2012/06/27

Jaiak amaitzear. Azkeneko diana




Jaiak ekainaren 27an amaitzen dira. Jaien aurreneko diana txistulariek (musika bandarekin batera MENDIRIK MENDI doinua joaz) "San Joan" egunean, eskeintzen dute eta azkenekoa ere txistularien txanda izaten da; azken hori, goizeko 7-etan baina.


2012/06/26

Azeri Dantzan

Ekainaren 25a iristearekin batera kuadrillen egunean hasten da Azeri Dantza.
Jende ugari hurbildu da bertan parte hartzeko. Aurtengoan txistulariak kide bat gehiago izan dute. Piter Ansorena, hain zuzen ere.

Ekainaren 26ko Azeri dantzara ere antzeko jende kopurua hurbildu da.
A ze astinduk jaso dituzten txistulariek, horren ordainetan dantza amaigabea egin zaie dantzari batzuri, maxkuriak puskatzeko doinua ez baitzen iristen eta...


2012/06/25

Dantza Askeko txapelketan hernaniarrak


Dantza Askeko txapeldunak





2012-06-24an Hernanin ospatu zen 15 urte baina gehiago dituztenantzako Dantza Txapelketako Garaileak, Azpeitiako Jon Ibarguren eta Pasaiako Idoia Besada

Goizaldi dantza taldearekin San Joan bezperako aurreskua.

Goizaldi Donostiako dantza taldean txistulari hernaniarrak.

2012/06/24

Diana jendetsua

Gaur SAN JOAN eguna goizeko 9tako dianara (Txistulariak+Banda) jende ugari agertu da.

Urtero bezela, plazatik irten Kardaberaz jetxi Zinkoneraño, kale Nagusitik igo eta Leokadisti etxeraino (Isidro Ansorena jaiotako lekuraino) joan dira MENDIRIK-MENDI pasakallea joaz.



 HERNANIKO KRONIKAkoa:
Musika Banda eta Txistulari Banda oso osorik, eta fitxaje berrienekin izan ziren atzo goizean, Hernaniko kaleetan. Mendirik Mendi pieza joaz alaitu zituzten bazterrak, eta esnatu, lotara joanak zirenak; bai baitziren joan ez zirenak ere. Kardaberaz kalean jaitsi, Kale Nagusian gora igo, eta ansorenatarren etxeraino iritsi ziren Lizeaga kalean. Han buelta erdi, eta atzekoak aurrera pasata, berriz, Gudarien plazara joan ziren. Han jo zioten azken pieza inguratutako jendetzari, hala bildu baitzitzaien atzo ere, urtero-urtero bezala, fin-fin.

San Joan suaren inguruan dantzan

Atzoko Sua ikusgai:

Umeen soka dantza San Joan bezperan

2012/06/23

San Juan eguneko kontzertua

Igandea izanik jendetza bilduko da Udaletxeko arkupeetan.
Kontzertua eguerdiko 12etan izango da. Honako doinu hauek entzungo dira:
  1. URRETXU(Biribilketa).................................................R.Esnaola/J.I.Ansorena/K.de Miguel
  2. GIPUZKOAKO HIMNOA.............................................Herrikoia.............................
  3. GOIZEKO IZARRA.....................................................J.M. Gurrutxaga/ J.M.Altuna
  4. LUZAIDEKO DANTZAK.............................................Herrikoia/Txomin Agirregomezkorta
  5. IKURRIN DANTZA....................................................Herrikoia/M.Gainza
  6. LA PILINDROS.........................................................S.Cervantes/ C.Sanchez
  7. GERNIKA.................................................................P.Sorozabal/ J.I.Ansorena
  8. SAN JOAN ZORTZIKOA............................................Herrikoia/ T.Aragues
PARTAIDEAK
 Hernani eta inguruko txistulariak, metal boskotea, Ttarla dantza taldea.

2012/06/20

San Joan bezperakoa




Larunbatean hasiko dira ofizialki aurtengo San Joan jaiak.

Ostirala iluntzena hainbat kontzertu egongo dira.

Txupinazoa beraz, eguerdiko 12etan botako da, aldi berean San Joan Zortzikoa jotzen arituk odira txistulariak.

Txupinazoa aurretik Bolarie omenaldia eskeiniko zaie.

Txupinazoa ondoren Buruhandi eta Erraldoiekin batera, txistulariak TRIKU-TRIKU (Nere Herriko Jaiak) doinuaz emango dute kaxkoan zehar aurtengo aurreneko kale buelta.

Arratsaldean umeen aurreskuan izango dira eta iluntzean berriz San Joan Suaren aurrean.

GORA SAN JOANAK, GORA HERNANI !!!

2012/06/16

San Joan jaietako iragarpen kontzertua

 Umeen txanda ondoren gaur gaueko 22,30ean nagusiena izango da.

Beste behin ere ezin. Aurten ere eguraldi txarra dela eta, "San Joan Jaietako Iragarpen Kontzertua" bertan behera geratu da. Hiru ordu eta gehiago atertuko ote zuen itxaropenarekin zeuden musikariak , baina azken erabakia, ezetz, "aurten ere ezin da eskeini kontzertua".



2012/06/15

San Joan jaietako motorrak berotzen

San joanak belaxe datozen seinalea izaten da preludio edo "Iragarpen Kontzertua". Arratsaldeko 7etan entzun eta ikusi degu aurten "Preludio Txikia". Eguraldi beroarekin plaza nagusia beteta zegoela aritu dira herriko gazteenak.
Partaideak:
Elizatxo,Inmakulada eta Urumeako ikasleak, Hernani Musika Eskola Publikoko musikariak eta abesbatza, eta Ttarla Dantza taldea
 Egitaraua:

Txalaparta eta alboka
PopurriaTrikitilariak
Oriako Sorgin DantzaTtarla dantza taldea eta txistulariak
ABESBATZAK
ManoloPirritx,Porrotx,Marimototx
Hallo DjangoUli Fhure
Violetaren martxaOskorri
KantuzAkelarre
DENAK
Hernaniko martxa(Liberalen martxa)
Mendirik Mendi
San Juan Zortzikoa


LIBERALEEN MARTXA: