2012/07/16

Karmen eguna kaxkoan

Gaur Uztailak 16 kaxkoan "Karmen" egunarekin egun guztiko jaia egingo da.Honako egitaraua prestatu du jai-batzordeak:

 Kaxkoko hildakoen omenezko meza 09:00etan, Agustinetan; Diana 09:30etan
Ofizialki ordea, Karmen Eguneko festa 12:00etan hasiko da, txupinazoarekin. Juani Lucas izango da
Alkate berria eta Josefina Catedra omendua. Eguerdian bazkaltzera elkartuko dira; eta 16:30etatik aurrera karta jokoan ibiliko dira Kardaberazen; eta igel, toka eta botean, Nagusian. Umeek
gaztelu puzgarriak eta txokolatada izango dituzte 17:00etatik aurrera; eta eguna bukatzeko, saribanaketa eta sardin jatea egingo dituzte Plaza Berrin, 20:00etan hasita.


Eta ofizialki 12 etan hasi da festa eguna. Omenaldian dantzariak eta txistulariak ere hortxe izan dira.

Bertaratutako guztiek kantatu ahal izan dute Juan Jose Uriak prestaturiko bertsoak. Eta honako hauek izan dira:Doinua: (Mainontzi)- .Doinuaren partitura eskuratzeko aurreko Mainontzi  izenburuan sakatu.
JUANI LUCAS ARANBURUri
Egokitu zaigun damak,
konkistatu gaitu danak,
ez bere ospe haundiaz baizik
apala izanak,
ez gaitu asetzen famak,
nahiago, lagun laztanak,
Juani bezela emakume on
leiala diranak (bis)
Bost urteko nexka zena,
jaso zun berri txarrena,
gerra hasi zan ta jakiña da
horrek zakarrena,
azkar joan zan sendiena,
Orkoloagan zaukan dena,
eta hori da gerratik duen
oroimen onena (bis)
Beste gauza dakiguna,
igual ez hain ezaguna,
Juani bolada batez aktore
jardun zitzaiguna,
a ze antzerki bilduma,
trebe antzeztu ziguna,
Juani apala izan zitekeen>
baina ez tuntuna(bis)
...
Sorpresa ugari dauzka,
eta harriturik gauzka,
Olanorekin gero Zarzuelan
egin zun debuta,
oso ugaria uzta,
batez ere "Katiuska"
Juani aspaldi baita holako
emakume puska (bis)
Eta beste bi Juanikin
beren bizikletarekin,
Oriora joaten ziren futbola
bait zuten atsegin,
ta han jokatzen zuten fin,
jokalari onenekin,
besteak beste ospe handiko
Paxiegitorekin (bis)
Bixen, alkate abila,
egin ditu gauza pila,
naiz orain jarri geran guztiok
berri baten bila,
hortxe dezu hain hurbila,
eman zaiozu makila,
eta berria, zaharra bezain on
gertatu dedila(bis)
JOSEFINA CATEDRA GALDONi
Aurrean den andreari,
hain zuzen Josefinari,
omenaldi bat eskaintzen zaio
guztion opari,
Hernaniko herriari,
lotu zitzaion aspaldi,
eta barrendik hemengotarra
sentitzen danari.(bis)
Aurten Karmenetarako,
bere omenaldirako,
Josefina da aukeratua
denen gustorako,
benetan eskerrik asko, 
Josefina guretzako,
hainbeste urtez lagun jatorra
izan zeralako (bis).

No hay comentarios:

Publicar un comentario