2012/06/24

Diana jendetsua

Gaur SAN JOAN eguna goizeko 9tako dianara (Txistulariak+Banda) jende ugari agertu da.

Urtero bezela, plazatik irten Kardaberaz jetxi Zinkoneraño, kale Nagusitik igo eta Leokadisti etxeraino (Isidro Ansorena jaiotako lekuraino) joan dira MENDIRIK-MENDI pasakallea joaz.



 HERNANIKO KRONIKAkoa:
Musika Banda eta Txistulari Banda oso osorik, eta fitxaje berrienekin izan ziren atzo goizean, Hernaniko kaleetan. Mendirik Mendi pieza joaz alaitu zituzten bazterrak, eta esnatu, lotara joanak zirenak; bai baitziren joan ez zirenak ere. Kardaberaz kalean jaitsi, Kale Nagusian gora igo, eta ansorenatarren etxeraino iritsi ziren Lizeaga kalean. Han buelta erdi, eta atzekoak aurrera pasata, berriz, Gudarien plazara joan ziren. Han jo zioten azken pieza inguratutako jendetzari, hala bildu baitzitzaien atzo ere, urtero-urtero bezala, fin-fin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario