Ondo pasa.
HERNANIKO KRONIKAtik jasota:
Euskal azienda, garai bateko jokoak, talo eta txakolina, erromeria, kantua... euskal ohitura eta tradizioetan murgiltzeko aukera izango da asteburuan Hernanin, Euskal Jaietan. Herritarrei deialdi berezia egin diete, baserritar trajeak janzteko.
Bertako baserri eta mendietako azienda
Euskal Jaietako aurreneko ekitaldia izango da abeltzain azoka; 10:00etatik aurrera, Tilosetan. Gure arbasoengandik datozen eta oraindik bizirik mantentzen diren abereak izango dira ikusgai: betizuak, pottokak, sasiardiak, euskal oiloak, astoak, idiak, txerriak, ahuntzak.... Bertako baserri, mendi eta zelaietan hazten dira, Ereñotzun, Onndi eta Adarran, Osiñagan...; eta horrek balio berezia ematen. Xabier Iradi albaitaria da antolatzaileetako bat, eta joan den urteko arrakastaren ondoren, aurten ere hernaniarrak gonbidatu nahi ditu ikustera; eta batez ere, etxeko txikienak, azienda horien kumeak ere izango baitira ikusgai. Aintzinako jokoak Aintzinako jokoen probak ere jendetza erakartzea espero da gaurkoan. Lokotxak biltzen, marmitak eramaten, zaku karreran, kontrabandista lanetan, zirrindola laisterrean, sagar biltzen, sokatiran... denetarik egin beharko dute. Haurrak ariko dira lehendabizi, eta Gazte Asanbladako gazteak ondoren. Joko gehienak, garai bateko zereginekin daude lotuta.
Kantua eta mariskada Eguerdi partean, kale buelta egingo dute Kantuzeko kideek. 13:00etan abituko dira Plazatik, eta dei egin diete herritarrei parte hartzeko. Bestalde, errugbi elkarteak mariskada bat zozketatuko du, denboraldiko gastuei aurre egiteko. Txartelak salgai Kixkal parean izango dira; eta zozketa arratsaldean izango da, dantzaldiaren atsedenaldian.
Trikitixa txapelketa, bihar
Sei herritako ordezkaritza izango du bihar eguerdian jokatuko den trikitixa txapelketak. 12:00etan izango da, Plaza Berrin. Hernaniko partehartzaileak, hauek: O. Jaka, E. Tolosa, L. Tolosa, A. Loinaz eta M. Galparsoro.
LARUNBATA10:00 Abeltzaintza azoka Tilosetan
11:00 Talo dastatzea Iturriagan
11:30 Aintzinako jokoak Tilosetan
12:00 Txakolin dastatzea Iturriagan
12:30 Erraldoi eta buruhaundiak
12:30 Herri kirolak Tilosetan
13:00 Kale buelta Kantuzekin
18:00 Haurrentzat tailerrak udaletxeko arkupetan
18:30 Erromeria `Jaiki Hadi´taldearekin, Plaza Berrin
20:00 Sardina jatea Tilosetan
20:00 Dantzaldia Musika eta Txistulari Bandarekin Tilosetan.
IGANDEA09:00 XI Argazki Rallya
09:00 Diana Txistulari Bandarekin
11:00 Sagardo dastatzea Plazan
11:30 Pelota partiduak Tilosetan
12:30 IV. Sagar biltze herrikoia Plazan
12:00 XIV. Trikitixa txapelketa Plaza Berrin
18:00 Sagarraren inguruko herri kirolak Plazan
No hay comentarios:
Publicar un comentario