Gaur bukatuko du Xabier Salillasek Wukroren aldeko ultrafondoa. Zazpi
egunetan korrika egin ostean, gaur beteko ditu 700 km. Egunero 100 km egin ditu. Euripean, kazkabarrarekin, aizetea, eguraldi txarrenarekin ere aritu da.
Hori horrela, goizean "Goizetik" Txistulari Banda aritu da pìstetan txistuarekin animatzen.
Adin ezberdinetako eta arlo ezberdinetako herritarrek hartu dute parte Xabier Salillasekin, Wukroren aldeko ultrafondoan. Astean zehar jende ospetsu ugari aritu da. Hala nola, haur, gazte eta helduak, Porrotx, Marimototx, Oskar Terol, Real Soziedadean jokatzen duten hernaniar gazteak, emakume korrikalariak, errugbilariak, ikastetxeetako ikasleak, pala taldea, Billabonako ikasleak, Cabestany txirrindulari ohia, Lopez Rekarte errealeko jokalari izandakoa, auzo elkarteetako kideak, Koxka elkarteak, errugbilariak, futbolariak, pelotariak, igerilariak, udaltzainak, Udal Gobernu Taldeak, tabernariek, Etiopia Utopiako kideak...
Amaierako saioan musika bandak hartuko du parte.
Txistua jotzeaz gozatzen degulako, hementxe gaude, txistua jotzeko beti prest.
2013/01/27
2013/01/12
Urte Berriko aurreneko Kalez Kale kantari
Gaur Ilbeltzak 12 aurtengo Kalez-kale kantariko estreiñeko saioa izan degu. Hasieran jende gutxi bildu bada ere, amaieran beti bezela gehiago hurbildu dira kantatzera. Txistulariok bazpaere plastikozko danboliñekin irten gera, Patxi izan ezik, plastikozko bonbeterik ez baitaukagu eta egia esan, asmatu degu. Andre kaleko erdi parian hasi baita euri xehea.
Kronikatik jasota:
Eguraldi txarrari, ahots ona!
Kalez Kale Kantari, herria girotzen ibili ziren atzo 20 bat lagun, Kaxkoan barrena. Euria hasi zuen, baina eguraldi txarrari aurpegi ona jartzen badakitenak badira, eta atzokoan, irribarrerik zabalenarekin, eta ahots gozo eta lodiarekin erantzun zioten euriari. Plaza Berrin hasi zuten buelta, gero, Kaxkoko kaleetan gora eta behera ibiltzeko. Urteko lehenengo zita izan zen atzokoa, eta hemendik aurrera ere gogotsu jarraituko dutela erakutsi zuten.

Tag:
kalez_k_k
2013/01/06
Erregeen Kabalgatan
Atzo arratsaldeko 6etan hasi eta ia 7ak arte txistulariek "Erregeak Datoz" joaz ibili ziren kabalgataren aurrean; Marielutsetik atera, Urbieta kale osoa zeharkatu, Ispizuatik gora, Andre kaletik behera eta Nagusia igo ondoren herriko plazan amaitu zuten.
35 bat txistulari gerturatu ziren, horien artean musika eskolako txikienak aurreneko aldiz jo zuten kabalgatan.
35 bat txistulari gerturatu ziren, horien artean musika eskolako txikienak aurreneko aldiz jo zuten kabalgatan.
2013/01/01
Urte Euri On
Hasteko URTE BERRI ON denori.
Urte Berri Goiza honek euria ekarri digu aurtengoan. Aspalditik ez genuen horrelakorik izan.
Horregatik gaur Arkupetan "Urte Berri Goiza" doinua jotzeaz gain beste bi jo dituzte txistulariek: "ArTzai Kantak" eta "Ai Simon".
DOINUA ENTZUTEKO sartu hemen: Urte Berri Goiza
Suscribirse a:
Entradas (Atom)