2013/12/27

"HERNANI" musika eskolako txistulariak eta "DAKAPO" abesbatza

Eguberrietako kontzertua eskeini zuten Milagrosan, abenduaren 27an.
Kontzertuak hiru zati izan ditu. Zuzendariak Iñaki Eguren eta Garbiñe Orbegozo.
1. Zatia txistulariak
Gabon Abestiak I.Ansorena
Atzerriko eguberriaJ.I.Ansorena
Ai! hau gauarenJ.Hdez Arsuaga
Gora,gora hotseginGregoriarrak. Mold. Iñaki Eguren
Elurra teilatuanHerrikoia- I.Urbieta. Mold.Iñaki Eguren
2. Zatia abesbatza
Dios te salveHerrikoai. mold. D.Azurza
                 Emanaldiko
 hiru doinuen
 bideoa ikusteko
sakatu HEMEN
GaudeteXVI.mendea.Mold. B.Parry.
Cantemos a Mariamold. J:T:Guzman
Bi euskal gabon abestiI.Mokoroa
Villancico tropicalJ.Glz.Sarmiento
Mariaren semeaI.Elizasu
3. Zatia txistulariak + abesbatza
Gaboneko afari on batB.de Ercilla
Mirari txit handiaHerrikoia(Hernani).Mold.J.I.Ansorena
OlentzeroHerrikoia. Mold.A.Sierra
Ator atorHerrikoia

2013/12/21

Eguberrietako kontzertua biolinez lagunduta

 Jende asko etorri da kontzertua ikus-entzutera.

Igandean, abenduaren 22an izan zan txistularien gabonetako kontzertua Milagrosan giro epel epel eta apalean.
Aurten bi biolin jotzaileen laguntza izan du taldeak.
Nola ez, kontzertua amaitzean zizka-mizka eta turroia jateko eta xanpaina edateko aukera izan zuten bertaratutakoek.

Milagrosan eguerdiko 13:00.
EGITARAUA
1. Bendaña
2. Otsango
3. Barandio
4. Gau erdian
5. Din, dan, don
6. a) Noche de paz
    b) Gabaren zoragarrian
7. Ana Mari
8. Zorionak. Armonizazioa: Juan Jose Arregi. Estreineko aldia.
Biolin-jotzaileak: Aitor Huizi eta Ane Diaz.

2013/12/20

Eguberriko kontzertuari buruz "Noticias de Gipuzkoan"


Patxi Apezetxea Hernaniko Txistulari Bandaren Zuzendaria

"Jendeak gustukoen dituen doinuak ezagunak eta biziak direnak dira, horiek jasotzen dute txalo gehien"

Patxi Apezetxea, bere instrumentuarekin, Milagrosa kaperan.Bihar 13.00etan Hernaniko Txistulari Bandak eguberrietako kontzertua eskainiko du Milagrosa kaperan. Badira 30 edizio baino gehiago urtero emanaldi hau antola-tzen dutela. Patxi Apezetxea da taldeko zuzendaria eta herritar guztiak ekitaldira gonbidatu ditu
Aitziber Muga - Sábado, 21 de Diciembre de 2013 - Actualizado a las 06:09h

Patxi Apezetxea, bere instrumentuarekin, Milagrosa kaperan. (Aitziber Muga)
Hernani.  
Gabonetako kontzertuan zer entzuteko aukera izango da?
Zortzi doinu joko ditugu eta eguberrietan gaudenez, gehienak eguberriko doinuak izango dira. Beste batzuk doinu arruntak izango dira. Kontzertu hau biolin bikote batekin emango dugu.
Entzule asko gerturatzen al dira?
Asko asko ezin dugu esan lokala txikia delako, baina gehiena betetzen da. Lehen udaletxeko arkupetan egiten genuen eta herrian eginez gero, kalean, jende gehiago hurbiltzen da. Orain, berriz, etortzen den jendeak honetara bereziki etorri behar du, hori du gauzarik okerrena. Baina kalean zer pasatzen da? Bada hotz egiten duela eta haize asko dagoela eta jendeak, ordubete eserita, hotza pasatzen du. Hemen, berriz, goxo-goxo egoten dira. Nahiz eta jende gutxixeago etorri, gu oso gustura gaude.
Zein izango da taldearen hurrengo emanaldia?
Martxoan gure bandak, zortzi txistulari gara taldean, tronpetekin kontzertu bat eskainiko du. Normalean beste instrumentu batzuk lagundurik egiten ditugu kontzertuak politagoak eta aberatsagoak egiteko: gitarrarekin, pianoarekin...
Herriko beste talde musikalekin batera ere aritzen zarete.
Bai. Santa Zezilia ospatzeko, adibidez, Hernaniko eta inguruko txistulariak elkartzen gara: Astigarraga, Urnieta, Andoain... Hernanin beste txistulari talde bat dago, musika eskolako taldea. Egun horretan 30 bat txistulari elkartzen gara. Gero metal boskotearekin ere jotzen dugu, baita Kantuz abesba-tzarekin ere eta hor pertsona gehiago elkartzen gara.
Herriko festetan ere emanaldiak antolatzen dituzue.
Sanjoanetan Preludioa egiten dugu, festak hasi baino astebete lehenago egiten dugu kontzertu hori. Bertan talde handi bat biltzen da, musika bandak eta guzti parte hartzen duelako. San Joan egunean ere txistulari guztiak batzen gara eta hor ere metal taldearekin ateratzen gara.
Zaila al da beste instrumentu ba-tzuekin jotzea?
Gaur egun ez, baina lehen bai, txistuak desafinatuak zeuden eta txarrak ziren. Baina duela 25 urte edo, hori erraztu egin zen, txistu hobeagoak egiten hasi zirelako. Orain txistua edozein instrumenturekin batera jo daiteke.
Txistuak hiru zulo ditu. Gai al da edozein kanta interpretatzeko?
Bai, txistuarekin eskala kromatika deritzona osorik egin daiteke, hau da tonoak eta tonoerdiak jotzen ditu. Batzuk harritu egiten dira hiru zulorekin nola egin daitezkeen nota guztiak. Hori entseatu eta urtetan ikasiz gero lor daiteke. Badira txistulariak, txistulari onak, orkestrarekin jo dutenek.
Hernanin txistuarekiko zaletasuna al dago?
Bai, gu zortzi gaude bandan, baina musika eskolako taldea ere badago, eta aspaldikoa da, 80ko hamarkadan sortu baitzen. Aurtengo Santa Zeziliako kontzertura musika eskolatik 19 txistulari etorri ziren. Instrumentu guztiekin gertatzen den bezala, batzuk utzi egiten dute, baina beste batzuk jarraitzen dute. Gainera musika eskolatik etortzen direnak ikasiak eta teknika onarekin etortzen dira. Ez gu bezala. Guk gurea egin genuen eta orain gazteak indar gehiagorekin datoz.
Zenbat urte daramatzazu zuzendari lanak egiten?
Datorren urtean txistua jotzen dudala 48 urte beteko dira eta taldean hasi nintzenean ez nituen zuzendari lanak egiten, hiru pertsona ginelako, bi txistu eta atabaleroa, eta ez genituen kontzerturik egiten. Zuzendari lanak egiten hasi nintzen emanaldiak eskaintzen hasi ginenean, duela 35 bat urte.
Urte asko dira. Erretiroan pentsatu al duzu?
Beno, oraindik sasoiean aurkitzen naiz eta jotzeko ondo moldatzen naiz eta moldatzen naizen bitartean, eta erretiratzeko esaten ez didaten bitartean, jarraitu egingo dut beste urte batzuk. 68 urte ditut eta lanetik erretiratua nago.
Kontzertuetako kanten aukeraketa zuzendariaren eginbeharra da?
Bai, nire lana da. Hainbeste urtetan errepertorio handia osatu dugu eta beti, kontzertuetan, zerbait berria sartzen saiatzen naiz, lagunartean ere ez aspertzeko, jendeak ez dezala esan kanta batekin aspertu dela. Daukagun errepertorioarekin eta gauza berri batzuk bilatuz, ondo moldatzen naiz. Ez zait zaila egiten.
Igartzen al duzu publikoak zein kanta dituen gustukoen?
Bai, normalean jendeak gustuko ditu ezagunak diren kantak eta, horien artean ere batzuk besteak baino politagoak dira. Baina ezagunak eta bizi samarrak direnak, ondo joz gero, jendeak gustukoen dituenak dira. Eguberrietako kon-tzertuan bals bat joko dugu, oso polita, eta ziur aski, gustukoena hori izango dutela, badakigu, eta txalo gehienak horrek jasoko ditu. Gainera teknika handia behar da doinu hori jotzeko, solista batek jo-tzen du biolinen laguntza duela eta oso polita gelditzen da.
"Normalean beste instrumentu batzuk lagunduta ematen ditugu kontzertuak politagoak izateko"

"Hernanin txistuarekiko zaletasuna dago; gure bandan zortzi gara eta musika eskolako taldean, 19"

Gakoak

· Gipuzkoako txokorik maiteena: Donostiako Kontxa. Pasealekua zoragarria da, nahiz eta toki berdina izan, beti da diferentea: marea altua dago, baxua; olatu handiak edo txikiak; jendearekin edo jende gabe... Emaztearekin asko joaten naiz.
· Paisaia idiliko bat: Txindoki mendia Larraitzetik ikusita. Dena mendiz inguratuta dago, altura dexente hartzen duzu eta dena berdea ikusten da. Bakea senti-tzen duzu.
· Mendi bat: Adarra mendia, gertukoa dugu eta koadrilarekin askotan joan izan naiz.
· Hondartza bat: Gipuzkoako hondartzetara ez naiz asko joaten. Lehen Kontxa esan dudanez, orain Ondarreta esango dut joan izan garelako.
· Festa edo ospakizun batzuk: Hernaniko festak, bereziki Azeri Dantza, bertan jotzen dugulako eta oso maitea dugulako.

2013/12/01

Santa Zeziliako kontzertua

Azaroak 30ean Sandiusterrin 40 musikari (txistulari eta metal boskotea) eta Kantuz abesbatzaren emanaldia izan zan Sandiusterri aretoan.
Zuzendariak:
Musikariena: Kantuz abesbatzakoa: Igor Arroyo.
Hoako egitaraua eskeini zuten:

TXISTULARIAKZuzendaria:Patxi Apezetxea.
1.Zortzikoa eta Biribilketa..............................................I.Ansorena/S.Bikandi
2.Antzineko minuetoa.....................................................................L.Aranburu
3.Txistulariak..............................................................................B.Zubizarreta
4.Txakolin....................................................Mold.Txomin Agirregomezkorta
ABESBATZAZuzendaria: Igor Arroyo
5.Esta Tierra...................................................................................Javier Busto
6.Biotz bat,Kuku,Gau eder bat.Penak.....................................Pablo Sorozabal.
7.Axuri Beltza...............................................................................Javier Busto
DENOK BATERA
8.Euskera, oi euskera/
Beti eskamak kentzen........................
...... ..........................I.Urbieta/F.Madina
9.Abestien potpourria...............................................Herrikoia/Mold.X.Zabala
Propina: HIRUGARREN KALEZ KALE.

2013/10/01

Urnietan San Mieletan

Urnieta, Hernani eta Andoaingo txistulariak larunbatean denok elkarrekin Urnietan zehar aritu ziran kalejira berezia sor araziz. Kale buelta eman ondoren Urnietarrek hamaiketako bikaina eskeini zuten.
Urtero ekintza bera antolatzekoat dira Urnietarrak.

2013/09/14

Kalez Kale Kantari,Euskal Jaiekin batera

Hileko bigarren larunbatarekin, kalez kale kantari eta txistulariak aritzen dira eguerdi partean kaxkoan. Gaurkoan, Euskal Jaien egitarau barruan sartu da eta jendeak ez du hutsik egin; eguraldiak asko lagundu du gainera.
Gaurko egitaraua honakoa izan da:

10:00 abeltzaintza azoka Tilosetan.
11:00 taloak Iturriaga kalean.
11:30 antzinako jokoak Tilosetan.
12:00 txakolin-dastatzea Iturriaga kalean.
12:00 kantu kalejira Kalez Kale Kantari taldearekin eta Kantuz abesbatzarekin.
12:30 erraldoi eta buruhandiak. 
12:30 herri kirolak Tilosetako frontoian.
17:30 haurrentzat tailerrak udaletxeko arkupeetan.
18:30 erromeria ‘Jeiki hadi’ taldearekin Plaza Berrin.
20:00 saiheski-jatea Plaza Berrin.
20:00  Musika Bandaren emanaldia  udaletxeko arkupeetan.

Bihar

09:00 diana txistulari bandarekin.
11:30 pilota partidak Tilosetan.
11:30 sagardo probaketa, pintxoekin, Gudarien plazan. Parte hartzaileak: Hernaniko 12 sagardotegiak.
12:00 erakusketa: sagarra kizkiarekin nola bildu. 
12:00 XV. Gazteen Trikitixa Txapelketa gudarien Plazan.
12:30 sagardoa nola egiten den azalduko du Barkaiztegiko Joxe Mari Irizarrek.
* Sagar desberdinen erakusketa.

2013/09/02

Txistulari alardea Zestuan


Kontzertu ederra atzo eskeinitakoa Zestuan.
Kontzertu aurreko entseiua

Txistulariekin hainbat abeslari eta GOZATEGI taldea aritu ziren.
Abeslariak: Marian Larrea eta Eider Tolosa, Xabier Madina, Asier Gozategi eta bere taldea.
Txistu bakarlaria: Ortzi Alberdi.
Bonbardina bakarlaria:Beñat Etxabe
Itxaropena dantza taldea.
Abesbatza: Zumaiako San Pedro (Zuzendaria:Amaia Aldalur).
Aurkezlea :Agustin Ezenarro Amaieran errepikapenak egon ziren. Gozategi taldeak bere kantuak berriro abestu zituen eta Garikoitz Mendizabalek egin zituen bakarlari lanak. Zuzendari, Xabier Zabala izan zen. Doinuen armonizazio gehienak X. Zabalarenak ziran.

2013/08/17

San Roke eguna Aranon

Goizetik hasita arratsalderarte hamaika txistulari aritu dira Aranon Roke deunaren eguna ospatzen.
 Musikariak honako hauek izan dira:
Hernanitik, P.apezetxea, G.Tijero, B.Agirresarobe, J.San Sebastian, K.Prados eta E. Senper;
Aresotik, Modeso Lasa; Elorriotik Iñaki Azkoaga; Lekeitiotik, Markos Zapirain; Iruñeatik, Gabriel Huarte-Mendikoa; eta Bartzelonatik, Jordi Freixenet.
Bestalde M.Senper trikitilaria ere bertan aritu da.

Argazki bidumatxoa:

Bideoaren musika 2002. Santa Zeziliako kontzertuan zuzenean grabatutako doinua: Iturengo Arotza.
Kantuz abesbatza eta metal boskoteren laguntzarekin.

2013/08/14

Donostian buruhandi eta erraldoiekin

Amabirjin eguneko bezperan txistulari talde ederra elkartu zan aste nagusiko Buruhandi eta Erraldoien taldearekin batera aritzeko.

..
Azkeneko egunean buruhandiekin,  Abuztuak 17 an

2013/08/11

Donostiako txistularien alardea



Argazkiak (Entseiu, Emanaldia) eskuratzeko HEMENTXE
Emanaldiaren bideoa HEMEN ikusgai.


Eguraldiak lagunduta kontzertu ederra eskeini zan atzo iluntzean Donostian.

Sutearen Bigarren Mendeurrena, Sarriegiren heriotzaren 100 urte, Harresiak bota zireneko ehun eta berrogeita hamar urte,... Kontu horiek gogoratzeko kontzertua izan zan.

Aurtengoan txistulariak eta koruko hainbat partaide eta Eskolako dantzariak BALTSA dantzatzen aritu ziran Xabier Saldiasen kantuei laguntzen.

Partaideen artean Euskalerritik etorritako txistulariak, Eskola dantza taldea, Aitor Garikano bergaratar abeslaria, Xabier Saldias azpeitiar donostiartuta, Eskola-Gurutziaga abesbatza eta Donostiako metal boskotea.

HONAKO EGITARAUA ENTZUN-IKUSI ZAN:
  • 1.-Himno por las víctimas de 1813; J. Mª Usandizaga* (1887-1915)
  • 2.-Gipuzkoako Dantzak; Herri doinuak*
    • Ezpata dantza
    • Brokel dantza
  • 3.-Donostiar tristeak: 1813ko gertakariari bertsoak; Bizente Etxagarai* (1773-1855)
    • Bakarreko kantaria: Aitor Garitano
  • 4.-Alkate soinua / Ohorezko kontrapasa; Raimundo Sarriegi** (1838-1913)
    • Dantzaria: Aiert Beobide
  • 5.-Azpeitiar bat Donostian: Xabier Saldias
    • Habanera del Guria; Herri kanta*
    • Donostiako hiru damatxo; Jose Ignazio Ansorena (1953--)     
      • Bakarreko txistularia: Pello Irigoien
  • 6.-Himno al derribo de las murallas (1863); José Juan Santesteban** (1809-1884)
  • 7.-Donostia; Pablo Sorozabal** (1897-1988)
  • 8.-1813ko haurrak gogoan: Aitor Garitano
    • Haurrak lotaratzeko soinua; Jose Ignazio Ansorena
    • Baionetak erakutsi; Bizente Etxagarai** - Manuel Sagasti (1796-1819)
  • 9.-Comparsa de jardineros (1884); Hitzak: Adolfo Comba (1843-1918)
    • Musika: Raimundo Sarriegi**
    • Dantzariak: Eskolako Lorezainen Konpartsa
  • 10.-Azpeitiar bat Donostian: Xabier Saldias
    • Mexico; Hitzak: Jesús Mª Arozamena (1918-1972)
      • Doinua: Francis López (1916-1995)**
    • Bakarrik lo ez; Hitzak: Xabier Saldias (1951--)
      • Doinua: Les Humphries Singers Taldea*** (XX m)
  • 11.-Ilunabarra; Hitzak: Ramón Artola (1831-1906)
    • Doinua: Raimundo Sarriegi**
  • 12.-Donostiako antzinako himnoa; Hitzak: Bizente Etxagari
    • Doinua: José Juan Santesteban**

    • *Ar: Txomin Agirregomezkorta
    • **Ar: Jose Ignazio Ansorena
    • ***Ar: Xanet Arozena

2013/07/31

San Inazio eguna

San Inazio eguna ospatu zan sekulako beroarekin Santa Barbaran.


10:00 Trikitilariak
11:30 Bertsolariak: Iñaki Zelaia, Eli Pagola eta Antton Garin
12:00 Meza, bertako ermitan
13:00 HERRI KIROLAK: Aizkora, lokotxak, korrika eta motozerra.
A taldea: Aitor Barrenetxea, Juan Esnal, Axel Larrañaga, Garikoitz Arizmendi.
B taldea: Imanol Paolla, Jon Larra­ña­ga Larra, Aiert Paolla, Manex Arizmendi.
14:00 Herri bazkaria: marmitakoa, txuleta... txartelak: Aralar, Kitto (25 €)
16:30 Lagunarteko Toka Txapelketa
16:30 Haur joko eta txokolatada
17:30 Erromeria
19:00 Herrira jaitsiera

2013/07/16

Kaxkoan Karmen eguna ospatzeko egun osoko festa

Egun osoan Andrekale eta Kale Nagusian festa giroa izango da.
Mezarekin hasi eta sardin-jatearekin bukatuko dute eguna. Maite Iradiri omenaldia egingo diote (Iradi Drogeriak 50 urte bete ditu eta jubilazioa hartzear dago Maite) eta Maria Dolores Amonarraizek jasoko du Alkate makila. l Patata tortila lehiaketa ere izango da aurten.
EGITARAUA:
09:00 Meza Agustinetan
09:30 Diana
12:00 Txupinazoa
Alkate eta omenduari omenaldia.
Balkoi lehiaketa
Trikitixa Kaxkoan zehar
14:00 Bazkari herrikoia
16:30 Karta jokoa Kardaberazen
Toka, igela eta bote jokoa Nagusian
17:00-19:00 Puzgarriak Plaza Berrin
18:00 Txokolatada Plaza Berrin
20:00 Sari Banaketak
20:00-22:00 Sardin jatea
22:30 Bukaerako txupinazoa
ALKATESA BERRIARI ESKEINITAKO BERTSOAK:
50 Urte Dendari lanetan aritutakoari eskeinitakoak:
Bertsoetarako erabilitako doinua:(IA JARRI GAITUZTE).

2013/07/01

Beste egunetako azeri dantzak

Aurten lau egunetan izan da Azeri dantza. Berrikuntza bezela, San Joan egunean umeen Azeri Dantza atera zan.
Nagusien aurrenekoa ekainaren 25ean izaten da koadrilen egunean eta azkenekoa berezia; sokan neska mutilak izaten baitira ekainaren 27an festen amaiera egunarekin batera.

Ekainaren 26ean.
Argazkia:LAURI
Hamaika Telebistak Grabatutakoa BIDEOA
Ekainaren 27an.
Argazkia:LAURI

2013/06/26

Koadrilen eguneko azeri dantza. "Azeria" dantzan, 25 urte pasa dira.

Orain dala 25 urte berrikuntza bat sartu zuten Azeri dantzan; hain xuxen ere "Axeria" pertsonaia sartu zuten eta dantzan jarri ere, idiarena doinuaz. Batetik, Plazan eta Plazaberrin dantza bera egiten du; Zinkoenetik goraka igo ondoren beste idiarena doinuarekin hartzen duen edonorrekin dantzatzen du axeriak baltsa erritmoan. Bestetik, kale tarteetan zirikatzen aritzen da, sokako kideak izkutatu eta ageri bitartean.
Dantzaren moldaketa "Luis Telleriak" egin zuelako, gaur goizeko axeri dantzan omendua izan da.

Haserako urteetan,ez zan ongi onartua izan berrikuntza hori; baina, urteen poderioz, indar handia eta ongi moldatu dela "Azeria" ikus daiteke.