Erregeak datoz presaz Belena,
guk bila dezagun, ahal dan lehena.
|
|
1.Ate txokoan oilar bi,
batak bestea dirudi,
etxe hontako etxekoandreak
Ama Birjina dirudi.
Ama Birjina,
Ama Birjina,
zu zera zeruko erregina. |
2.Atean eder epelez atal burua zilarrez, nagusi jauna, esan bezaigu hasiko geran ala ez. Nagusi jauna, nagusi jauna, gabon emanaz gatoz zugana. |
Kabalgata abian hasi orduko, xirimiria edo euri -ziriña, oaiñe ba al deu euriya, Musika Bandako kideek bi aldiz pentsatu gabe plazaruntz joan dira ta arkupe txikian zain egon kalbalgata handik pasatzerakoan "Erregeak datoz" doinua eskeintzeko.
Esan bezela, Biterin hasi, Txirrita kaletik pasa, Ispizuatik igo, Elkanora iristean ezkerraldera hartu plaza aldera joateko. Hemen Hernaniko Musika Bandari entzun, Plaza zeharkatuta Andrekaletik jeitsi Zinkoneraino eta Kale Nagusitik igo dira plazan bukatzeko.
Txistulariak, gaiñontzeko partaide guztien antzeraeginda iritsi dira, danbolinen larruak oso bustitak (beraz hondatuta, konpontzeko beharrian). Ba dakigu zer eskatu erregei, halako eguraldirako aterki handi bat denak estaltzeko modukoa, 4 kirten dituen aterki erraldoia, aita santua babesteko erabiltzen dan palio antzeko bat..jejeje.
Hala ere jendetza izugarria bildu zan kabalgata inguruan, ume pila ba dago Hernanin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario