2012/04/15

Kalez kale aterkiekin

Atzoko eguna ekitaldiz betetakoa:

Goizean, gazteen olinpiaden hasiera bazkari goxoaren prestaketarekin. Guzti hori, Atsegindegiko teilapean.
Eguerdian bestalde, hilean bigarren larunbata izanik, hitzordua zegoen Plazaberrin txistulari eta kantariekin. Eguraldiak etzuen asko lagundu eta saioa guztian xirak eta aterkiak lagun eman zioten kaxko aldean kantu jira KALEZ KALE KANTARI aritzen direnek. Txistulariek, aterkiak eutsi ahal izateko, laguntzaileen beharra izan zuten. Hala ere, giro onean izan ziren partaide guztiek.
Arratsaldean berriz, 35 gazte taldeen desfilea, bakoitzak egiñiko pankartarekin, txaranga batek lagundurik.
Amaitzeko iluntzean, Atsegindegin musika taldeen emanaldia.

No hay comentarios:

Publicar un comentario