Gaur Ilbeltzak 12 aurtengo Kalez-kale kantariko estreiñeko saioa izan degu. Hasieran jende gutxi bildu bada ere, amaieran beti bezela gehiago hurbildu dira kantatzera. Txistulariok bazpaere plastikozko danboliñekin irten gera, Patxi izan ezik, plastikozko bonbeterik ez baitaukagu eta egia esan, asmatu degu. Andre kaleko erdi parian hasi baita euri xehea.
Kronikatik jasota:
Eguraldi txarrari, ahots ona!
Kalez Kale Kantari, herria girotzen ibili ziren atzo 20 bat lagun,
Kaxkoan barrena. Euria hasi zuen, baina eguraldi txarrari aurpegi ona
jartzen badakitenak badira, eta atzokoan, irribarrerik zabalenarekin,
eta ahots gozo eta lodiarekin erantzun zioten euriari. Plaza Berrin
hasi zuten buelta, gero, Kaxkoko kaleetan gora eta behera ibiltzeko.
Urteko lehenengo zita izan zen atzokoa, eta hemendik aurrera ere gogotsu
jarraituko dutela erakutsi zuten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario