Arkupetan, Abenduak 30ean eguerdiko 12:30etan.
Hernaniko Kronikatik jasota:
Musika Eskolako ikasleak igandero ateratzen dira herriko kaleetan
barrena jotzera. Gaurkoan, urteko azken igande honetan, txistulari
taldearen txanda izango da. 14 txistularik osatutako taldeak, Iñaki
Egurenen zuzendaritzapean, 10 pieza joko ditu; txistu errepertorio
klasikoko doinuak batzuk, eta Gabon kantak beste batzuk. Horietako
batean, Xirularrua (gaitaren familiako tresna) entzuteko aukera ere
izango da.
Kontzertua eguerdiko 12:30etan hasiko da, udaletxeko arkupeetan.
Klasikoak eta Gabonetakoak
Kontzertuaren lehenengo zatia txistu errepertorio
klasikoko piezek osatuko dute.
Bigarren zatian berriz, Gabon doinuak entzuteko aukera izango da.
Horietako batzuk bertakoak izango dira, ezagunak. Baina Italiako doinu
sorta bat ere joko dute, xirularruak lagunduta.
EGITARAUA
-Arizkungo ttun-ttuna.
-Monzonen minuetoa.
-Vivace.
-Bakarlariak: Idoia Ansorena
eta Ander Arandia.
-Mand1azainak.
-Fandangoa eta arin-arina.
-Eguberri ezti.
-Gabon eguna.
-Belengo portalian.
-Tre Canzoni di Natale.
-Xirolarrua: Aitor Aiestaran
-Hator, hator.
No hay comentarios:
Publicar un comentario