Beste urte batez, aurten ere txistulariak Roke Deuna ospatzeko aitzakiarekin egun pasa egin zuten Aranon. Bederatzi musikari bildu ziran: zazpi txistulari eta bi atabalari. Jabier Narbartek ezin izan zuan azaldu aitona izan baita eta Bartzelonara hurbildu zalako biloba ezagutzera. Zorionak Narbarte. Bestalde aurten Maixabel Telleria eta Xabier Albisu bikoteari esker ona adierazteko omenaldi txiki bat egin zieten. Urteak dira hutsik egin gabe Aranora datozela Seguratik. |
Goizeko 10,30etan txistulari guztiak elizaurrean bildurik ermitaraino kalejiran igo ziran. Ermita aurrean meza hasi baino lehen agertutakoeri txistu soinuz egin zieten harrera. |
|
Meza ondoren, beti bezela "Marcha de las Cortes de Navarra" doinua jota gero kalejiran ere herriruntz abiatu ziran. | |
Ruiztarren etxean eta jaso zuten aurreneko luntxa. Kontzertu txiki bat eman ondoren Gastaz-Eneara jeitsi dira. Sagardoa Txoootxean edateko prest zeukaten bertan. Ataria jendez lepo zegoen. Hor ere hainbat erromerirako doinu jo ondoren Kontsejupera abiatu ziran bazkaltzeko asmoz. |
No hay comentarios:
Publicar un comentario