2013/01/27

Txistulariek ere Wukroren alde egin dute

 Gaur bukatuko du Xabier Salillasek Wukroren aldeko ultrafondoa. Zazpi egunetan korrika egin ostean, gaur beteko ditu 700 km. Egunero 100 km egin ditu. Euripean, kazkabarrarekin, aizetea, eguraldi txarrenarekin ere aritu da.
Hori horrela, goizean "Goizetik" Txistulari Banda aritu da pìstetan txistuarekin animatzen.
Adin ezberdinetako eta arlo ezberdinetako herritarrek hartu dute parte Xabier Salillasekin, Wukroren aldeko ultrafondoan. Astean zehar jende ospetsu ugari aritu da. Hala nola, haur, gazte eta helduak, Porrotx, Marimototx, Oskar Terol, Real Soziedadean jokatzen duten hernaniar gazteak, emakume korrikalariak, errugbilariak, ikastetxeetako ikasleak, pala taldea, Billabonako ikasleak, Cabestany txirrindulari ohia, Lopez Rekarte errealeko jokalari izandakoa, auzo elkarteetako kideak, Koxka elkarteak, errugbilariak, futbolariak, pelotariak, igerilariak, udaltzainak, Udal Gobernu Taldeak, tabernariek, Etiopia Utopiako kideak...




Amaierako saioan musika bandak hartuko du parte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario