Txistua jotzeaz gozatzen degulako, hementxe gaude, txistua jotzeko beti prest.
2012/02/29
2012/02/23
Jon Ansorena eta `Deriva Errant´
Jon Ansorena txistulari hernaniarra eta
`Deriva Errant´ entzuteko aukera, bihar ostirala 20:00etan Biteri Kultur Etxean.
Kontzertuan Kataluniako eta Euskal Herriko bi herri-musikatresna entzuteko aukera izango da. Batetik, Jordi Mestres eta Pere Olivé bikoteak osatutako Deriva Errant taldea arituko da. Kataluniako musika tradizionalari lotutako gralla musikatresna ezagutzeko aukera eskainiko dute, perkusioarekin lotuta. Gralla, mihi-bikoitzeko tresna da, oboeen familiakoa, eta beraz, Euskal Herriko dultzainaren familiakoa. Deriva Errant bikotea osatzen duten bi musikariek, goi mailako musika ikasketak dituzte, eta Kataluniako Goi Mailako Musika Eskolan sortu zuten proiektua, 2007. urtean. Bikote kataluniarraren aurretik berriz, Jon Ansorena txistulariak pieza batzuk eskainiko ditu. Jonek Hernani Musika Eskola Publikoan hasi zituen txistu ikasketak, Iñaki Eguren irakasle zuela. Ondoren, Donostiako Francisco Escudero Kontserbatorioan egin zituen erdi mailako ikasketak, Kepa de Miguel irakaslearen gidaritzapean. Egun, Musikenen ari da goi mailako txistu ikasketak egiten. Aitor Amilibia irakaslea lagun izango du, bihar eskainiko duen kontzertuan. |
Tag:
besteak
2012/02/18
Iñauteriak. Larunbateko plana
10:00 Axeri dantza.
11:30 Betikoak txaranga.
11:30 Haurrentzat poniak eta zezen txikiak Latsunbe auzoko kirol pistan.
12:00 Alkarkide txarangaren irteera. San Joan Konpartsa.
13:00 Erraldoi eta buruhaundien konpartsa Kriskitiña dantza taldearekin.
17:00 Haurrentzat emanaldia: ‘Dj Thobben eta Lore Power’ Atsegindegi plazan.
18:00 Betikoak txarangaren irteera.
18:00 Mozorro festa gaztetxoentzat Atsegindegi plazan.
18:30 Erromeria Alkarkide txarangarekin Plaza Berrin.
00:00 Betikoak txaranga.
Gazte Asanblada 11:30 Trikipoteoa karrozekin Zinkoeneatik aterata. Segidan desfilea Tilosetan.
14;30 Bazkaria Kontrakantxan eta sari banaketa. Ondoren kalejira.
Axeridantzarako prest txistulariak
11:30 Betikoak txaranga.
11:30 Haurrentzat poniak eta zezen txikiak Latsunbe auzoko kirol pistan.
12:00 Alkarkide txarangaren irteera. San Joan Konpartsa.
13:00 Erraldoi eta buruhaundien konpartsa Kriskitiña dantza taldearekin.
17:00 Haurrentzat emanaldia: ‘Dj Thobben eta Lore Power’ Atsegindegi plazan.
18:00 Betikoak txarangaren irteera.
18:00 Mozorro festa gaztetxoentzat Atsegindegi plazan.
18:30 Erromeria Alkarkide txarangarekin Plaza Berrin.
00:00 Betikoak txaranga.
Gazte Asanblada 11:30 Trikipoteoa karrozekin Zinkoeneatik aterata. Segidan desfilea Tilosetan.
14;30 Bazkaria Kontrakantxan eta sari banaketa. Ondoren kalejira.
Axeridantzarako prest txistulariak
Tag:
iñauteriak
2012/02/04
Gaur, Otsailak 4, Santageda bezpera deu. 50 urtez kantuan...
Eztagiro. Bi egun damazkigu zero azpiko hotz-beroarekin. Mendian elurra, eta kalean ere. Eguerdian elur malutatxoak (elurgilo) hasi eta hortik aurrera elur-luma zerutik.
--Arratsalderako epelduko ote du?
--Arratsalderako epelduko ote du?
Santa eskean ibiltzeko lanak izango dira gaurkoan; eskerrak barrukoa berotzeko txorizo ogitarteko beroa, sagardoa eta ardoa ez den faltatuko elkarte batzuei esker.
Santa Barbara eta Xalaparta elkarteetan beraien ereserkiak kantatuko direla. Denboa izan deu ba letrak eta doiñua ikesteko ezta?
HERNANIKO KRONIKAN IDATZITAKOA:
`Zorion etxe hontako denoi…´
Hernaniko Ohitura Zaharrak Abesbatza: Santa
Ageda bezperako taldea. Bi izen baina helburu bakarra, euskara lematzat
harturik Santa Eskeko ohiturari eutsi eta bultza egitea. Gaur, koadrilak
50 urte beteko ditu.
Kanturako prest
«Ba al gea?», galderari adostasuna eman orduko ekiten dio taldeak kantuari. Bakarlaria edo solistaren txanda. Zubeldia lan horretan aritu zen zenbait urtez: «Kantak, makila eskatzen du, eta bere erritmoan kantatzen dira santaren ibileraren bertsoak». Taldeak, egun bezala, kaxkoan barrena egiten zuen kale buelta. Plaza nagusian hasten zuten saioa arratsaldeko zazpiak aldera. Amaitu, ostera, hamarrak inguruan. Gero, partaideak, urteetan, Joxe Mari tabernan bildu ziren afaltzera. Otordua egin, eta etxera. A, eta hurrengo egunean, bat baino gehiago, goizean goiz, lanera. Egun, Santa Agedako koadrila -Hernaniko Ohitura Zaharrak Abesbatza-, herriko txistularien laguntzaz irteten da. Hasierako zenbait urteetan, ordea, soinujole bat aritzen zen. «Urte batean Baztan inguruko nafar oso iaio bat ekarri genuen. Oso iaioa zen», gaineratu du Zubeldiak.
Bakarlaria
Zubeldia ez ezik, Pako Tejedor ere aritu zen solista lanetan. Pasadizo bat primeran gogoratzen du Zubeldiak. Hasierako urteren batean, Agustin Peñak, Odriozolari bakarlari izan nahi zuela esan zion. «Eguna iritsi zenean, denok aho zabalik utzi gintuen. Hasierako makilkada jo, ´eupakoa´ bota, eta primeran bete zuen bere lana Agustinek!». Taldetik urrun ez zen bere amak, Iñaxi Goñik, malkoak zeriola entzun ei zuen bere semea kantari. Ederki hunkitu omen zen. Irribarre batekin gogoratzen du Agustin Peñak (Hernani, 1944) pasartea. Atzo balitz bezala. «Patxiri kantatzea proposatu nionean denak beldurtu egin ziren», erantsi du. «Peña dendaren parez pare kantatu nuen». Duela bi egun, urteak bete zituen Peñak. Bi ospakizun bi egunen buruan. «Santa Agedako taldeko partaide izan nintzen hasieratik eta lauzpabost urtez parte hartu nuen, guztira 25 bat lagun aritzen ginen kantuan. Hotz galantarekin ere irten izan ginen», azpimarratu du. «Egungo Musika Eskolaren sotoan entseatzen genuen. Lehen urteetan dezente; astebetez bai behintzat», esan du Peñak. Tiburtzio Patxi Odriozola zen taldearen gidari. «Lanak ondo egitea gustatzen zitzaion. Zorrotza zen», dio Peñak. «Beti serio zegoela zirudien baina zirikatzaile hutsa zen». Herritar asko hurbiltzen zen taldea kantuan hasten zen orduko. Eskean ere egiten zuten. «Lehen urte haietako batean, kaokolatarrak ezizenez ezagutzen zen sendiko batek semea elbarria zuen, eta bildutakoa harentzako bideratu genuen», zehaztu du Zubeldiak. Jasotzen zen dirua, ongintza ekimenen baterako izaten zen. 1963an, adibidez, tuberkulosiari aurre egiteko osasun-egoitza batera eraman ziren sosak. «Saioa bukatu ondoren Joxe Mari tabernan egiten genuen afaria ez genuen bilduriko diruarekin ordaintzen. Otordua bakoitzak bere patrikatik ordaintzen zuen. Eta soldadutzan zeudenei, edota sosik ez zutenei, beno, Patxi (Odriozola), hustuko al dugu pixka bat gehixeago patrika? esanda, haiei ere ordaintzen zitzaien afaria», erantsi du Zubeldiak. Taldekideek, batzuetan angulak ere afaldu izan zituzten. Ez zuten egungo preziorik, noski.
Lemazaina
Bera da Santa Agedako koadrilan urte
gehien daramatzan partaidea. Artaldeko artzaina da Joxe Ramon Beroitz
(Hernani, 1946). «Hamabost urte nituen 1962an irten nintzenean.
Parrokiko abesbatzan hasi berria nintzen tenore lanetan. Nire kabuz
hurbildu nintzen taldera: gaur arte!», gaineratu du. Oroitzapen gozoak.
Bildu, eta umore pixka bat jartzen zuten herrian. Iñakik, Agustinek
eta Joxe Ramonek gaur ere ez dute hutsik egingo. Santa Eskean aterako
dira. Eta beraiek bezala, beste asko. Izan ere, hernaniar guztiak
gonbidatuak baitaude. Urteurren opariak
Hernaniar asko bezala, Luis Telleria (Hernani, 1944), margolari eta eskultorea, Santa Agedako koadrilako partaide izan zen: «Juan, anaia eta biok elkarrekin atera ginen». Koadrilaren giro aparta bereziki azpimarratzen du. «Gustura aritzen ginen kantari», dio.
Ohitura eta taldeari dion begiruneagatik, espresuki, irudi bat eratu du Telleriak mende erdia ospatzeko. «Erdi-erdian txapela ageri da, eta atzean hiru makil. Santa Agedako kantu-lagun nagusienetarikoa. Tartean maindirea, Santa Eskeko funtsa».
Julian Ezeizak Aterpe eta Antton Garinek ere bere ekarpena egin nahi izan dute, urtetan izan baitira taldeko partaide.
Berrogeita hamar urte badira Santa Agedan izenian. Talde eder bat bildu ginaden Patxi maisun esanian. Geroztik bertso, kopla ta makil soinua izan da herrian, egun ederrak ez dira ahazten bizi garen bitartian. (Antton Garin) |
Berrogeita hamar urte pasa dira jada, norbaitek sentitu zun Bertso hotzikara. Santa Ageda bezperan ospatzeko garra, herritarrak elkartu, emanez bultzada, jarraitzen dezutenoi nire besarkada. (Julian Ezeiza ‘Aterpe’) |
Tag:
santageda
Suscribirse a:
Entradas (Atom)