2011/08/16

Goizuetako festetan

Hernani Musika Eskolako musikariek  azken urte askotan bezela "Umore Ona" dantzariekin batera bi ordu luzeko saioa eskeini dute Goizuetako enparantzan.  Omenaldi xumea jaso dute herritarrengandik




Roke Deuna ospatzen Aranon

 Bertaratutako txistulariak:

  • Modesto Lasa (Beasaindarra nahiz Hondarbin bizi).
  • Markos Zapirain (Bartzelonan bizi dan "Lekeitiarra").
  • Gabriel Huarte ( Bartzelonan bizi dan "Iruñarra")
  • Jabier Narbarte (Bartzelonan bizi dan "Aranoarra")
  • Gorka (Jordi) Freixenet (Bartzelonakoa)
  • Hernaniarrak:
    • Patxi Apezetxea (zuzendari lanetan aritu dana)
    • Boni Agirresarobe
    • Joseba San Sebastian (atabalaria)
    • Garbiñe Tijero ( txistu 2.a)
    • Eneko Senper (atabalaria)

Goizeko 10,30etan elkartu dira txistulariak elizaurrean. Kalejiran abiatu dira ermitaruntz eta haren parian jendeari txistu doinuz egin diete harrera. Meza bukaeran ohitura bezela (Txobitok hasitakoari segituz) " Marcha de las Cortes de Navarra" doinua jo dute, bueltan berriro jendea atzetik zutela kalejiran jeitsi dira pilotaleku aldera. Bertako pilota partidua (Urkizu-Garcia 22-11 Etxenike-Etxegoien elkarren aurka) girotu ondoren Ruiztarren etxeko (Montebeo) atariruntz abiatu dira hango luntxa prest zeukaten eta. Hemen ere ohiturari jarraituz, hainbat doinu eskeini ondoren, Joxan Ruizek aurreko urteko argazkiak banatu dizkie txistulari bakoitzari. Hemen bukatutakoan Gastaz-Enea etxeko atarira jeitsu dira bigarren luntxa dastatzera, metalezko kupeletik txotx egin dute sagardoa hartzeko. Belardian kontzertu txiki bat eman ondoren "Kontsejupe tabernan" eseri dira 50 inguru lagun 3 ak aldean.
Baskalostean "txistu-abesti-bazkari"an, Patxik abestiz betetako orriak banatu ditu eskaerak egiteko eta horren arabera txistu doinuz lagudurik mahakide guztiak kantan aritu dira.
Arratsaldea luzatu da ta geratzen ziran partaideen argazkia eginda gero Agur Jaunak abestuz amaitutzat eman da gaurko jarduna.

2011/08/14

Donostian 34. Kontzertu Nagusia



Txistularien artean hernaniar ugari zeuden.
  • XX. Mendeko hasieretan euskara eta euskal kultura berpizteko lan egin zuten gizon-emakumeei esker ona adierazteko, Aita Hilario Olazaran, Xabier Lizardi, Lauaxeta, Jesus Guridi eta Jon Oñatibiaren lanak eskaini dituzte besteak beste.
Aurtengo gaia EUSKAL PIZKUNDEA izan da, Jose Aristimuño "Aitzol" euskalzalearen omenez, bera afusilatu zutela 75. urte betetzen baitira aurten.
EITBn ikusi ahal izango da Kontzertua Abuztuak 20 ean iluntzean.
Ondorengo doinuak entzun ahal izan ziran:
  • 1.   MENDIGOIZALEAK .................................A.Hilario Olazaran*(1894-1973)
  • 2.   EUSKAL PIZKUNDEA BERTSOTAN.........Herri Doinua *
                 Bertsolaria: Maialen Lujanbio
  • 3.   BIKOTE DANTZA...................................Herri Doinuak *
    •    BALTZA-FANDANGOA
    •    HABANERA-ARIN-ARIN
                 Billabonako OINKARI dantza taldea
  • 4.   ANTTON VALVERDE eta LIZARDI
    •    Asaba Zaharren Baratza   hitzak:X.Lizardi(1896-1933) doinua:    A.Valverde***(1943-) kanta*
    •    Bihotzean min dut    hitzak:JM Agirre,X.Lizardi doinua: A.Valverde***
  • 5.   JON OÑATIBIA GOGOAN:HERRI DANTZA     Jon Oñatibia* (1911-1979)
  • 6.    Poxpoliñaren Haur Abestiak: Bakarlaria: Leire Erbiti (Leitzarra)
    •    Han urrun etxe poxpola  hitzak:J.Markiegi(1886-1936) doinua:    EJ Dalcroze (1865-1950)*
    •   Paristik natorren artista naiz  hitzak: Nemesio ETxaniz (1899-1982) Herri Doinua *                 
  • 7.    BERASTEGIKO SAN JUAN DANTZAK                   Herri Doinuak*
                 Berastegiko BELAUNTXINGO dantzari taldea
  • 8.   ANTTON VALVERDE eta LAUAXETA
    •    Zelayan   hitzak:E.Urkiaga,Lauaxeta (1905-1937) doinua:    A.Valverde***
    •    Amayur Gaztelu Baltza   hitzak:E.Urkiaga,Lauaxeta doinua: A.Valverde***
  • 9.    BERTSOTAKO AGURRA: EUSKAL PIZKUNDEA GUGAN BIZIRIK
             Bertsolaria: Maialen Lujanbio                                 Herri doinua**
  • 10.    JESUS GURIDI GOGOAN
    •   AMAIA operako ezpata-dantza   J.Guridi*(1886-1961)
                        Billabonako OINKARI dantzari taldea 
Moldaketak: *Jose Ignazio Ansorena-**Txomin Agirregomezkorta-***Jagoba Astiazaran-
PARTE HARTZAILEAK
  • Euskal Herriko Txistulari Elkarteko Txistulariak
  • Metal Bostekoa: Julio Garcia, Aitor Gaston (tronpetak), Izaskun Ocon (tuba), Alazne Alberdi (tronpa).
  • Donostiako Eskola eta Gurutziaga abesbatzak
  • Teklatua: Jon Irazoki
  • Baxua:Aitor ArozenaFlauta Baxua: Juantxo ega
  • Perkusioa: Agustin Laskurain eta Javier Lera
  • Kitarra:Xanet Arozena