAUDE OSO ABERATS DIRUZ EZTA ERE OINETAKOZ BAINA EZTARRIZ SANO GABILTZA TA ABES NAHOI DEGU GOGOZ |
IV
|
VIII
|
SANTA HAU PRESO SARTU ZANIAN ZAN MILAGRO BAT HANDIA ZERUETATIK JETSI ZITZAION JAUNGOIKOAREN ARGIA MILAGRO IKARAGARRIA SANTA HONEN ALEGRIA, SAN PEDRO BERAK SENDATU ZION SANTARI GORPUTZ GUZTIA |
SANTA AGEDA BEZPERA DEGU EUSKAL HERRIKO EGUNA ETXE GUZTIAK KANTUZ POZTEKO AUKERATUA DEGUNA SANTA HAU GAUR HARTU DEGU GURE BIDEKO LAGUNA HAREN LAGUNTZAZ BETE GENTZAKE EGUN HONTAKO JARDUNA |
Tag:
santageda
Suscribirse a:
Entradas (Atom)