Arkupetan, Abenduak 30ean eguerdiko 12:30etan.
Hernaniko Kronikatik jasota:
Musika Eskolako ikasleak igandero ateratzen dira herriko kaleetan
barrena jotzera. Gaurkoan, urteko azken igande honetan, txistulari
taldearen txanda izango da. 14 txistularik osatutako taldeak, Iñaki
Egurenen zuzendaritzapean, 10 pieza joko ditu; txistu errepertorio
klasikoko doinuak batzuk, eta Gabon kantak beste batzuk. Horietako
batean, Xirularrua (gaitaren familiako tresna) entzuteko aukera ere
izango da.
Kontzertua eguerdiko 12:30etan hasiko da, udaletxeko arkupeetan.
Klasikoak eta Gabonetakoak
Kontzertuaren lehenengo zatia txistu errepertorio
klasikoko piezek osatuko dute.
Bigarren zatian berriz, Gabon doinuak entzuteko aukera izango da.
Horietako batzuk bertakoak izango dira, ezagunak. Baina Italiako doinu
sorta bat ere joko dute, xirularruak lagunduta.
EGITARAUA
-Arizkungo ttun-ttuna.
-Monzonen minuetoa.
-Vivace.
-Bakarlariak: Idoia Ansorena
eta Ander Arandia.
-Mand1azainak.
-Fandangoa eta arin-arina.
-Eguberri ezti.
-Gabon eguna.
-Belengo portalian.
-Tre Canzoni di Natale.
-Xirolarrua: Aitor Aiestaran
-Hator, hator.
Txistua jotzeaz gozatzen degulako, hementxe gaude, txistua jotzeko beti prest.
2012/12/29
2012/12/26
Eguberri eguneko alborada
Hernaniko Musika Eskolako txistulariak aurrena sagardotegien inguruan eta bukaeran kaxkoan aritu dira Gabonetako doinuez kaleak betetzen.
2012/12/17
Gabonetako Kontzertua igandean
Txistularien kontzertua igandian eguerdiko ordu batean izango da.
EGITARAUA:
Amaieran bertaratutakoak gonbidatuta daude turroia jatera eta beste xixka-mizka batzuk.
EGITARAUA:
|
Tag:
eguberri
2012/11/22
Gaur Santa Zezilia eguna
Musikarien eguna da gaur Azaroak 22 "Santa Xexilia" , musikarien zaindariaren eguna baita. Larunbatean hasi ziran txistulariak ospatzen Sandiusterrin Kantuz abesbatzarekin batera emaniko kontzertuarekin. Igandean berriz, Donostian ere ospatzeko aukera izan zuten. Izan ere, bertan hiru hernaniar inguruko beste horrenbeste txistulariekin, eta Donostiako "Santa Zezilia" abesbatzarekin batera, udaletxeko areto nagusian eskeinitako emanaldian aritu ziran eta. | |
Eta gaur nola ez,musika emanaldiak izango dira arratsaldean; bi hain zuzen ere. Musika Eskolako ikasleen emanaldia izango da 18:30etan Sandiusterrin. 17 abesti eskainiko dituzte musika instrumentu ezberdinek lagunduta. Kontzertuaren atsedenaldian, 2011-2012 ikasturtean maila gainditu zuten ikasleei diplomak banatuko dizkiete. |
Goiz Eguzki abesbatzak ere emanaldi ederra prestatu du jubilatu etxean bertan, 19:30etan. 12 abesti interpretatuko dituzte.
ZORIONAK BERAZ MUSIKARI GUZTIOI
Tag:
santaxexili
2012/11/18
Santa Zeziliako kontzertua
Atzo arratsaldeko zazpietan Kantuz abesbatzak txistulariekin eta metal boskotearekin batera eskeini zuten beren kontzertua Sandiusterri zaharetxeko aretoan.
Aurreneko zatian txistulariak. (zuzendaria: Patxi Apezetxea)
Aurreneko zatian txistulariak. (zuzendaria: Patxi Apezetxea)
- GAINZA (Biribilketa).......................................................M.Gainza (Mold. K.de Miguel)
- Comparsa de Caballeria de Gallos......................................R.Sarriegi (Mold. J.I. Ansorena)
- Religiosa........................................................................J.Guridi (Mold. L.M.Andrés)
- Don Martin (pasodoblea).................................................S.Bikandi
- Nafarrorari..............................................Juan Olaziola
- Penas......................................................Beatriz Corona (testua:José Marti)
- Lo hadi ainguria.......................................Francisco Escudero
- Bourre....................................................Leopald Mozart
- Ikusten...................................................Mold. Alexander Lesbordes
- Iru txito..................................................Aita Donostia
- Irria...............................................P.Carrere (Mold. T.Agirregomezkorta)
- Biribilketen potpourria.....................Herrikoia (Mold. X.Zabala)
Tag:
santaxexili
2012/10/07
Buruntzaldeko txistulariak KM-2012 an
Aurtengo kilometroak Andoainen ospatu dira Larramendi ikastolaren alde. Hori dela eta, Buruntzaldeko txistulariak (Andoain,Urnieta,Hernani,Lasarte) elkarrekin kalejiran aritu dira.
Comenius proiektuko kideei ongi etorria
Ingalaterra, Danimarka, Belgika, Estonia eta Hungariako ikasle eta irakasleak atzo iritsi ziren Hernanira. Denera, 38.
Comenius proiektua dela eta etorri dira Hernanira, Hernani Institutua tartean dela, ikasle-irakasleen arteko topaketa izaten ari baita.
Esan bezala larunbatean iritsi ziran eta institutoan harrera egin zitzaien Agurra, Akelarreko dantza zatitxoa...eskainiz. Asteazkenera arte egongo dira Hernanin eta ekintza ezberdinak egingo dituzte. Gaur, esaterako, Kilometroak jaira joango dira Andoainera. Hernanin zehar bisita gidatua ere antolatu du Udalak. Datozen egunetan izango dituzte: surf saioa, yoga, Basque Culinary Centerrera eta Guggenheimera bisitak, hitzaldiak... Asteartean Udalak harrera egingo die.
Tag:
besteak
2012/09/29
Juan Mariri eskerrak
Gaur eguerdian, Juan Mari Beltranen ikasle izandakoak (txalaparta, txistua, dultzaina, alboka) merezitako omenaldia eskaini diote. Nola ez ba, Juan Marik irakatsitako eta ikasitako soinu tresnarekin kalez kale jotzen arituta. 27 urte eta gero, jubilatzea tokatu zaio baina ez "erretiratzea" oraindik soka luzea baitauka Juan Marik.
Eguerdian denak Santa Barbara elkartean bildu dira bazkaltzera. Festa, arratsaldean segiko du kaletik.
Tag:
besteak
2012/09/15
2012 Donostiako alardea ikusgai
Eguraldi txarragatik aste nagusian egiten den kontzertua irailean eman zen.
Telebistaz ikusgai daukazu: 35.DONOSTIAKO ALARDEA
Kontzertuaren egitaraua aurreko orrialde batean dago.
Telebistaz ikusgai daukazu: 35.DONOSTIAKO ALARDEA
Kontzertuaren egitaraua aurreko orrialde batean dago.
Tag:
Aste_Nagusia,
Donostia
2012/09/14
Aste buruan EUSKAL JAIAK
Ondo pasa.
HERNANIKO KRONIKAtik jasota:
Euskal azienda, garai bateko jokoak, talo eta txakolina, erromeria, kantua... euskal ohitura eta tradizioetan murgiltzeko aukera izango da asteburuan Hernanin, Euskal Jaietan. Herritarrei deialdi berezia egin diete, baserritar trajeak janzteko.
Bertako baserri eta mendietako azienda
Euskal Jaietako aurreneko ekitaldia izango da abeltzain azoka; 10:00etatik aurrera, Tilosetan. Gure arbasoengandik datozen eta oraindik bizirik mantentzen diren abereak izango dira ikusgai: betizuak, pottokak, sasiardiak, euskal oiloak, astoak, idiak, txerriak, ahuntzak.... Bertako baserri, mendi eta zelaietan hazten dira, Ereñotzun, Onndi eta Adarran, Osiñagan...; eta horrek balio berezia ematen. Xabier Iradi albaitaria da antolatzaileetako bat, eta joan den urteko arrakastaren ondoren, aurten ere hernaniarrak gonbidatu nahi ditu ikustera; eta batez ere, etxeko txikienak, azienda horien kumeak ere izango baitira ikusgai. Aintzinako jokoak Aintzinako jokoen probak ere jendetza erakartzea espero da gaurkoan. Lokotxak biltzen, marmitak eramaten, zaku karreran, kontrabandista lanetan, zirrindola laisterrean, sagar biltzen, sokatiran... denetarik egin beharko dute. Haurrak ariko dira lehendabizi, eta Gazte Asanbladako gazteak ondoren. Joko gehienak, garai bateko zereginekin daude lotuta.
Kantua eta mariskada Eguerdi partean, kale buelta egingo dute Kantuzeko kideek. 13:00etan abituko dira Plazatik, eta dei egin diete herritarrei parte hartzeko. Bestalde, errugbi elkarteak mariskada bat zozketatuko du, denboraldiko gastuei aurre egiteko. Txartelak salgai Kixkal parean izango dira; eta zozketa arratsaldean izango da, dantzaldiaren atsedenaldian.
Trikitixa txapelketa, bihar
Sei herritako ordezkaritza izango du bihar eguerdian jokatuko den trikitixa txapelketak. 12:00etan izango da, Plaza Berrin. Hernaniko partehartzaileak, hauek: O. Jaka, E. Tolosa, L. Tolosa, A. Loinaz eta M. Galparsoro.
LARUNBATA10:00 Abeltzaintza azoka Tilosetan
11:00 Talo dastatzea Iturriagan
11:30 Aintzinako jokoak Tilosetan
12:00 Txakolin dastatzea Iturriagan
12:30 Erraldoi eta buruhaundiak
12:30 Herri kirolak Tilosetan
13:00 Kale buelta Kantuzekin
18:00 Haurrentzat tailerrak udaletxeko arkupetan
18:30 Erromeria `Jaiki Hadi´taldearekin, Plaza Berrin
20:00 Sardina jatea Tilosetan
20:00 Dantzaldia Musika eta Txistulari Bandarekin Tilosetan.
IGANDEA09:00 XI Argazki Rallya
09:00 Diana Txistulari Bandarekin
11:00 Sagardo dastatzea Plazan
11:30 Pelota partiduak Tilosetan
12:30 IV. Sagar biltze herrikoia Plazan
12:00 XIV. Trikitixa txapelketa Plaza Berrin
18:00 Sagarraren inguruko herri kirolak Plazan
Tag:
euskaljaiak
2012/08/17
Aranon Roke Deuna ospatzen
Beste urte batez, aurten ere txistulariak Roke Deuna ospatzeko aitzakiarekin egun pasa egin zuten Aranon. Bederatzi musikari bildu ziran: zazpi txistulari eta bi atabalari. Jabier Narbartek ezin izan zuan azaldu aitona izan baita eta Bartzelonara hurbildu zalako biloba ezagutzera. Zorionak Narbarte. Bestalde aurten Maixabel Telleria eta Xabier Albisu bikoteari esker ona adierazteko omenaldi txiki bat egin zieten. Urteak dira hutsik egin gabe Aranora datozela Seguratik. |
Goizeko 10,30etan txistulari guztiak elizaurrean bildurik ermitaraino kalejiran igo ziran. Ermita aurrean meza hasi baino lehen agertutakoeri txistu soinuz egin zieten harrera. |
|
Meza ondoren, beti bezela "Marcha de las Cortes de Navarra" doinua jota gero kalejiran ere herriruntz abiatu ziran. | |
Ruiztarren etxean eta jaso zuten aurreneko luntxa. Kontzertu txiki bat eman ondoren Gastaz-Eneara jeitsi dira. Sagardoa Txoootxean edateko prest zeukaten bertan. Ataria jendez lepo zegoen. Hor ere hainbat erromerirako doinu jo ondoren Kontsejupera abiatu ziran bazkaltzeko asmoz. |
Tag:
sanroke
2012/08/12
Donostiako alardea bertan behera
DONOSTIA - 35. Txistularien Kontzertu Nagusia euriagatik bertan behera geratu da.
Entseiau 4retan puttuan hasi eta 6,30ak akdera amiatu zan. Zortzik eta hogeietan txistulari eta musiko guztiak oltzara igo bezain pronto euria hasi eta zaparrada ederra bota zuen. Hamar minututan den dena busti egin zan eta segurtasuna zaintzearren kontzertua ezin eskeini.

2012/08/03
DONOSTIA - 35. Txistularien Kontzertu Nagusia
- Noiz eta Non: 2012. abuztuko 11, larunbata. Konstituzio Plazan, 20'30etan
- Partehartzaileak: Euskal Herriko Txistulariak; Donostiako Metal Bostekoa; Eskola eta Gurutziaga abesbatzak; Niko Etxart; Julio Soto bertsolaria; Ibarrako Alurr Dantzari Taldea; Haizea Muñoz eta Iker Casares kantariak; Donostiako Orfeoi Txikia.
- Zuzendaria: Jose ignazio Ansorena Miner
1. DONOSTIA (pasodoblea) Antonio Peña y Goñi** (1846-1896)
2. 1512 GOGOAN: 500 URTE. BERTSOTAN Herri doinua*
- Bertsolaria: Julio Soto, Nafarroako bertsolarien txapelduna
- Alurr dantzari taldea
- Musde Ürrütia Zuberoako antzinako kanta****
- Oihaneko zühainetan Zuberoako antzinako kanta**
- Alurr dantzari talde; Bakarreko esku soinua: Xabier Olazabal
- ASTO KONTUAK Hitzak: Serafín Baroja (1840-1912) Doinua: Raimundo Sarriegi*
- IRIYARENA Hitzak: Serafín Baroja, Doinua: Ezezaguna*
- Bakarreko kantariak: Haizea Muñoz eta Iker Casares
- ·BARRE EGIN X. Telleria-J.Ig. Ansorena / Mold.: X. Sarasola*
- ·TXIRRISTA TXINGO J. Ig. Ansorena / Mold.: X Sarasola*
- Alurr dantzari taldea
- ·Tumatxa Niko Etxart**** (1953-)
- ·Euskal rock & roll Niko Etxart***
- BERTSOETAKO OROITZA Herri doinua*
- GERNIKA Pablo Sorozabal* (1897-1988)
*Jose Ignazio Ansorena
**Txomin Agirregomezkorta
***Jagoba Astiazaran
****Xanet Arozena
OHARRAK
Ordutegia kontzertu egunerako:
- 15,45etan: Bilkura Konstituzio Plazan.
- 16,00etan: Entsegua oholtza gainean 18,15ak arte.
- 20,30etan: Kontzertua.
- 22,30etan: Afaria, Barbarin jatetxean (Puerto, 21).
Tag:
Aste_Nagusia,
Donostia
2012/07/22
Madalen eguna Zaharren egoitzan
Gaur Madalen eguna igandez suertatu da. Gogoratu Hernaniko Zaharren Egoitza "Madalena" izena duela. Hortaz, egun honetan egun guziko ospakizunak izaten dituzte.
Goizean kaxkoan kalejira eman ondoren, txistulari taldea zaharren egoitzara hurbildu da. Hiru soilairuetako bizilagunei hainbat doinu eskeini diete; besteen artean, txantxibirin, ai simon, ikusi mendizaleak, quisiera ser alcalde... gosari musikatu horrek harrera bikaina izan du; izan ere, azkeneko taldea (eguneko zentrora datorren taldea) dantzan jartzea lortu baitute txistulariek.
Tag:
madalenak
2012/07/16
Karmen eguna kaxkoan
Gaur Uztailak 16 kaxkoan "Karmen" egunarekin egun guztiko jaia egingo da.Honako egitaraua prestatu du jai-batzordeak:
Kaxkoko hildakoen omenezko meza 09:00etan, Agustinetan; Diana 09:30etan
Ofizialki ordea, Karmen Eguneko festa 12:00etan hasiko da, txupinazoarekin. Juani Lucas izango da
Alkate berria eta Josefina Catedra omendua. Eguerdian bazkaltzera elkartuko dira; eta 16:30etatik aurrera karta jokoan ibiliko dira Kardaberazen; eta igel, toka eta botean, Nagusian. Umeek
gaztelu puzgarriak eta txokolatada izango dituzte 17:00etatik aurrera; eta eguna bukatzeko, saribanaketa eta sardin jatea egingo dituzte Plaza Berrin, 20:00etan hasita.
Eta ofizialki 12 etan hasi da festa eguna. Omenaldian dantzariak eta txistulariak ere hortxe izan dira.
Bertaratutako guztiek kantatu ahal izan dute Juan Jose Uriak prestaturiko bertsoak. Eta honako hauek izan dira:Doinua: (Mainontzi)- .Doinuaren partitura eskuratzeko aurreko Mainontzi izenburuan sakatu.
Kaxkoko hildakoen omenezko meza 09:00etan, Agustinetan; Diana 09:30etan
Ofizialki ordea, Karmen Eguneko festa 12:00etan hasiko da, txupinazoarekin. Juani Lucas izango da
Alkate berria eta Josefina Catedra omendua. Eguerdian bazkaltzera elkartuko dira; eta 16:30etatik aurrera karta jokoan ibiliko dira Kardaberazen; eta igel, toka eta botean, Nagusian. Umeek
gaztelu puzgarriak eta txokolatada izango dituzte 17:00etatik aurrera; eta eguna bukatzeko, saribanaketa eta sardin jatea egingo dituzte Plaza Berrin, 20:00etan hasita.
|
Bertaratutako guztiek kantatu ahal izan dute Juan Jose Uriak prestaturiko bertsoak. Eta honako hauek izan dira:Doinua: (Mainontzi)- .Doinuaren partitura eskuratzeko aurreko Mainontzi izenburuan sakatu.
JUANI LUCAS ARANBURUri
Egokitu zaigun damak, konkistatu gaitu danak, ez bere ospe haundiaz baizik apala izanak, ez gaitu asetzen famak, nahiago, lagun laztanak, Juani bezela emakume on leiala diranak (bis) | Bost urteko nexka zena, jaso zun berri txarrena, gerra hasi zan ta jakiña da horrek zakarrena, azkar joan zan sendiena, Orkoloagan zaukan dena, eta hori da gerratik duen oroimen onena (bis) | Beste gauza dakiguna, igual ez hain ezaguna, Juani bolada batez aktore jardun zitzaiguna, a ze antzerki bilduma, trebe antzeztu ziguna, Juani apala izan zitekeen> baina ez tuntuna(bis) |
... | ||
Sorpresa ugari dauzka, eta harriturik gauzka, Olanorekin gero Zarzuelan egin zun debuta, oso ugaria uzta, batez ere "Katiuska" Juani aspaldi baita holako emakume puska (bis) | Eta beste bi Juanikin beren bizikletarekin, Oriora joaten ziren futbola bait zuten atsegin, ta han jokatzen zuten fin, jokalari onenekin, besteak beste ospe handiko Paxiegitorekin (bis) | Bixen, alkate abila, egin ditu gauza pila, naiz orain jarri geran guztiok berri baten bila, hortxe dezu hain hurbila, eman zaiozu makila, eta berria, zaharra bezain on gertatu dedila(bis) |
JOSEFINA CATEDRA GALDONi
Aurrean den andreari,
hain zuzen Josefinari,
omenaldi bat eskaintzen zaio
guztion opari,
Hernaniko herriari,
lotu zitzaion aspaldi,
eta barrendik hemengotarra
sentitzen danari.(bis)
|
Aurten Karmenetarako, bere omenaldirako, Josefina da aukeratua denen gustorako, benetan eskerrik asko, Josefina guretzako, hainbeste urtez lagun jatorra izan zeralako (bis). |
Tag:
karmenak
2012/06/27
Jaiak amaitzear. Azkeneko diana
Jaiak ekainaren 27an amaitzen dira. Jaien aurreneko diana txistulariek (musika bandarekin batera MENDIRIK MENDI doinua joaz) "San Joan" egunean, eskeintzen dute eta azkenekoa ere txistularien txanda izaten da; azken hori, goizeko 7-etan baina.
Tag:
sanjuanak
2012/06/26
Azeri Dantzan
Ekainaren 25a iristearekin batera kuadrillen egunean hasten da Azeri Dantza.
Jende ugari hurbildu da bertan parte hartzeko. Aurtengoan txistulariak kide bat gehiago izan dute. Piter Ansorena, hain zuzen ere.
Ekainaren 26ko Azeri dantzara ere antzeko jende kopurua hurbildu da.
A ze astinduk jaso dituzten txistulariek, horren ordainetan dantza amaigabea egin zaie dantzari batzuri, maxkuriak puskatzeko doinua ez baitzen iristen eta...

2012/06/25
Dantza Askeko txapeldunak
2012-06-24an Hernanin ospatu zen 15 urte baina gehiago dituztenantzako Dantza Txapelketako Garaileak, Azpeitiako Jon Ibarguren eta Pasaiako Idoia Besada
Tag:
sanjuanak
Goizaldi dantza taldearekin San Joan bezperako aurreskua.
Goizaldi Donostiako dantza taldean txistulari hernaniarrak.
Tag:
sanjuanak
2012/06/24
Diana jendetsua
Gaur SAN JOAN eguna goizeko 9tako dianara (Txistulariak+Banda) jende ugari agertu da.
Urtero bezela, plazatik irten Kardaberaz jetxi Zinkoneraño, kale Nagusitik igo eta Leokadisti etxeraino (Isidro Ansorena jaiotako lekuraino) joan dira MENDIRIK-MENDI pasakallea joaz.
Musika Banda eta Txistulari Banda oso osorik, eta fitxaje berrienekin
izan ziren atzo goizean, Hernaniko kaleetan. Mendirik Mendi pieza joaz
alaitu zituzten bazterrak, eta esnatu, lotara joanak zirenak; bai
baitziren joan ez zirenak ere. Kardaberaz kalean jaitsi, Kale Nagusian
gora igo, eta ansorenatarren etxeraino iritsi ziren Lizeaga kalean. Han
buelta erdi, eta atzekoak aurrera pasata, berriz, Gudarien plazara joan
ziren. Han jo zioten azken pieza inguratutako jendetzari, hala bildu
baitzitzaien atzo ere, urtero-urtero bezala, fin-fin.
Urtero bezela, plazatik irten Kardaberaz jetxi Zinkoneraño, kale Nagusitik igo eta Leokadisti etxeraino (Isidro Ansorena jaiotako lekuraino) joan dira MENDIRIK-MENDI pasakallea joaz.
Tag:
sanjuanak
2012/06/23
San Juan eguneko kontzertua
Igandea izanik jendetza bilduko da Udaletxeko arkupeetan.
Kontzertua eguerdiko 12etan izango da. Honako doinu hauek entzungo dira:
Kontzertua eguerdiko 12etan izango da. Honako doinu hauek entzungo dira:
- URRETXU(Biribilketa).................................................R.Esnaola/J.I.Ansorena/K.de Miguel
- GIPUZKOAKO HIMNOA.............................................Herrikoia.............................
- GOIZEKO IZARRA.....................................................J.M. Gurrutxaga/ J.M.Altuna
- LUZAIDEKO DANTZAK.............................................Herrikoia/Txomin Agirregomezkorta
- IKURRIN DANTZA....................................................Herrikoia/M.Gainza
- LA PILINDROS.........................................................S.Cervantes/ C.Sanchez
- GERNIKA.................................................................P.Sorozabal/ J.I.Ansorena
- SAN JOAN ZORTZIKOA............................................Herrikoia/ T.Aragues
PARTAIDEAK
Hernani eta inguruko txistulariak, metal boskotea, Ttarla dantza taldea.
Tag:
sanjuanak
2012/06/20
San Joan bezperakoa
Larunbatean hasiko dira ofizialki aurtengo San Joan jaiak.
Ostirala iluntzena hainbat kontzertu egongo dira.
Txupinazoa beraz, eguerdiko 12etan botako da, aldi berean San Joan Zortzikoa jotzen arituk odira txistulariak.
Txupinazoa aurretik Bolarie omenaldia eskeiniko zaie.
Txupinazoa ondoren Buruhandi eta Erraldoiekin batera, txistulariak TRIKU-TRIKU (Nere Herriko Jaiak) doinuaz emango dute kaxkoan zehar aurtengo aurreneko kale buelta.
Arratsaldean umeen aurreskuan izango dira eta iluntzean berriz San Joan Suaren aurrean.
GORA SAN JOANAK, GORA HERNANI !!!
Tag:
sanjuanak
2012/06/16
San Joan jaietako iragarpen kontzertua
Beste behin ere ezin. Aurten ere eguraldi txarra dela eta, "San Joan Jaietako Iragarpen Kontzertua" bertan behera geratu da. Hiru ordu eta gehiago atertuko ote zuen itxaropenarekin zeuden musikariak , baina azken erabakia, ezetz, "aurten ere ezin da eskeini kontzertua".
2012/06/15
San Joan jaietako motorrak berotzen
San joanak belaxe datozen seinalea izaten da preludio edo "Iragarpen Kontzertua".
Arratsaldeko 7etan entzun eta ikusi degu aurten "Preludio Txikia".
Eguraldi beroarekin plaza nagusia beteta zegoela aritu dira herriko gazteenak.
Partaideak:
Elizatxo,Inmakulada eta Urumeako ikasleak, Hernani Musika Eskola Publikoko musikariak eta abesbatza, eta Ttarla Dantza taldea
Egitaraua:
LIBERALEEN MARTXA:
Partaideak:
Elizatxo,Inmakulada eta Urumeako ikasleak, Hernani Musika Eskola Publikoko musikariak eta abesbatza, eta Ttarla Dantza taldea
Txalaparta eta alboka | |
Popurria | Trikitilariak |
Oriako Sorgin Dantza | Ttarla dantza taldea eta txistulariak |
Manolo | Pirritx,Porrotx,Marimototx |
Hallo Django | Uli Fhure |
Violetaren martxa | Oskorri |
Kantuz | Akelarre |
Hernaniko martxa | (Liberalen martxa) |
Mendirik Mendi | |
San Juan Zortzikoa |
|
|
2012/05/15
San Isidro eguna 2012 Oiartzunen
Gaur San Isidro eguna izanik, txistulariak arratsaldean bilduko dira OIARTZUNEN. Kalejira ibili ondoren afaltzera joango dira.
Ba dira urte batzuk Gipuzkoan txistulariak San Isidro eguna ospatzen dutela.
Animo eta ondo pasa.
Tag:
sanisidro
2012/05/07
21 urte eta gero...
Aurtengo Udaberriko kontzertuan jende dexente bildu zan Milagrosan. Askok motza egin zitzaiela aipatu zuten, oso gustora entzun bait zuten.
Kontzertuaren aitzakiarekin, eta hogeita bat urte eta gero, jantzi berriak estreinatu zituzten txistulariek.
Kontzertuan entzundako doinu bat: Don Martin Pasodoblea (Sabin Bikandi)
Kontzertuaren aitzakiarekin, eta hogeita bat urte eta gero, jantzi berriak estreinatu zituzten txistulariek.
Kontzertuan entzundako doinu bat: Don Martin Pasodoblea (Sabin Bikandi)
Tag:
udaberri
2012/04/24
Igandeko kontzertua atzeratu egingo da
2012/04/15
Kalez kale aterkiekin
Atzoko eguna ekitaldiz betetakoa:
Goizean, gazteen olinpiaden hasiera bazkari goxoaren prestaketarekin. Guzti hori, Atsegindegiko teilapean.
Eguerdian bestalde, hilean bigarren larunbata izanik, hitzordua zegoen Plazaberrin txistulari eta kantariekin. Eguraldiak etzuen asko lagundu eta saioa guztian xirak eta aterkiak lagun eman zioten kaxko aldean kantu jira KALEZ KALE KANTARI aritzen direnek. Txistulariek, aterkiak eutsi ahal izateko, laguntzaileen beharra izan zuten. Hala ere, giro onean izan ziren partaide guztiek.
Arratsaldean berriz, 35 gazte taldeen desfilea, bakoitzak egiñiko pankartarekin, txaranga batek lagundurik.
Amaitzeko iluntzean, Atsegindegin musika taldeen emanaldia.

2012/03/26
Hernaniko Txistularien Jaialdia
Igande osoan, eguraldi bikainak lagunduta, Hernaniko kaleak txistu doinuz bete ziran. Hernaniko eta inguruko txistulariak bildu ziran bertan.
Goizean-goizetik txoko askotan ibili ta gero, indarrak berreskuratzeko hamaiketakoa egin ondoren, kaxkoan zehar aritu ziran eguardialdean. Plaza-berrin jendea dantza ta izerditan jarri ostean bazkaltzera; bazkaria, SANTA BARBARA elkartean (Zorionak sukaldari eta zerbitzariei). Arratsaldean segi zuten kaleak alaitzen.
Argazkia HERNANIKO KRONIKA(kronika.net).

topaketa
2012/03/24
Hernaniko VIII. TXISTULARI GAZTEEN TXAPELKETA
EPAI-MAHAIA
- epailea: Ixiar Buselo(Errenteria)
- epailea: Maiteder Olano(Gernika)
- epailea: Iñaki Sagardoi(Iruña)
- Idazkaria: Patxi Apezetxea (Hernani)
A Maila (12 urte arteko bakarlariak):
|
Tag:
txapelketa
2012/03/21
Aste buruan txistulariak jardunean
Alde batetik larunbatean gazteen txapelketa: bakarka nahiz taldeka.
Bestetik igandean, txistularien topaketa.
Azken zazpi urteetan egin bezala, aurten ere Hernaniko Txistulari Jaialdia antolatu dute Musika Eskolako txistulariek, Hernaniko Goizetik Txistulari Taldeak eta Euskal Herriko Txistulari Elkarteak. Asteburu honetan izango da. Larunbatean, Txistulari Gazteen Txapelketa izango da eta inoiz baino gaztetxo gehiagok eman dute izena aurten. Goizean 37 bakarlari jardungo dira txistu eta danbolinaz: 12 urtetik beherakoen kategorian 16, eta 13-16 urte bitartekoenean 21. Arratsaldez, berriz, 10 taldek joko dute. Denera, 9 eta 16 urte bitarteko 65 txistulari eta atabalari inguru. Ia Euskal Herri osotik agertuko dira Hernanira: Agurain, Atarrabia, Azpeitia, Bera, Berriozar, Bilbo, Doneztebe, Donostia, Durango, Ezkirotz, Gasteiz, Hernani, Irun, Iruñea, Pasaia, Tafalla, Zestoa eta Zizur Txikia.
Egun osoko topaketa
Igandean, 10:00etan, inguruko txistulariak elkartu (Hernani, Donostia, Lasarte, Pasaia...) eta egun guztian zehar herriko kale eta plazetan ibiliko dira. Bazkaria ere egingo dute Santa Barbara elkartean.
Martxoak 24, larunbata Txistulari Gazteen Txapelketa
11:30etan, Milagrosan:
- A (12 urte arteko bakarlariak) eta B (13-16 urte bitarteko
bakarlariak) kategoriak.
17:00etan, Milagrosan:
- D kategoria (taldeak) eta sari banaketa.
Martxoak 25, igandea Txistulari Topaketa
10.00etan, elkartzea eta diana.
12:30etan, ttun-ttuna Plaza Berrin. Kalejira eta dantzarako doinuak (eguraldi txarrarekin, udaletxeko arkupetan).
14:00etan, bazkaria.
18:00etan, kalejirak herriko kale eta plazatan.

topaketa,
txapelketa
2012/03/19
Lau konkistatzaileek Biteri konkistatu zuten
Igandean Hernanin ekitaldiz betetako eguna izan genuen.
Alde batetik, herritar guztiak Landaren igoera faserako partiduan taldeari animoak ematen. Horrekin batera, Hernaniko elkarteentzako egindako ereserkia (Imanol Kamiok moldatuta) estreinatu zuten. Bestetik, herriko kaxkoan TOLARE Sagardo Kofradiaren 17. kapitulua ospatzen. Izendatutako ohorezko kofradeak, lau konkistatzaile: J.L.Korta, J.Oiartzabal, J.Yantzi eta Julen Madina hernaniarra. Laurek Biteri aretoa konkistatu zuten. Sagardoa dastatu eta han bildutakoei hitz batzuk eskeini ondoren, Larre-Gain sagardotegian izan ziren bazkaltzen arratsaldea bukatu arte.

kofradia
2012/03/16
Igandean TOLAREA Sagardo Kofradiaren XVII. ka
Txistulariak bi urtetik behin, musika bandakin txandatuz, aurrena
herriko plazan bildu, ondoren Hernanira iristen diren kofradi guztiekin
batera desfile buruan joango dira.
Aipatu behar da 1996an fundatutako TOLAREA Sagardo
Naturalaren Kofradiak sagardoa sustatzeko egiten duen lana. Hernaniko
kofradia horrek urtean bi jai antolatzen ditu (martxoan eta irailean)
sagardoaren tradizioa sustatzeko.
Tag:
kofradia
2012/03/11
Hernani Musika Eskola Publikoa: Txistularien kontzertua.
2012ko martxoak 11, igandea, eguardiko 12etan.
Udaberria usaitzen, giro apartarekin, txistulariak kontzertua eskeini digute arkupeetan.
Honako doinu hauek jo dituzte:
Udaberria usaitzen, giro apartarekin, txistulariak kontzertua eskeini digute arkupeetan.
Honako doinu hauek jo dituzte:
Zubigain(Kalejira).....Candido Albistur | Fandango eta Arin-Arina(Oskorri -Errexa) ........................................Aita Hilario Olazaran |
Zoriontsu(zortzikoa).....J.I.Ansorena | Adiskide Lasaia.....................J.I.Ansorena |
Lau ataleko suitea ................J.M.Usandizaga,L.Urteaga,S.Intxausti | Bi marxa (Askatasun ibilkuntza,Batasuna) ............................................Telesforo Monzon |
Durangaldeko hiru dantza doinu ................................................Herrikoaki(Modl.:S.Bikandi) | Lapurdi kantari (Gaztedi berria,Ez dut bilatzen, Galerianoren kantua) ..........................M.Labeguerie, Pantxoa eta Peio |
Tag:
HME
2012/03/07
"Hernani" musika eskolako txistularien emanaldia igandean
`Hernani´ Musika Eskolako txistulariek kontzertua eskainiko dute igande eguerdian, arkupetan. Bi zati izango ditu kontzertuak: batetik, ohiko txistu talderako errepertorioa joko dute; eta bigarren atalean gogora ekarriko dute 60ko hamarkadatik aurrera, Lapurdin, euskal kantugintzaren inguruan garatu zen mugimendua. Emanaldia 12:30etan hasiko da.
Tag:
HME
2012/02/29
Suscribirse a:
Entradas (Atom)