2012/05/15

San Isidro eguna 2012 Oiartzunen

Gaur San Isidro eguna izanik, txistulariak arratsaldean bilduko dira OIARTZUNEN. Kalejira ibili ondoren afaltzera joango dira. Ba dira urte batzuk Gipuzkoan txistulariak San Isidro eguna ospatzen dutela. Animo eta ondo pasa.

2012/05/07

21 urte eta gero...

Aurtengo Udaberriko kontzertuan jende dexente bildu zan Milagrosan. Askok motza egin zitzaiela aipatu zuten, oso gustora entzun bait zuten.

Kontzertuaren aitzakiarekin, eta hogeita  bat urte eta gero, jantzi berriak estreinatu zituzten txistulariek.
Kontzertuan entzundako doinu bat: Don Martin Pasodoblea (Sabin Bikandi)