Alde batetik larunbatean gazteen txapelketa: bakarka nahiz taldeka.
Bestetik igandean, txistularien topaketa.
Azken zazpi urteetan egin bezala, aurten ere Hernaniko Txistulari
Jaialdia antolatu dute Musika Eskolako txistulariek, Hernaniko Goizetik
Txistulari Taldeak eta Euskal Herriko Txistulari Elkarteak. Asteburu
honetan izango da. Larunbatean, Txistulari Gazteen Txapelketa izango
da eta inoiz baino gaztetxo gehiagok eman dute izena aurten. Goizean 37
bakarlari jardungo dira txistu eta danbolinaz: 12 urtetik beherakoen
kategorian 16, eta 13-16 urte bitartekoenean 21. Arratsaldez, berriz,
10 taldek joko dute. Denera, 9 eta 16 urte bitarteko 65 txistulari eta
atabalari inguru. Ia Euskal Herri osotik agertuko dira Hernanira:
Agurain, Atarrabia, Azpeitia, Bera, Berriozar, Bilbo, Doneztebe,
Donostia, Durango, Ezkirotz, Gasteiz, Hernani, Irun, Iruñea,
Pasaia, Tafalla, Zestoa eta Zizur Txikia.
Egun osoko topaketa
Igandean, 10:00etan,
inguruko txistulariak elkartu (Hernani, Donostia, Lasarte, Pasaia...)
eta egun guztian zehar herriko kale eta plazetan ibiliko dira. Bazkaria
ere egingo dute Santa Barbara elkartean.
Martxoak 24, larunbata Txistulari Gazteen Txapelketa
11:30etan, Milagrosan:
- A (12 urte arteko bakarlariak) eta B (13-16 urte bitarteko
bakarlariak) kategoriak.
17:00etan, Milagrosan:
- D kategoria (taldeak) eta sari banaketa.
Martxoak 25, igandea Txistulari Topaketa
10.00etan, elkartzea eta diana.
12:30etan, ttun-ttuna Plaza Berrin. Kalejira eta dantzarako doinuak (eguraldi txarrarekin, udaletxeko arkupetan).
14:00etan, bazkaria.
18:00etan, kalejirak herriko kale eta plazatan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario